Edo, bestela esanda, olibak biltzeko sare batekin dilistak harrapa al daitezke? Bi galdera horien erantzuna, ñabardurarik gabe, ondokoa da: ez, iragazkiaren zuloetatik ihes egiten dute.
Tamainari dagokion afera da. Iragazi nahi duzunaren tamainaren eta iragazkiaren zuloen diametroaren arteko kontu bat da. Ohiko birusek 100 nanometro (nm) inguruko neurria dute. Nanometro bat milimetro baten milioirena da, mikroskopio elektronikoarekin bakarrik ikus daiteke. Koronabirusak 100 eta 160 nm artean neurtzen du, gripearen askotariko birusek neurtzen dutenaren antzera.
Bakterioek 500-8.000 nm neurtzen dituzte: birusak baino 5-80 aldiz handiagoak. Mikroskopio normalarekin, optikoarekin, ikus daitezke. Kutsadura industrialeko partikula kutsatzaile finek 2.500 nm neurtzen dute: birus batek baino 25 aldiz handiago. Partikula kutsatzaile lodiek (polena, hautsa) 10.000 nm ere neurtzen dute: birus batek baino 100 aldiz lodiagoak. Lupa indartsuaren bitartez ikusten dira.
Beharbada, Asiako hainbat herrialdetako biztanleek amore eman dute, eta beren bizi-espazioen kutsadura doilorraren aurka protesta egin ordez, maskarak jartzen dituzte modu masiboan, arnastu aurretik kutsadura zerbait iragazteko. Baina ez birusak.
Oso azterlan gutxi dago epidemien hedapena kontrolatzeko maskarak erabiltzearen eraginkortasunari buruz. Hala ere, eraginkortasunaren froga argirik gabe, erabiltzeko joera zabaltzen ari da.
Maskaren eraginkortasunari buruz dauden ikerketak eztabaidaezinak dira: ohiko maskarek, oihalezkoek, gazazkoek, kotoizkoek, etab. partikula biralen % 90 inguru pasatzen uzten dute, haien poroak handiegiak direlako haientzat.
Poro fineko N95 izeneko maskarek aireko partikulen % 95 iragazten dute, baina ez birusak bezain txikiak, 550 nm-tik gorako partikulak iragazten baitituzte. Europako arauen araberako FFP2 eta FFP3 maskarak eraginkorragoak dira partikula biralak igarotzea eragozteko.
Baina N95 eta FFP motako maskarek bi arazo dituzte. Bat, erabilera unibertsalerako, haien prezioa ekonomikoki onartezina da, eta bi, bigarren mailako ondorioak eragiten ditu, hala nola buruko minak, arnas zailtasuna eta klaustrofobia-sentsazioa, haien erabilera luzea eragozten dutenak. Bihotzeko edo oinarrizko arnasketa-arazorik izanez gero, ezin dira erabili. Maskara horietako askok, arnasa hobeto hartu ahal izateko, arnasa hartzeko balbula bat dutenez, ez dituzte gainerako pertsonak babesten norberaren birusetatik.
Maskaren eraginkortasunari buruz egin diren ikerketa urrien artean, honako hauek nabarmendu behar dira:
1. Gripeak jotako bederatzi gaixorekin egindako ikerketa batek (Johnson 2009) erakutsi zuen maskara normalak eta N95 motakoak eraginkorrak zirela gripearen birusa ez pasatzeko, gaixoak eztulka ari zirenean. Maskarak kontu handiz jarri eta egokitu zituen maskarak jartzen trebatutako mediku batek. Adi: garrantzitsua da maskara ondo jartzea, eta erraza da haurrek maskara erdi zintzilik eramatea. Gripearen birusarekin egin zuten ikerketa hau.
2. Baina duela gutxi egindako ikerketa batean (Bae 2020), COVID-19k kutsatutako lau pertsonak eztulka paratu zituzten birusen hazkuntza-plaka (petri plakak) batzuen aurrean. Emaitza izan da eztula egitean ez dagoela alde nabarmenik maskararik gabe, maskara kirurgikoarekin edo kotoizko maskararekin. Gainera, kutsadura handiagoa zegoen maskararen kanpoko azalean, gehien ukitzen dena, barnekoan baino. Laburbilduz, badirudi maskara kirurgikoak eta kotoizkoak ez direla eraginkorrak COVID-19 duten pazienteek birusa zabal ez dezaten ingurunera eta maskararen kanpoaldera.
3. Beste ikerketa batzuek (Lee 2008, Oberg 2008) frogatzen dute N95 maskarek eta maskara kirurgikoek partikula biralak erraz pasatzen uzten dituztela.
4. Australiako ikerketa batek (MacIntyre 2015) ehunka osasun-langilerengan egiaztatu zuen bi geruzako oihalezko maskarek eta hiru geruzako maskara medikoek partikulen % 97 eta % 44 pasatzen utzi zutela, hurrenez hurren. Egileen arabera, emaitzek oihalezko maskarak erabiltzearen arriskuez ohartarazten dute: "Hezetasuna atxikitzeak, oihalezko maskarak berrerabiltzeak eta iragazketa eskasak infekzio-arriskua areagotu dezakete. Ikerketa gehiago behar da munduan oihalezko maskaren erabilera orokorra gomendatzeko".
Gaixotasunak Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC 2020) ez du argi adierazten maskarak nahitaez erabili behar diren ala ez, eta haurrei buruzko aipamen bakar batean ohartarazi du "zenbait herritar-taldek (adibidez, haurrek) edo arnas gaixotasun kronikoa duten pertsonek ez dituztela maskarak ondo onartzen".
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME 2020) maskara eramatea gomendatzen du (maskara mota zehaztu gabe), soilik COVID-19ko gaixo bat zaintzen ari bazara edota zu zeu gaixo bazaude edo eztula baduzu, eta ohartarazi du eraginkorrak direla soilik eskuak maiz garbitzearekin konbinatzen badira.
OMEren esaldi literala, 2020ko apirilaren 6koa: "Pertsona osasuntsuek komunitate-ingurune batean maskarak (medikoak nahiz bestelakoak) erabiltzeak (komunitate batean maskarak modu unibertsalean erabiltzea barne) ez du saihesten arnas birusak transmititzea, COVID-19a barne".
Haurrak, oro har, eta bereziki kalera irteten ari direnak, COVID-19ko gaixoak zaintzen ari al dira? Ateratzen ari diren haurrak koronabirusaz gaixorik al daude?
Azken kasu horretan, sukarra izanez gero eta eztula eginez gero, ez da zuhurra kalera irtetea: pediatrari galdetu behar diote. Kalera ateratzen diren haurrek ez dute betetzen maskarak eraman behar izateko OMEk ezarritako baldintzetako bakar bat ere.
Nolanahi ere, biztanleriak maskara erabiltzea ez da eraginkorra, eta umeei jartzea kaltegarria izan daiteke. Ez dago azterketa erabakigarririk, helduei maskara gomendatzen dienik, eta are gutxiago haurrentzat. Horregatik eskatzen dut, mesedez: ez jarri maskararik seme-alabei.
Utzi haurrak aire librean arnasa hartzen.
Jose Maria Paricio osasun sistema publikoan 40 urtez aritu den pediatra valentziarra da, eta edoskitzearen aldeko erreferenteetako bat Espainiako Estatuan.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.