Hizketa istant batean testu bihurtzen du

  • Hitz egin iezaiozu ordenagailuaren edo mugikorraren mikrofonoari eta idatzizko testua emango dizu bueltan. Lehendik grabatutako audio eta bideo fitxategiekin ere berdin egiten du. Hainbat hizkuntzatan zegoen teknologia euskaraz eskaini du Elhuyar Fundazioak. Gaztelaniazkoa ere egin du, eta laster ingelesezkoa eta frantsesezkoa eskaintzeko moduan izango da.

Aditu hizketa ezagutzailea da. Audio eta bideo fitxategiak hartu eta idatzizko testua eskainiko du. Interneteko audio eta bideoen estekak ere hartzen ditu, alegia, Youtubeko, Facebookeko edo Instagrameko edukiekin ere gauza bera egiten du.

Idatzizkoa hainbat modutara erakusten du: transkripzioaren testua bere horretan; bideoetarako-eta prestatuta azpitituluen fitxategia; eta transkripzioa hitz bakoitzaren denbora-markekin, alegia, bideoetan bilaketak egin daitezke, hitzez gain denbora-marken arabera.

Azkar egiten du hizketatik idatzirako jauzia, eta beraz, zuzenean egin daiteke ariketa. Mikrofonoari hitz egin eta istant batean irakur daiteke idatzi duena.

Zein egoeratan dabil ondoen?

Ikus-entzunezko eduki askorentzako baliagarria da. Albistegietarako, dokumentaletarako, elkarrizketetarako balio dezake. Kasu horietan azpitituluak sortuko lituzke Adituk. Irratien audio grabazioak transkribatzeko ere balio du. Antxetamediarekin ari da lanean adibidez Elhuyar. Irratia izaki, Antxetak elkarrizketak eta erreportajeak ipintzen ditu bere webgunean. Asmoa da horietako audio grabazio batzuk idatzira ekartzea eta idatzizko bertsioa ere irakurleei eskaintzea.

Beste aplikazio eremu bat erakunde publikoena da: udal batzarrak, legebiltzarreko agerraldiak eta era horretako hitz-hartzeak idatzira ekar daitezke. Testua momentuan erakuts daiteke edo gorde egin daiteke. Momentuko komunikazio harremanari so eginez gero, hizketa ezagutzailea beste hizkuntza teknologia batzuekin uztartuz gero, aukera berriak sortzen dira. Jar dezagun adibide bat: udal batzarra internetez jarraitzen ari dira herritarrak, udal ordezkariak hizketan ari diren neurrian idatzizko testua ikusten ari dira; era berean, Elhuyarrek duela gutxi aurkeztu duen itzultzailea.eus itzultzaile neuronalaren bidez euskaraz jasotako testua gaztelaniara itzul daiteke. Eta harago joko bagenu, gaztelaniaz jaso den testu hori audio bihur daiteke. Oraindik ez dago aplikazio hau garatuta, baina egingarria da.

Gorrentzako eta desgaitasun fisikoak dituztenentzako baliagarria da. Bestelako erabilerak ere izan ditzake; Igor Leturia Adituren arduradunak azaldu digu nola bateren batek aipatu dion autoan erabiliko lukeela. Laneko kontuak aurreratzearren, autoa gidatzen ari diren bitartean mugikorrari hitz egingo liokete eta Adituk testu bihurtuko luke. Alegia, txostena ordenagailuan idatzi beharrean auto-bidaia baliatu mugikorrari txostena hitzez kontatzeko eta istant batean testua izango luke eskutan. Ez dute probarik egin eta ez dakite nolako emaitza emango lukeen.

Noiz ez dabil ondo?

Elhuyarrek Adituren webgunean hainbat demo jarri ditu norberak egiaztatu dezan zein emaitza lortzeko gai den gailua. EAEko lehendakariaren urte amaierako hitzaldia, udal batzar bat, Teknopolis telebista saioa, ikus-entzunezko dosi bat, eta aldibereko ariketa bat erakutsi ditu. Emaitza oso txukuna da, nahiz eta oraindik akatsak egin. Testua orraztu behar da. Dena dela, tankera horretako audio eta bideo grabazioetan emaitza onak lortzen ditu, baina mugak ditu, eta beti ez ditu lortzen demo horietako emaitzak.

Audioak kalitate ona izan behar du, larri ibiltzen da mikrofono ona ez bada erabiltzen, edo oihartzuna badago, edo bat baino gehiago hizketan ari badira. Hiztuna bat-batean ari bada eta hitzak erdizka uzten baditu, atzera egiten badu, gero gelditu… horrelako hizketaldiak ondo jasotzeko arazoak daude. Kazetariaren elkarrizketak balio du adibide gisa. Emaitza oso desberdina izango litzateke kazetariak pertsona bakarrari egingo balio elkarrizketa etxeko egongelan eta grabagailu on batekin, edo bi-hiru lagun elkarrizketatuko balitu eta musika jarrita dagoen tabernan. Emaitza ona lortu nahi bada audio kalitateari erreparatu behar zaio, eta baita hiztunaren hizketa moldeari ere. Euskara baturako hobeto prestatuta dago, euskalkiak ez ditu hain ondo harrapatzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Teknologia berriak
TikTok, X eta Instagrameko algoritmoek eskuin muturreko edukiak nabarmen hedatzen dituztela frogatu dute

Ikerketa bat egin dute Alemanian, hauteskundeen atarian: kontuak sortu dituzte TikToken, X-n eta Instagramen, eta aztertu egin dute algoritmoak zer nolako edukiak erakusten dituen. Guztietan, algoritmoak eskuinera eta eskuin muturrera jotzen du gehien, TikToken nabarmen.


2025-02-24 | Sustatu
Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-20 | Sustatu
Euskorpora elkartea eta Euskorpus aurkeztu dituzte

Euskorpora elkartearen aurkezpen ekitaldi jendetsua izan da asteazkenean Donostian, eta Euskorpus izeneko egitasmoaren berri eman dute bertan. Euskorpus euskarazko hizkuntza baliabide digitalen banku bat izango da, eta 5 milioi pasa inbertituko ditu Eusko Jaurlaritzak bertan.


Teknologia
Hezkuntza sistemaren ahots bateratua

Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Zer erosi?

Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]


HezkuntzArtea taldeak manifestua aurkeztu du: “Moda pedagogikoak bata bestearen atzetik ezarri dituzte”

Irakasleek urtetan pilatutako jakintza kontuan hartzea, klaustroek erabakiak hartzeko autonomia bermatzea, IKTen “uneoroko erabilera” sustatzen duten planak geldiaraztea, eta ikasgeletan aldaketa metodologikoak sartu aurretik dituzten ondorioak tentuz aztertzea... [+]


“Hezkuntza sailburuaren determinismo teknologikoak kezkatzen gaitu: bai ala bai sartu behar da, modu akritikoan”

Teknologien erabilera eztabaidatzen ari dira Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, eta horretarako hainbat aditu eta eragile ari dira batzordean beren ekarpena egiten. Ikastetxeetan mugikorra debekatzeko araudi orokorra eskatu duen Altxa Buruako arduradun taldearekin hitz... [+]


Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


2025-02-03 | Axier Lopez
Zergatik utzi ditu ARGIAk Twitter eta Facebook?

Gorrotoa sustatzen duten algoritmoak, mendekotasuna sortzeko diseinatutako aplikazioak, pertsonak beharrean publizitate-hartzaileak ikusten dituzten plataformak, merkantzia gisa tratatzen gaituzten sare sozialak… Badirudi azken aldian herritarrek sare sozial nagusietatik... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


Martintxo Etxauri: “Sare toxikoen aurrean Mastodon dugu alternatiba”

Mastodon, gizarte sarea eta mikroblogintza zerbitzua da. Eugen Rochko alemaniarrak sortu zuen 2016. urtean. Software librean oinarritzen da. Azkenaldian, norbanako eta erakunde frankok bertan saretzea erabaki dute. Elkarren artean komunikatzen diren egitura independeteez... [+]


Eguneraketa berriak daude