Estatu arrotzen mende bizi gara, eta horren ondorioak oso nabarmen pairatzen ditugu krisi honetan. Ez gara gure buruen jabe, ez digute uzten premiazko erabakiak hartzen. Nahiz eta, krisiaren erdian, inoiz baino argiago ikusten dugun nondik datozen arazoak, zein den oraingo gabezien iturria eta zer den orain bertan behar-beharrezkoa.
Krisiaren larritasunak berez atera du azalera eta guztion begien aurrera orain arteko gizarte-antolaketa sakon aldatu beharra, eta aldaketa horretarako ildoak ere bai.
Ez da inorentzat zaila une honetan behar ditugun aldaketen programa aurkezten: osasun sistema publikoak indartu; zerga eta finantza sistema ekonomia sozialaren zerbitzura jarri; langile ordezkarien eta sindikatuen eragina ziurtatu plangintza ekonomiko berriak egiteko orduan; ezinbesteko diren lan eremuen berdefinizioa egin, lan sozialak, etxekoak zein gizartekoak, lehen mailan kokatuz; feminismoaren proposamenak aktibatu eremu publiko zein pribatuan, bazterkeria eta genero-biolentzia behingoz amaituz; tokiko ekonomiak eta nekazal mundua lehenetsi merkataritzaren globalizazio negatiboaren ordez; nazioak, eta ez indarrean diren estatuak, hartu subjektutzat politika orokorren definizio eta aktibazioan; euskara gune zentralean kokatu Euskal Herrirako etorkizun berritua zabaltzeko orduan; krisiak indar berriz agertu duen krisi ekologikoari aurre egin, erregai fosilen gainbehera koiunturalaz baliatu eta energia iturri alternatiboak bultzatuz; hezkuntza sistemaren publifikazioa eta modernizazioa burutu; desmilitarizazioa eta demokrazia eredu berrituak indarrean jarri, maila askotan berragertu den autoritarismoa lurperatuz.
Hilabeteotan bizi dugun egoerak ipintzen ditu guztion begien aurrean aldaketen beharra eta hauen norabidea. Hori da egin behar dena, bai. Baina ezin dugu egin, ezin dugu erabaki halako programarik. Non dira trabak? Agintzen duten estatuen jokabidean eta kapitalismo neoliberal globalaren nagusitasunean, jakina. Baina ez hor bakarrik. Azter dezagun apur bat kontu hau. Espainiako Estatuak kasurako, krisi hau aprobetxatu egiten du jarrera autoritario, militarista eta zentralista indartzeko, “normalizaziora” itzultzea aitzakia hartu eta normaltze hori lehengora, edo hobe esanda, betikora itzultzea ulertuz eta inposatuz. Eta nork egiten dio kontra? Nork altxatzen du etorkizun eredu alternatiborik, lehen aipatu dugun programa ardatz hartuta? Argi esanda, Kataluniak. Katalunian bai, bertako Govern, herri erakunde eta gizarte sektore anitzek beren kabuz erabakiak hartu eta autogobernatzeko ahaleginetan ari dira. Eta Euskal Herrian? Hego Euskal Herrian ditugun bi gobernuek ez diote aurre egiten Espainiako Estatuaren erasoaldiari, batez ere, honen “normalizazio” ereduarekin bat datozelako. Hori da kontua.
Egia da Euskal Herrian piztu eta indartu direla herritarren artean etorkizun eredu berriak ekartzeko indarrak: lantegi handietako langileek planto egin dietenean seguritaterik gabeko irekitze-asmoei; autonomoen protestak, laguntzetatik baztertuak izan direnean; nekazarien mobilizazioa beraien lana eta merkatua baztertuak izan direnean; euskalgintza, Euskaraldia berria krisi eta isolamenduaren erdian berretsiz; feministen bultzada isolamendu egoeretan erasoaldiak geldiarazteko helburuz; militar espainiarren presentziaren aurkako mugidak… Hori guztia Euskal Herri osorako plangintza bihurtzea falta da, eta erabakiak hartzen hasi. Berton eta bertarako erabakiak.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]