Pas-de-Calais departamendua (Frantzia), 1906ko martxoaren 10a. Lensetik gertu, Courrièresko meatzeetan, ikatz-hautsak su hartu eta eztanda izugarria eragin zuen goizeko 06:34ean.
Ordura arteko meatzaritzako istripurik larriena izan zen: ofizialki 1.099 hildako eragin zituen eztandak, baina ziurrenik gehiago izan ziren arauzko kontraturik ez zuten langile asko aritzen baitzen Compagnie des mines de houille de Courrières enpresarentzako lanean.
Eta ziurrenik gutxiago izango ziren, konpainiak krisia beste modu batera kudeatu izan balu. Enpresaren lehentasuna meatzea ustiatzen jarraitzea izan zen, hau da, meatzearen azpiegiturak zaintzeaz arduratu ziren, langileez kezkatu gabe. Erreskate lanak hirugarren egunean eten zituzten; hainbat hobi hormatu zituzten sutea itzaltzeko eta egitura sendotzeko, oraindik bizirik zeudenei irtenbidea eragotziz; aireztatze fluxua aldatu zuten, eta barruan zeuden meatzariak eta erreskate taldeak aire freskorik gabe utzi zituzten.
Eta, hala ere, martxoaren 30ean, istripua gertatu eta 20 egunera, 13 meatzarik onik ateratzea lortu zuten. Inork ez zien lagundu; alderantziz, oztopoak besterik ez zituzten topatu. Meatzeko galerietan atzera eta aurrera, kilometroak eta kilometroak ibilita, eta hildakoen jan eta edanari esker iraun zuten bizirik.
Protestak berehala piztu eta zabaldu ziren. Courrièresko meatzariak abiatutako greba estatu osora eta Belgikako zenbait meatzetara zabaldu zen. Protestaldiaren une gorenean 60.000 meatzari zeuden greban. Baina sindikatuen arteko barne gatazkek ahuldu zuten mugimendua eta akabera George Clemenceauk –orduan barne ministro zenak eta aurrerago lehen ministro izango zenak– eman zion, meatzarien aurka 30.000 militar mobilizatuta.
Courrièresko hondamena meatzariak erreskatatzeko talde profesional antolatuen jatorritzat jotzen da. Baina, bestela, ezer gutxi aldatu zen Courrièresko naiz beste meatzetako langileen segurtasun baldintzetan. 1942ko apirilaren 26an Txinako Benxihu ikatz-meatzean gertatutako istripuak Courrièresko marka beltza hautsi zuen: 1.549 meatzari hil ziren.
Eta ezer gutxi aldatu zen 20 egunez meatzean egon ondoren bizirik irtendako bi meatzarirentzat. Txinakoa gertatu zenean oraindik Courrièresko zuloan lanean ari ziren biak, istripuaren ondoren beste 42 eta 45 urtez jardun baitzuten bertan, beste erremediorik, beste bizibiderik ez zutelako.
Filadelfia (AEB), 1838ko uztailaren 11. John Wanamaker jaio zen, gerora marketinaren alorrean eragin handia izango zuen enpresaria. Koinatuarekin batera hasi zen merkataritza eremuan lanean, 22 urte zituela. Biek denda bat ireki zuten orduan; eta negozioa pixkanaka hazten joan... [+]
Amazonia, 1928. Ford automobil konpainiak Fordlandia izeneko herria eraiki zuen oihanean, Amazonasen ibaiadar Tapajosen ertzean.
Londres, XVII. mendea. Hiriko artxiboetako dokumentu kriminaletan loari buruzko hainbat erreferentzia jaso zituzten; “lehen loaldia” eta “bigarren loaldia” aipatzen zituzten, baita tarteko esna-aldian egiten zutena deskribatu ere.
Geologia hitza etzun eta milioika urtetan sortutako paisaiak irudikatzen ditugu sarritan. Baina gizakiak urte gutxitan egindakoak ere asko dira, eta Meatzaldea da horren adibide bikaina.
Jeronimo Aiantz Gendulaingo margolari, kosmografo eta militarrak XVI. mendean meatzeetako ur filtrazioak konpontzeko lurrun makina asmatu zuen.
Koldo Mitxelena Kulturunean erakusketa zabal bat dago ikusgai Donostiako familia entzutetsuenetako bateko kideek ateratako argazkiekin: Aurrera eginez deitu diote. José Brunet Berminghamek XIX. mendearen azken herenean ateratako dozenaka argazkiz dago osatuta eta benetako... [+]
New York, 1890eko martxoaren 6a. Amerikako Aklimatazio Elkarteko kideek, Eugene Schieffelin presidentea buru zutela, 60 arabazozo askatu zituzten Central Parken, hiriaren bihotzean. Egun espezie horretako 200 milioi ale bizi dira Ipar Amerika osoan.
Santurtziko Butano enpresako biltegian leherketa izugarri batek inguruko etxe ugari kaltetu eta milaka lagun herritik ihes egitera eraman zituen 1967ko urtarrilaren 17an. Istripu haren ondorio sozial eta emozionalak ez dira desagertu, gaur egun arte marraztu daitekeen sekuentzia... [+]
Bizkaiko Aldundiak egindako ikerketa batek agerian utzi du berriz ere ekonomiako sektoreen artean dauden genero diferentziak. Industriaren alorrean %18,2 baino ez dira lan egiten duten emakumeak. Aldiz, orokorrean, beste sektore feminizatu batzuetan baino soldata hobeak daude... [+]
Tesia egiten ari zela izan zuen estreinako aldiz Bilboko etxola-auzoen berri Iñigo López Simón historialariak. Tesia, baina, beste zerbaiti buruzkoa zen, eta azaletik baizik ez zuen landu gai deskubritu berria. Orain, Tene Mujika bekari esker kaleratu du... [+]
Bilbo, 1857. Banco de Bilbao sortu zen; akziodun nabarmenen artean Ybarra familia zegoen. 1902an Bizkaiko Labe Garaiak abian jarri zirenean ybarratarrak ere tartean ziren. Bilbo edota Getxoko alkate izan ziren, Bizkaian nahiz Madrilen diputatu. Sendiaren Sevillako adarra itsas... [+]
Akisgran, 1850. Paul Reuter alemaniar enpresariak telegrafo linea bat jarri zuen abian, teknologia berri horren bidez berriak askoz azkarrago hedatzen zirela eta berriak inork baino lehenago jasotzea negozio probetxugarria zela jabetuta.
Azken asteotan, AEBetan poliziak pertsona beltz bat hil ostean sorturiko mobilizazio herrikoia bizitzen ari gara. Arrazismoaren aurkako manifestazioen ondoren, arraza beltzeko pertsonen esklabotzaren eta trafikoaren protagonista izan ziren pertsonaiei eskainitako estatuak... [+]
Hankaz gora jarri zaigu mundu borobil hau eta erantzun bila gabiltza edonon, larrialdi sanitarioari, egoera ekologiko jasanezinari eta ekonomia globalaren kolapsoari ezin neurria hartu. Nola iritsi gara honaino? Atzera begira, jabetu gara egungo sistemaren errak engainu... [+]