Interes propiotik, zeruan ikusten zuena ulertu nahian iritsi zen Arnaitz Fernandez (Iruñea,1995) metereologiaren mundura. Geroztik, hangoen eta hemengoen kezkei erantzuten aritzen da, igogailuan nola sare sozialetan. Ikasten duena azaltzea du gogokoen, dibulgazioa, eta horretan dihardu telebista eta irrati saioetan. Pasioaz harago, metereologiaren garrantziaz eta balioaz ohartarazi nahi izaten du.
Zergatik hitz egiten dugu eguraldiaz zer esan ez dakigunean?
Metereologiak denongan duelako eragina. Nekazarientzat, adibidez, oso garrantzitsua da euria egingo duen ala ez jakitea. Bestetik, polemikoa izan daitekeen beste zeozerri buruz ez hitz egiteagatik. Denok dugu eguraldiarekiko interesa.
Ez dago alferrik presente telebista kate guztietan.
Eta gainera, audientzia datuak aztertuta, eguraldi saioek beti izaten dituzte oso datu onak. Eta ez bakarrik eguraldi saioek, baita bestelako dibulgazio saioek ere. Hor ikusten da oso interesatuta gaudela naturan eta gure inguruko fenomenoetan. ETBn, adibidez, eguraldi saioek dituzte datu onenetarikoak.
Jende askok eskatzen dizu eguraldiaren iragarpena?
Bai. Igogailuan, eguraldiaz galdetzen didatenean, gogoa izaten dut isobara mapa bat atera eta azaltzen hasteko. Oso galdera tipikoa izaten da, baina gustura erantzuten dut, eta batzuetan, uste dut azalpen gehiegi ere ematen dudala. Pasioa duzunean, eguneroko elkarrizketetan ere ikusten da hori. Eta interes hori kutsatzen jakitea artea da. Niri asko gustatzen zait dibulgazio lan hori, saiatzen naiz ingurukoek ere interesa eduki dezaten. Ekuazioetatik urrunduta gauzak beste modu batean kontatzea, hori da dibulgazioa, eta asko gustatzen zait.
Zer erantzuten diezu, eguraldiaz galdetzen dizuten horiei?
Gaur egun, iragarpen bat egiteko, datu zientifikoetan eta eredu metereologikoetan oinarritu behar dugu, baina egia da nekazal munduko jendeak badituela jakintza berezi batzuk, zerura begiratu eta hodei motaren arabera gutxi gorabehera zer eguraldi izan dezakegun jakiteko. Kalean 24 orduz lan egiten duten horiek asko dakite horri buruz, eta polita da, baina ezin gara horretan oinarritu. Eredu metereologikoak dira gure erreferentzia. Niri, iragarpen bat eskatzen badidate, kontu zientifikoetan oinarrituko naiz.
Garrantzi handiegia ematen diogu eguraldiari?
Batzuetan informazio gehiegi ematen da, eta prentsa arrosaren eta sentsazionalismoaren eremuan sartzen gara. Orain urte batzuk, oso famatu egin zen ziklogenesi leherkorra. Hala irakurrita beldurra ematen du, baina berez ziklogenesiak oso ohikoak dira. Kontu handia izan behar da halakotan, bestela, gauza garrantzitsu bat gertatzen denean, jendea saturatuta baldin badago, ez dio merezi duen garrantzirik emango.
Asko hobetu dira eguraldia iragartzeko metodoak?
Izugarri. Pasa den mendean konputagailuetan izandako garapena oso garrantzitsua izan zen; horri esker, atmosferan gertatzen diren fenomenoak aurreikusteko ekuazioak sinplifikatu ahal izan ziren, eta ebatzi, zenbakitan. Bihar euria egiteko %50eko probabilitatea dagoela esaten dugu, eta horixe da etorkizunean ere izango dugun iragarpen mota. Atmosfera kaotikoa da, eta beraz, ezin izango gara, nahiz eta ordenagailu oso garatuak eduki, %100eko ziurtasunera iritsi.
Baina jendeak ziurtasun hori exijitzen du.
Bai, batez ere Aste Santuan, edo udan. Horregatik saiatzen naiz azaltzen, iragarpenak asko hobetu direla, pila bat, baina beti egon daitekeela akatsik, atmosfera bera horrelakoa delako, sistema kaotikoa. Zientzialari batek esan zuen tximeleta baten hegadak urakana eragin dezakeela munduaren beste puntan. Horrek laburbiltzen du atmosferaren izatea. Ezin dugu dena kontrolpean eduki.
“Eguraldia erotu da”. Hala da?
Egun batetik besterako aldaketak normalak dira, batez ere gure lurraldean eta sasoi honetan. Geroz eta eguzkialdi gehiago daukagu, eta erradiazioa handiagoa denean atmosferaren oreka apurtzen da: egun batean elurra 800 metrotan, eta hurrengoan 20 gradutik gorako tenperaturak. Hori normala da. Baina ikusten ari gara nola fenomeno bortitzak gero eta maiztasun handiagoarekin –eta hemen maiztasuna da hitz gakoa- gertatzen ari diren. Klima aldaketarekin lotu dezakegu, baina hori ondorioztatzeko urte batzuk pasa beharko dira.
Denentzat da berdina eguraldi ona?
Ez, inondik inora, eta are gutxiago metereologia zaleontzat. Guk mugimendua nahi izaten dugu atmosferan, beti antizikloi egoeran egotea oso aspergarria litzateke. Ekaitzak, elurteak eta halakoak izatea nahi izaten dugu, beti ere kontuan hartuta bizitzak oso garrantzitsuak direla, eta zaindu behar direla. Baina beti nahiago dugu mugimendua egotea. Niri, hori bai, gustatzen zait eguzkia hartzea; beraz, udan eguzkia egin dezala, eta neguan elurra. Niretzat eguraldi ona eguraldi aldakorra da, ekaitza, kazkabarra, tximistak dituena.
Axola al du eguraldiak konfinamendu garaian?
Adibidez, hainbat hegazkin iritsi da gurera osasungintzarako materialarekin, baina ezingo lirateke heldu iragarpen metereologikorik gabe. Erakunde batzuek ere aitortu diote metereologiari garrantzia hori, oinarrizko lanen artean sailkatuz. Guretzat ez da gehiegi aldatuko, ezin gara kalera atera, baina baliatu dezakegu egoera hau zerura begiratzeko, hodei mota ezberdinak ikusteko. Eguneroko bizitzan ez dugu izaten horretarako denborarik. Orain bai.
Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Mastodon, gizarte sarea eta mikroblogintza zerbitzua da. Eugen Rochko alemaniarrak sortu zuen 2016. urtean. Software librean oinarritzen da. Azkenaldian, norbanako eta erakunde frankok bertan saretzea erabaki dute. Elkarren artean komunikatzen diren egitura independeteez... [+]
ChatGPT ez da dagoeneko "hainbesterako". Lehiakide biziago, eskuragarriago eta merkeago bat jarri zaio parean AEBetako eta mundu mailako liderrari: enpresa txinatar baten eskutik ikusi du argia DeepSeekek. Dantzan jarri da mundua, eta ez espresuki onerako. Mikrotxipen... [+]
Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Stargate izeneko proiektuarentzat 500.000 milioi dolarreko inbertsioa iragarri du AEBetako presidente izendatu berriak. OpenAI, SoftBank eta Oracle konpainiek hartuko dute parte.
Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]
Laborantza industrialak, urtegiek eta kutsadurak ondorioztaturiko "gaitzeko presioengatik" desagertzekotan dira ehundaka espezie. Bilakaera hori saihesteko asmoz, "berehala hartu beharreko aldaketak" galdetu dituzte Nature aldizkariak urtarrilaren 8an... [+]
2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]
Nazioartean ekimen batek baino gehiagok seinalatu du datorren astelehena, 2025eko urtarrilaren 20a, Twitterretik alde egiteko egun gisa. Donald Trumpek ofizialki AEBetako presidentzia hartzeko eguna izango da, eta haren eskutik X/Twitterreko jabea, Elon Musk, Etxe Zurira... [+]
Metaren buru den Mark Zuckerberg-ek adierazpen askatasunaren izenean eta erroetara itzultzearen izenean, immigrazioa, generoa eta sexu-orientazioa bezalako gaien aurkako zentsura kentzeko neurriak hartu ditu. Trumpekin elkarlanean arituko dela adierazi du eta... [+]
HezkuntzArtea Irakasleen Elkargunea sortu du EAEko irakasle talde batek. Hezkuntza politiken “noraeza” salatu nahi dute, politika horiek etengabeko metodologia berrietan, “burokrazia ikaragarrian” eta IKTen “erabilera zentzugabean”... [+]