Bizitzen ari garen distopia honetan ez da samurra ezinbestekoa den utopia dosia jartzea gure ikusmolde eta jarreretan. Zorionez bada esperantzarako tarterik, baina baita kezkarako ere. Munduko langileen erdia inguru enplegurik gabe geratuko dela aurreikusi du Nazioarteko Lan Erakundeak, 2008ko krisi ekonomikoa txiki utziko ei du datorrenak…
Odola izozteko moduko aurreikuspenak, guztiontzat aski ezagunak, besteak beste behin eta berriz jakinarazten zaigulako botereak kontrolatzen dituen hedabideetatik. Orain arte gutxi aipatzen dira hitz madarikatuak, baina kukuka ari dira han-hemenka: austeritatea eta murrizketak.
Agintarien informazioaren kudeaketari dagokionez, koronabirusaren garaian zerbait ikasi badugu zera da: hamabost egunetik lehenago prestatzen da mezua –luzapena, umeak, kirola...– eta herritarrak prest direnean, agindua dator. Eta orain galdera: norbait entzuten ari da hedabideetan nola finantzatuko den sortzen ari den gastu publiko itzela? Ez dira gizarteko dirudun eta aberatsak kontzientziatzen ari zerga berezien bidez diru gehiago jarri beharko dutela esanez. Ezta ere PFEZaren goiko mailatan zerga tipoak handitu beharko direla. Edo azkenean Tobin tasa indarrean sartuko dela finantza mundua zergapetzeko, eta paradisu fiskalen aurkako borroka COVID-19aren aurkakoa bezain zorrotza izango dela...
Badakigu herritarra nola kontzientziatzen duten egoera txarrena apiril arratsaldeko ekaitza bailitzan onar dezan. Eta dirudunekin berdin egiten ez badute, buruan horrelakorik ez dutelako da. Beraz, ez da gaitza imajinatzea krisi hau nork ordainduko duen berriz ere. Botereak badu abantaila handi bat egoera honetan: pandemia baten preso gauzka gure etxeetan; bai, egoerari aurre eginez –zaintzak, erresistentzia kutxak, hausnarketak, kontzientziazioa...–, baina une bitxi honetan herritarren indar metaketa nola antolatu ondo jakin barik.
Agintariek sermoian dioten gisan, denon artean eman behar diogu buelta egoerari, dudarik ez, baina ez denak berdin jarraitu dezan. Egoera hau aldatzeko behar dugu gehien dutenen dirua, publikoa eta komunitarioa indartzeko, besteak beste gehien sufrituko dutenak babesteko. Hori guztia akuilatzeko, beharko dugu asmatu nola jaitsi balkoietatik kalera oinarrizko kontu batzuk adostuta eta atarirako bidean galdu gabe.
Urtarrilaren 30eko greba orokorra ez zen garrantzitsua izan gizartea guztiz geldiarazi zuelako. Ederra eta esanguratsua izan zen, etorkizuneko aliantzak eta arrakastak nola eta non egituratu behar diren erakutsi zuelako.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.