2014an sortu zuten Sarde Sardexka elkartea Jenofa Irubetagoyenak eta Gabrielle Arrese-Igorrek Ezpeletan. “Elikadurarekiko apustu berak zuzenean lotzen ditu sardea eta sardexka”, diote beraien webgunean. Ekoizleekin, kontsumitzaileekin, eskolekin eta oro har gizarteko esparru guztiekin elikaduraren gaia lantzen dute, beti ere elikagaien jatorrira eta ekoizpenera joz eta osasunarentzat nahiz ingurumenarentzako modu jasangarriak bultzatuz. Eragile eta herritarrak harremanetan jartzen dituzte, kalitatezko eta ardurazko elikadura osasuntsurantz laguntzeko.
Enologoa da Irubetagoyena, eta ardoaren munduan egin zituen lehen urteak, Frantziako Estatuan hasieran eta Txilen gero. Baina handik bueltatzean, sotoak utzi eta profesionalentzako formazio saioak proposatzen hasi zen. Partikularrentzat animazioak ere egiten zituen, eta pixkanaka eskoletan ere dastaketekin lotutako ekintzak egiten hasi zen. Orduan egin zuen topo egungo bere kidearekin: “Bera ordurako hasia zen bere kabuz lanean elikadurarekin lotutako sentsibilizazio tailerrak eskoletan ematen, eta horrela elkar ezagutu eta pixkanaka elkartea sortu genuen”.
Publiko zabal bat elikaduraren eta laborantzaren inguruan sentsibilizatzea da elkartearen helburua gaur egun, eta eskoletan eta haurrekin egiten dituzten ekimenez gain zerbitzu gehiago ere eskaintzen dituzte beste zenbait alorretan: tailerrak elkarteekin, formazioak ekoizleekin, etxaldeak ezagutzera emateko aholkularitza edota festetan jolas, tailer edo animazioen eskaintza. “Guk elikadura osotasunean ulertzen dugu: lotura egiten dugu osagaiekin, baita ingurumenarekin, ondare kulturalarekin, kontsumoaren alorrarekin, zentzuen piztearekin... ere”. Elikagaien bueltan diharduten aktore guztiak harremanetan jarri eta tokiko ekonomia sozial eta solidarioa bultzatzea dute asmo.
Jokoak ere sortu dituzte eta “Maleta ludo-pedagogikoa” osatu dute. Jolas moduan planteatutako maleta honen bidez elikadurarekin zuzeneko harrenanean dauden beste esparruak lantzen dituzte haur eta gaztetxoekin: ingurumena, kontsumoa, kultur ondarea eta osasuna.
Aurten Lur’istorioak izeneko aktibitate berria ere abiatu dute familientzat. Etxalde batean jendea bildu eta tailer ezberdinak egiten dituzte: bata ekoizlearekin produktua nola ekoitzi ezagutzeko, bestea Sarde Sardexka elkarteko kideekin produktuak nola dastatu ikasteko, eta azkena Biharko Lurraren Elkartearekin laborantza biologikoa jolas bidez lantzeko. Koronabirusaren krisiarekin ekimen hori momentuz bertan behera gelditu bada ere, uda partean berriz martxan jarri ahal izatea espero dute.
2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]
Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]
Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]
Ubidekoak (Bizkaia) dira Imanol Iturriotz eta Aritz Bengoa gazteak. “Lagunak gara txikitatik, eta beti izan dugu buruan abeltzaintza proiektu bat martxan jartzeko ideia”, azaldu du Iturriotzek. Nekazaritzari lotutako ikasketak izan ez arren, baserri munduarekin eta... [+]
Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]
Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako... [+]
Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]
Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]
Urteak daramatza Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) bioaniztasun landatuaren inguruan lanean. “Hainbat proiekdu ditugu abian, eta horietako bat baratzeko hazien ingurukoa da”, azaldu du Nico Mendiboure Hazi Sareko kideak. Duela lau bat urte hasi... [+]
Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]