Birusaren ondoko gizartea ez da birusaren aitzinekoa bezalakoa izanen. Gaitzerdi, makurragoa ez bada. Aste hauetan zenbait jende kontrakoarekin ametsetan ibili bada ere, pandemiak ez du egungo sistema sozio-politikoa deseginen. Haren zuloak utzi ditu agerian. Aldatu beharra. Irauli beharra ere, agian. Alta, horrek ez du batere segurtatzen nagusituko diren errezetak bide horretatik joanen diren.
Giroan dago. Sarraski sanitarioari sarraski sozialak hartuko dio txanda. Izatez, bateratsu gertatzen ari dira jada. Ospitaleetako ZIUak eta gorputegiak bete diren abiadura berean loditu dira langabeen zerrendak, ugaritu ERTEak. Etxealdiak hetsiarazi dituen enpresetariko franko ez dira berriz irekiko hura laxatzen denean ere. Bertze batzuek plantillak murrizturik izanen dituzte. Apaldurik ere urruntze neurriek indarrean iraunen dutenez, hilabete latzak iragartzen zaizkio turismoari, aisialdiari eta ostalaritzari.
Dirua aurrezteko aitzakian estatua mehetzea zer kario pagatzen den izaten ari da, aunitzen iritziz, krisi honetako ikasbideetariko bat. Agerian gelditu dira osasunari eta gizarte ongizate sistemari azken urteetan aplikatu zaizkion murrizketen ondorioak. Ospitaleak, ohe faltan. Osasungintzako langileek, baliabide eta materialak eskas. Zahar etxeetan, baldintza negargarriak. Batailaren ondoren geldituko zaigun panoraman gizarteak inoiz baino gehiago beharko du botere publikoetatik. Estatuak, ordea, inoiz baino esku lotuagoak izanen ditu, jarduera ekonomikoak elikatzen baititu, oroz gain, administrazioaren diru-sarrerak. Bankuei eman zitzaien dirua itzultzeko eta fortuna handiei beren abertzaletasuna zerga bidez erakusteko eskatzea izan liteke irtenbidea, baina ez dut uste halakorik ikusiko duten gure begiek. Europatik zerbait etorriko da. Hala ere, hobe horretan esperantza handirik ez izan.
Etxealditik aterako gara atzeraldian sartzeko. Atzeralditik nola eta nora atera nahi dugun pentsatzen hasi behar genuke. Edo nora ez dugun atera behar. Hedabideetan irakurtzen ari gara zein diren pandemiari aurre egiten ongi asmatu duten herrialdeak. Gurea ez dago horien artean. Ez estatuak, ez haien barreneko egitura autonomikoak. Dena ez zen egungo agintarien errua izanen, baina hori bost, ondorio praktikoei dagokienez. Jendea ez dago kontent, eta are haserreago egoteko arrazoiak izanen ditu. Mendebaldeko historia hurbilak erakutsi digu halako giroan aiseago loratzen direla faxismoa eta autoritarismoa, iraultzaren deia baino. Ez ahal digu atzeraldiak beheraldia ekarriko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]