Inés Dunis Aldavek kriminologia ikasi zuen eta ondoren ‘Esperientzia traumatikoetako biktimekin lan egitea’ gradu ondokoa EHUn. Horri esker, 2018-2019 Antonio Beristain sariketa irabazi zuen Terrorismoaren biktimen ahotsak entzuten lanarekin. “Badirudi biktimek ez dutela interesik eragiten, eta egiten diren ikerketa –eta literatura– lanak delituan eta biktimarioan fokatzen dira, ez biktimetan”. Terrorismoaren gaiari eman zion biktimologiaren perspektiba, horixe azpimarratu zuen epai-mahaiak.
Zerk eraman zintuen esperientzia traumatikoen biktimen inguruko EHUren gradu-ondokoa egitera?
Kriminologia gradua diziplina anitzekoa da; nik genero indarkeria aukeratu nuen, biktimen ikuspegitik, praktikak eta gradu amaierako lana egiteko. Ohartu nintzen biktimak batzuei traba egiten dietela, oharkabean pasatzen direla edo auzitan jartzen direla, biktimarioak baino gehiago. Gradu-ondokoan, berriz, era guztietako biktimez jardun ginen, baina terrorismoaren biktimak aukeratu nituen, biktimologiaren ikuspegitik lantzeko.
Indarkeria politikoaz ere ari zara lanean.
Gesto por la Paz mugimenduak 90eko hamarkadan zioen indarkeria politikoa zela Euskal Herrian motibazio politiko zehatzekin egindako indarkeria. Gustuko dut definizio hori. Hortik aurrera indarkeria politikoaren biktimak definitzera pasatzen gara: ETAren indarkeriarenak, GALenak eta antzeko ezaugarriak dituzten bestelako talde antiterrorista baita talde parapolizialenak, non zuzeneko indarkeria jasotako pertsonez gainera, euren senideak, mehatxatuak, estortsionatuak edo bahituak gehitu behar diren. Definizio horretan kale indarkeriaren biktimak ere sartzen dira, baita segurtasun indarren gehiegikeriaren biktimak ere.
Sariketa-diskurtsoan ETAren indarkeria amaituta sortuko zen eszenatokiaz eta bizikidetza moldeaz galdetu zenuen.
Beti errepikatzen den akatsa du galderak; alegia, bizi izan dugun indarkeria terrorista ETAren aldetik bakarrik datorrela ulertzea. Herri honetan talde terrorista asko egon dira; beraz, ETAk eragindakoak baino biktima gehiago daude. Hori onartzea aurrerapauso handia litzateke; hartzen dugun bidea hartzen dugula ere, minez bizitzen jarraituko dutenak biktimak direlako. Ezin dugu ezikusiarenak egin inongo biktimaren aurrean. Beraz, lehendabizi oso garrantzitsua da den-denak aitortzea. Bigarrenez, ezinbestekoa da aintzat hartzea banan-banan, ez kolektiboki. Eta hirugarrenez, beharrezkoa da helburu politikoekin erabiltzeari uztea, eta bizikidetzan egingo diren urratsak haiekin egitea.
Biktimen testigantzetatik zerbaitek harritu zaitu?
Bai karreran, bai gradu-ondokoan, esan izan digute biktimek ez dutela mendekua bilatzen, aurrera egin nahi dutela. Horretan lagungarria litzateke euren biktimarioek onartzea biktimizatu egin zituztela, eta barkamena eskatzea. Entzuten dituzun arte ez zara horren kontziente. Gehienek mina gainditzeko duten gaitasun erraldoi horretaz ohartzea biziraupenaren eta giza handitasunaren ikasbidea da.
Indarkeria bizi izan duen pertsona bakoitza bat eta bakarra da, ez kolektibo bat. Hala ere, kolektibizatu egin dira, interes politikoekin erabili.
Horixe zen nire lanaren helburua; horregatik izenburua. Emakume eta gizon bakoitzak beharrezko duelako besteen laguntza, aldarrikatzeko, hitz egiteko. Bakarrak zaila izaten du entzunaraztea; normala da elkartzea. Normala ez dena da taldekatu direlako dagokien indibidualtasunaren kontzientzia galtzea. Antzeko egoerak bizi badituzte ere, ez dira berdinak. Ez diote modu berean aurre egiten, jasaten dituzten ondorioak ez dira berdinak; eta diozun bezala, erabiliak izan dira, erruki barik. Terrorismoaren biktima izateko hautatu zituztenean ere erabiliak izan ziren. Euren bitartez gizartea beldurtu nahi izan zen. Inork ez dauka eskubiderik behin eta berriz biktimak erabiltzeko. Duintasuna zor zaie, ez bakarrik biktimizatu dituenaren aldetik, baita erakundeen eta gizartearen aldetik ere. Biktima guztiek behar dute hori, bereizketarik gabe.
Lekukotzek zertan balio diezagukete gizarte gisa?
Agian galdera beste bat da. Agian biktimei balio die gizarteak euren historiak ezagutzea; zor diegu. Terrorismoaren biktimak petxeroak dira; era guztietako terrorismoarenak. Zigor izugarria egokitu zaie gainerako herritarrak izutzeko. Hurrengoak izateko beldurrez, bai, baina lasai antzera bizi izan gara eta eurak dira gizarte osoari zuzendutako indarkeria jasaten dutenak. Egin dezakegun gutxienekoa da proaktiboki entzutea.
ETAk indarkeria utzi zuenetik aldatu da ETAren biktimekiko gizartearen pertzepzioa?
Beti joan da aldatzen. Hasieran “zerbait egingo zuen” esan eta bizkarra ematen zitzaien, beldurragatik edo ideologiagatik. Ahotsa altxatu zutenean enpatikoagoa izan zen gizartea. ETAk erailketak laga zituenetik, biktimez “gogaitu” gara. Erosoagoa da gertatu zena oroitu gabe bizitzea, biktimak ahaztuta. Gazte askok ez dakite ezer orain 50 urte herri honetan egon zen minaz. Terrorismoaren biktimen inguruko albisteren bat entzuten dutenean fikzioa iruditzen zaie. Denbora pasatzen uzten ari gara eta hori ez da ona ez biktimentzat, ezta gizartearentzat. “Oroitzen ez baduzu, gertatu ez zen seinale”, ez du balio. Gertatu zen eta berriro gerta daiteke. Biktima guztiek dute ukatzen zaien aitortza, duintasuna, erreparazioa eta memoria eskubidea.
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
Asteazken honetan beste 93 biktima aitortu ditu estatuaren eta talde parapolizialen biktimen azterketak egiten dituen Balorazio Batzordeak. Baliabide faltagatik, bere lanarekin aurrera jarraitzeko zailtasunak ere aitortu ditu. Egiari Zor Fundazioak ongi baloratu du batzordearen... [+]
Plataformak adierazi du "sentsibilitate eta iritzi guztiak errespetatuz" Guardia Zibilaren ekintzak gaitzesteko asmoa dutela, bizikidetza demokratikoa eraikitzea helburu nagusia izanik.
Ostiralean egingo dute ekitaldia 12:00etan, Donibane auzoko Martin Azpilikueta kalean. Erail zutenetik Angel Gogoan plataformak behin baino gehiagotan jarri ditu oroigarriak, baina behin eta berriz eraso eta erretiratu izan dituzte. Gobernu taldearen proposamena da oraingoan eta... [+]
Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte.
Memoria osoa ekimenak salatu du biolentziaren biktima izan direnen arteko desberdintasunak bultzatzen ari direla hainbat instituzio, eta norabide hori zuzentzeko deia egin du. Ekimenak estatuen biolentziaren hamabost biktima elkarte biltzen ditu. Urriaren 12an Guardia Zibilak... [+]
Xabier Kalparsoro eta Gurutze Iantzi Espainiako polizien eta guardia zibilen eskuetan hil zituztela 31 urte igaro direnean, Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Urnietan. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berriz ere ireki dezala epe bat estatuaren biktimak aitortzeko eskaerak... [+]
2008an Fernando Grande Marlaska epailearen aginduz atxilotu zutenean Ibai Azkonak pairatu zituen torturak aitortu ditu Nafarroako Gobernuak. Euskalerria Irratian, pauso honek suposatzen duena azaldu du Azkonak.
Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.
Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.
1991n zauritu zuen larri ke pote batekin Espainiako Poliziak Iruñean eta 31 urte ondoren lortu du instituzio publiko baten aitortza biktima gisa. Espainiako Gobernuak ere kalte-ordaina ordaindu behar izan zion, baina ez da kasuagatik poliziarik zigortu.
Jose Miguel Etxeberria Naparra 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azken aldiz Ziburun eta bere heriotzaren nondik norakoak ez dira argitu gaur arte. Lizartzako Igarolabekoa baserrian egin diote oroimen ekitaldia eta desagerpena argitzea eskatu du familiak aurten ere.