Utopikoak baina inperfektuak

  • Artea Sarea harrera-etxeen eta enpresa sozialen sare solidarioa da, bizitzeko modu berriak entseatzen dituena desobedientzia zibilaren filosofian oinarrituta. Desobedientzia zibila, ez bakarrik ukapen gisa –lege bat desobeditzea–, baizik eta proposamen moduan: konfrontazioa esperimentu sozialetik.


2020ko apirilaren 02an
'Besarkada' Artea Sarean (2019). Argazkia: Ecuador Etxea
'Besarkada' Artea Sarean (2019). Argazkia: Ecuador Etxea

Arteara iritsi aurretik, komunitate k’iche’-etan ziharduen, batetik bestera, huipil-ak bordatzen eta emakumeak ahalduntzen.  Buruzagi honek kontatu digu, egun batean, trocha-n zebilelarik, ohartu zela emakumeei irakasten ziena ez zetorrela bat berak etxean egiten zuenarekin.

Gogoeta. Erraza da diskurtso biribila eraikitzea, baina horrek ez du baliorik izango ekintzen eskutik ez badoa. Aktibismo berriak EGIN egin behar du, erretorika praxiarekin txirikordatu. Kontuan harturik, beti ere, konplexuagoa eta ausartagoa dela egitea desegitea baino.

* * *

Muga igaro dugu emakume ginear batekin eta haren seme autistarekin. Haiekin batera doaz beste migratzaile batzuk. Itsasartea pateran zeharkatu berri dute: bortxaketaren bidesaria duen bidaia. Mugak legez kanpo gurutzatzen laguntzen dugu, elkartasunez, dakigun modurik hoberenean. Bidaia Agentzia deitzen diogu, ironiaz.

Gogoetak. Baga: zer nagusitasunen ondorioz bidaia dezakegu europar zuriok Afrikara normaltasunez, eta afrikarrek Europara, aldiz, pateraz? Biga: sistemari desobeditzen diogu, giza eskubideei obeditzen diegu. Higa: munduko desparekotasun izugarria zuzendu ezin dugun bitartean, epe luzeko elkartasunerako prestatu behar dugu herri gisa.

* * *

Bere izateak Pakistango legea urratu du: transexuala da. Zizelkatu, jo, bortxatu egin dute. Daukagun bakarra eskaintzen diogu: maitasuna, janaria eta koltxoia. Irribarre egiten du, artean haurra zen garaian bezala. Besarkatu egiten gaitu. Elkar besarkatzen dugu.

" Maitasunen katea politika da. Konfiantza politika da. Samurtasunerako eta zaintzarako espazio askeak sortzea sistema emozional berri bat eratzea da"

Gogoeta: une errepikaezin horri politika deitzen zaio Artean. Maitasunen katea politika da. Konfiantza politika da. Samurtasunerako eta zaintzarako espazio askeak sortzea sistema emozional berri bat eratzea da. Komunitate afektiboa da; ongi bizitzea deitzen diogu.

* * *

Aljeriar bikote gaztea dira, Oranen zutenaz bestelako bizitza bat nahi dute. Emakumezkoa haurdun dago. Artean ez dugu ohe librerik. Hurbileko herri batean, Zornotzan, gazte-asanbladak  banketxe baten pisu okupatu bat eskaintzen digu.

Gogoeta: legezkoaren eta legez kanpokoaren arteko muga naturaltasunez gurutzatzen dugu. Garrantzirik eman gabe. Beldurrez, baina ekintza soziala geldiarazten duen izurik gabe. Ekintzaileok arriskuaren funanbulista izan behar dugu, ez dago eraldaketarik bestela.

* * *

Koltanaren meatzaritzak bere lurra lapurtu zion Kongoko jaioterrian. Egoera berdina bizi dute, egunero, multinazionalen eraginez beren bizitokietatik kanporatutako milaka pertsonek: enpresek lehengaiak, lur emankorrak eta baliabide naturalak arpilatzen dituzte.

Gogoeta: Kontraesana dago desiratzen dugun munduaren eta egiten dugun bizitzaren artean. Sistema neokolonialari probetxua ateratzen badiogu, inplikatuta gaude, eta geure buruaren aurka borrokatzera behartuta. Gure barnetik zomorroa erauzteko (bitxoa erauzteko???) profilaktikoa: ohiturei desobedientzia egitea edo sistemarekin ez kolaboratzea eguneroko bizitzan.

* * *

Teknikariak iritsi dira sei hektareako gure baratze-proiektuaren lurretara. “Negozio, finantzaketa eta diru-laguntza plana behar duzue, marketina, bezeroen zerrenda, merkatua eta konpetentzia aztertu... misioa, ikuspegia, helburuak … Aztertu al duzue zenbat tomate, letxuga, piper, ziazerba, leka, perrexil saldu behar dituzuen? Zer preziotan eta zein bezerori?” Ideiarik ez. Noraeza. Bada, jauzi uretara.

" Igerilekuaren metodologia; alegia, ura dagoen ala ez jakin gabe botatzea edo erori ahala betetzea. Egia da hamar arte zenbatzen dugula, baina ez askoz gehiago. Muturrekoa hartuz gero, gora zutik berriz"

Gogoetak. Baga: igerilekuaren metodologia; alegia, ura dagoen ala ez jakin gabe botatzea edo erori ahala betetzea. Egia da hamar arte zenbatzen dugula, baina ez askoz gehiago. Muturrekoa hartuz gero, gora zutik berriz. Biga: jateko, bere onera ekarri behar dugu lurra. Permakultura ardatz, ekonomia zirkularra, ekonomia sozial eraldatzailea, nekazaritza politikoa. Higa: nekazaritza sozialean ezagutza partekatu egiten da. Zer arrazoi dago beste borroka batzuetan ez egiteko?

* * *

“Kolapso ekologikoak bilera batean harrapatuko gaitu, kolapsoaz hizketan”, zirikatzen genituen geure buruak jardunaldi eko-sozialista batzuetan.

Hausnarketak: ‘bileritisak’ aktibismoa kolapsatzen du. Bilerak eta asanbladak, ezinbestekoak baino ez; ez gehiago. Burokrazia gutxi eta malgutasun handia. Konfiantza handia. Bizitza laburregia da, eta militantzian denbora asko joaten da –batzuetan alferrik–. Horizontaltasunaren eta eraginkortasunaren arteko dialektikan dago erronka.

* * *

Tente, beisboleko txanoarekin, futbol izarra bailitzan doa aireportuan zehar, trolley fuksia arrastaka. Aljeriako jaioterrira itzuliko da, aitari erakutsi behar dio aurrera egin duela. Gure mantretako bat errepikatzen diogu: “Aberatsak imitatzeak ez dakar zoriontasun handiagorik”. Barrez erantzuten digu: “Bekatu pixka bat zilegi izango da, ezta?”

Gogoeta. Ironia kide komunitario ona da. Ez ditugu zertan geure buruak flagelatu dogmari bekatu egiteagatik. Dramarik ez. Koherentea izatea da garrantzitsuena; konturatzea eta zuzentzea. Malaletxea, erresistentziarako; umore ona, erlatibizatzeko.

* * *

Galdetzen badugu “nor da paternalista?”, gizon gehienek eta emakume zenbaitek eskua altxatuko dute. Harreran areagotu egiten da gaitz hori, eta infantilizazioa eta bertikaltasuna hauspotzen ditu.  Babesak eta autoritate onberak bat egiten dute, eta besteen ordez erabakitzen dute zer den ona, zer txarra. Gainerako aktibismoetan ere errepikatzen da hori, modu batean edo bestean.

" Paternalismoak eta asistentzialismoak, pobrezia borrokatu ordez, betikotu egiten dute. Pertsona kritikoak eta independenteak izan behar dugu"

Gogoetak. Baga: antolakunde sozial bati lekzio-emaile usaina darionean, kontuz. Paternalismoak eta asistentzialismoak, pobrezia borrokatu ordez, betikotu egiten dute. Pertsona kritikoak eta independenteak izan behar dugu. Biga: elkartasuna, adiskidetasuna bezala, elkarrekikoa da edo ez da izango. Bi ekintza uztartu behar dira; bata, humanitarioa –sufritzen duen gizakiarekiko enpatia–; eta, bestea, politikoa –zergatien salaketa–. Higa: botere eza. Autoritatea ez erabili, horretarako aukera izanik ere; akaso besteak baino gehiago jakinik, entzun; irakasteko parada edukita, ikasi; erdigunean kokatu ordez, ertzean geratu; ziurtasuna eskura izanik, zalantza egin.

* * *

Artea Sarean 130 bat lagun bizi gara, erlijio eta pentsamendu hibridoetakoak. Batzuk igarobidean daude, edo asilo-programetan. Beste batzuek, berriz, gurekin bizitzen geratu nahi dute. Batzuk hemengoak dira; beste batzuk, hangoak. Denok berdinak gara. Denok, komunitate berekoak.

Gogoetak. Baga:”Utopikoak gara, baina inperfektuak”, diogu. Perfekzioa blokeatzailea da, ez zara inoiz iristen. Biga: herria gara, askotarikoa, bikaintasunetik salbuetsita. Edertasun soziala entseatzen dugu, lortu gabe bada ere: 0 matxismo, 0 arrazismo, 0 hondakin … eta  gure kodiziak mugatu. Higa: arazo komunitario handiak eguneroko arazo txikien ondorio dira. Ez dira normalean gai ideologikoak; ozpindu egiten zara, besterik gabe. Konfiantza pozoitzen denean, erruduntasunak loratzen dira.

* * *

Ez dago bukolismorik; esperientzia sozialak horietatik salbuetsita daude. Kontraesanak normaltasunez bizi ditugu. Mugetan bizi gara, eta badakigu edozein akats txiki porrot gisa interpretatuko dutela. Dena den, ba al da saiakuntza sozialik gabeko eboluziorik?

"Artisautza soziala. Mugimendu soziala, mugimendu izango bada, mugitzen garelako izango da. Gasolina eta haize freskoa. Barra librea, ametsei irekia"

Eraldaketa, diskurtsoaz haratago, esperientzia bihurtu behar da: artisautza soziala, saihesten duena sare sozialen kontsumo intentsiboa, hedabide handiena, pertsona famatuena; ekiditen duena emari magistralaren eta instituzionalaren kontsumo etengabea. Mugimendu soziala, mugimendu izango bada, mugitzen garelako izango da. Gasolina eta haize freskoa. Barra librea, ametsei irekia.

** Poema hau Militantzia eredu zahar-berriak agertoki ezezagunetan Larrun monografikoan 251. alearen parte da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimenduak
2025-01-22 | Julene Flamarique
‘Independentziara egunak’ antolatu ditu Ernaik Hego Euskal Herriko 75 udalerritan

“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera,  Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.


Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]


2025-01-22 | ARGIA
Armagintzarekin harremana duten Hego Euskal Herriko enpresa, ikerketa zentro eta erakundeen zerrenda

Zerrenda honetan,  2016az geroztik armagintza programaren batean parte hartu duten enpresak sartu ditu Gasteizkoak taldeak, edo militarrentzako produktu espezifikoak garatu dituztenak (ibilgailuak, pinturak, bateriak…). Hego Euskal Herrian sortuak, edo Hego Euskal... [+]


Mahai-ingurua | ELA · LAB · Steilas · ESK
Moldaketa, zail bezain ezinbesteko

Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki... [+]


Armagintza industriaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamen antimilitarista
“Ezin dugu nor bere aldetik joan, erronka komunak ditugu”

Armagintzaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamena publiko egin berri du mugimendu antimilitaristak. Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez... [+]


2025-01-22
Armagintza moldatu gizartea eraldatzeko
Gerra hotsei aurre egin beharra

"Ez gaude prest lauzpabost urte barru datorkigunerako. Arriskua ziztu bizian dator guregana. Aurre egin behar diogu: Ukrainan gertatzen ari dena hemen ere gerta liteke” (...) “Errusia, Txina, baina baita Ipar Korea eta Iran ere, gogor ari dira lanean Ipar... [+]


2025-01-22 | Estitxu Eizagirre
Arabako Mendiak Askeko kide bat isuna ordaintzera behartu dute Mozal Legea aplikatuta

2024ko urriaren 29an epaiketa izan zuen Arabako Mendiak Aske taldeko kide batek, 2022ko otsailean jaso zuen isunaren harira. Isuna ordaintzera zigortu du epaileak Mozal Legea aplikatuta. Iturrietako mendietan oinez zihoazen, lehen mendi martxa antolatzeko prestaketa lanetan,... [+]


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


Eguneraketa berriak daude