Koronabirusak ekarri dituen albo-kalte positiboetarik: isil antzean zebiltzan ahots esanguratsu batzuk itzuli dira berriz zera publikora –auskalo puntualki, estuasunak hartara behartuta, edo geratzeko; noski azken hori desio nuke, biziki–. Santi Leone adiskidea izan da berpiztuetako bat. Pablo Sastre ere animatu zaigu, agerkari honetantxe publikatu artikulu pare batekin. Hirutasun laikoa osatzeko, Ramon Andres, Elizondotik, nahiz ematen duen belarrondotik ari zaigula: “El silencio, sobre todo el silencio. Como si hubiera renovado la propiedad de su origen, que es la de dejar las cosas, el mundo, de manera intacta”.
Andres gaur hona ekarri badut, ordea, da batez ere berak irakatsi zidalako azken garaiotan asko erabili dudan kontzeptu bat: paidokrazia, hau da, haurren gobernua, edo, areago, haurren diktadura. Buruan dabilkit terminoa egunotan, konfinamendu garaian haurren kaleratzea errebindikatzen duten ahotsak nabarmendu baitira. Ea, ez gaizki ulertu, nik ere nahi dut haurrak kalera ateratzea, nahi dut mundu guztia kalera ateratzea, ahal den neurrian behintzat. Baina haurrak lehen lerroan jartze horri bi motibazio ikusten dizkiot: edo haurrekin denbora gutxi pasa du jendeak aurretik –eta orain lanak–, edo haurrak guztiaren zentroan kokatu ditu definitiboki. Bigarren horrek kezkatzen nau bereziki: helduon bizitzaren erdigune, motibo bakar ia, haurrak direnean –ezagutzen dut haurren egitekoekin haurrak baino gehiago emozionatzen denik–. Eta hori ere ez da asuntoa. Edo bai, bakoitzak egin dezala bere bizitzarekin nahi duena. Hori bai, haurrak kalera atera behar direla diogunean, haurrengatik egiten dugu, edo guregatik, haurrekin gehiago ezin dugulako? Haurrak eskubide osoko subjektu gisa aitortzearen alde nago noski. Baina haurrak izaki ia jainkotiar gisa hartzearen kontra. Eta batez ere helduon miseriak haurren atzean ezkutatzearen kontra.
Vox alderdi faxistak Iruñeko Arrotxapea auzoan "informazio-mahai" bat jartzeko asmoa iragarri zuen, eta "kaleetan faxistarik nahi ez duen" langile-auzo anitz baten gaitzespenarekin egin dute topo. Berriozarren ere izan dira VOXekoak, eta bertan ere... [+]
Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da. Zortzi libertimendu muntatu dira aurten, eta datozen asteetan,... [+]
Guardianeko enpresa batzordeak eta SOS Aiaraldea plataformak deituta, mobilizazio jendetsua egin dute Laudion, Laudioko lantegiaren itxiera salatzeko. 2.000 herritar baino gehiagok giza-katea egin dute lantegia inguratuz.
Urtarrilaren 15ean Zedarriak enpresa foroak bere seigarren txostena aurkeztu zuen Deustuko Unibertsitatean, Bilbon. Zedarriak taldeko zuzendari Guillermo Dorronsorok azaldu zuen hurrengo urteetan “segurtasun eta defentsa industrian” diru asko inbertituko dela... [+]
Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]
Agur negu. Negu betea da eta badoa. Mimosak (Acacia dealbata) eta magnoliak (Magnolia soulangeana eta Magnolia stellata) loratu dira, ongi etorri beraz loraldi nagusiei. Baina kontuz hotzarekin. Dagoeneko egun-argia ordubete pasatxo luzatu bada ere, zehar begiratuz bada ere... [+]
Gurean hain ezaguna den hegazti hau ustelzale porrokatua da, eta honek ez dio fama onik ekarri. Batzuek arrano, buitre, futre, hatxarrano edo mirusai deitzen diote; izen ofiziala sai arrea (Gyps fulvus) da.
Artiletan sustraitzeak ematen duen bakeak salbatzen nau maiz, kanpoko zein barruko ekaitzetatik. Artilea baino bakegile eraginkorragorik ez dut aurkitu inguruan. Bere indarra areagotzen da odola, karena eta oritza tartean badaude; artilearekin batera haiek ere ehundu baitute... [+]
Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.
Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]
Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]
Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]
Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]