“Nire helburua jendeak elikadura osasuntsu eta orekatua eramaten ikastea da”

  • Elikadura osasuntsua defendatzen du Garazi Lizarraga Lertxundik (1989, Irun). Gasteizen burutu zituen elikadura ikasketak. Bi urtez ostalaritzan aritu ostean, bere kasa hasi zen elikadurari loturiko “bestelako mundu” batean murgiltzen. Ordurarte ikusi zuenarekin ez baitzuen bat egiten. Jaten denaz gain, nola jaten den ere aztertzen du Lizarragak. Dietista da, baina balantza bazter batean du kontsultan. Garrantzia kentzen saiatzen dela esan digu, defendatzen duen elikadura eredua, zenbakietatik haratago baitoa.

“Balantzari garrantzia kentzen saiatzen naiz, baina normalean gehiengoak pisuaren jarraipena egin nahi izaten du” (Argazkia: Irantzu Pastor)

Zer da Fylab, laborategia?

Osasunari loturiko zentroa da. Hainbat espezialista ari gara bertan lanean, izan dietetika alorrean, psikologian ala fisioterapian. Ohartzen gara, gugana jotzen duten pertsonen arazoak lantze bidean, hainbat adarretatik egin daitekeela lanketa. Nire esparrura etorrita, adibidez, elikadurarekin loturiko arazo bat oso lotua egon daiteke psikologiarekin. Beraz elkarlan horrek aukera gehiago eskaintzen dizkio datorrenari, landu eta konpondu nahi duen hori errotik hartu eta modu integralean gainditzeko. Antsietate kasu asko, adibidez, elikadurarekin loturik egon ohi dira. Dieta ez egoki batekin. Beraz kasu horretan, kotsumitzeko bidea landu beharko genuke arazoa duen pertsona horrekin. Bestalde, lan paraleloa egin beharko luke psikologoarekin. Kasu horretan gainera, elikadura laguntza faktore bat litzake seguruena, iparrorratza lan psikologikoa izanik.

Zuk nola egiten duzu lana? Nolakoa da lehen kontsulta?

Nik heziketatik lantzen dut elikadura. Elikadura osasuntsua aldarrikatzen dut. Helburua izan ohi da, etortzen den orori, osasuntsu jatea zer den erakustea. Lehen kontsultan informazioa atera ohi dut. Bere egunerokotasuna eta ohituren inguruan galdetzen diot. Otorduetako ohiturak, noiz eta nola jaten duen, ariketa fisikoa egiten ote duen… Informazio oro da interesgarri eta garrantzitsua dieta osasuntsua izate aldera. Hala ere, pertsona bakoitzak bere erritmoa du, eta hori errespetatzea ezinbestekoa da. Zuritik beltzerako aldaketek ez dute luze irauten. Nahiago dut poliki eta sakon lan egin, emaitza azkar eta onak bortxatu baino. Hori ez baita epe luzerako izaten.

Normalean ez dut kalorien formula erabiltzen, hori baino sinpleagoa eta praktikoagoa den formula baizik: elikagaiak jan eta ultraprozesatuak kendu gure egunerokotasunetik. Hamabost kilo galtzeko premia duena etorri daiteke nigana noski, eta bere osasuna jokoan badago galduko ditu kilo horiek. Elikadura osasuntsuak ere pisua apaltzea bila lezake, baina behar den erritmoan. Obesitatea edota gehiegizko pisua ez baitira osasuntsuak.

Zure ikuspegitik, zein da dieta osasuntsua?

Nik plater nutrizionala erabiltzen dut. Garai batean oso modan egon zen piramidea ez dut gustuko. Izan ere, piramide goialdean jartzen diren goxoki, azukre edota alkohola ez daude dieta osasuntsu baten barruan. Beraz nire iritziz ez lukete agertu beharko. Horrek ez du esan nahi inoiz kontsumitu ezin direnik, baina nik nahiago dut ikusgarritasunik ez ematea dieta osasuntsu baten iruditegian, berez jendeak jaten dituelako. Uste dut osasungintzako profesionalok ez genituzkeela agerrarazi behar.

Plater nutrizionala batez ere bazkari eta afarietan zer jan beharko genukeen azaltzeko erabiltzen dut. Barazkiak dira dieta osasuntsuaren zutabe, eta gainontzeko osagarriak ere txertatuak daude noski.

Argazkia: Irantzu Pastor

Nola pasa ordea piramidetik plater nutrizionalera, “tentazioak” ezabatuz?

Nik ez dut inoiz deus kentzen dietatik. Nigana datorren pertsonak kendu behar ditu halakoak bere dietatik. Berak erabaki behar du zer kendu eta noiz arte. Berak hartu behar du konpromisoa eta ez nik. Bere osasunaren aldeko lana egiten ari da

azken finean. Berak gozatuko du emaitzarekin. Ni bide horretan laguntzeko nago. Badago bizkotxo osasuntsu bat etxean egiteko aukera, eta aukera hobea da bai, baina ezin dugu ezta ere horretara lerratu.

Zer jan eta zer ez erabakitzea, hautu politikoa dela esango zenuke?

Bai, noski. Baina ez dut uste une hauetan nigana etortzen direnek behintzat hala pentsatzen dutenik, edo horretaz kontziente direnik. Arazoa konpontzera etortzen dira gugana. Nik esan diezaieket jaten duguna garela, hala uste baitut, baina azken batean nahiko lan izan ohi du berak elikadura osasuntsu bat martxan jartzearekin. Ez baita erraza, ohiturak asko aldatzea eskatzen dio jende askori. Kontsumoa ere begiratzeko esaten diet. Sasoian sasoikoa jateko adibidez. Nik osatzen dizkiedan menuetan, hori errespetatzen ahalegintzen naiz.

Tranpak detektatzen dituzu?

Kar, kar, kar… balantzari garrantzia kentzen saiatzen naiz, baina normalean gehiengoak pisuaren jarraipena egin nahi izaten du. Hitz egiten hasten garenean dena errespetatu dela dirudi, egunez eguneko errepasoari ekin orduko aldiz, bateko eta besteko erorketak eta huts egiteak azaleratzen dira. Oztopoak gutxitzen doazen heinean, hilabetera luzatzen dugu kontsulta epea.

Haur obesitateak kezka piztu ohi du.

Kezkagarria baita. Haurrak pisuarekin arazoak dituela esanez etortzen dira guraso asko. Nik kasu horietan familia osoa ekarrarazten dut. Gehienetan familia osoak ikasi behar baitu osasuntsu jaten eta ez haurrak soilik. Gainera gaia oso bortitza izan daiteke haurrarentzat. Elikadura osasuntsua etxetik hasten dela esaten diet. Eta elkarrekin sukaldatzera animatzen ditut. Osagai ezberdinak erabiliz, modu dibertigarrian eginez, errazagoa izan ohi da txikienak ere dieta egokira bideratzea.

Elikadura, bestelako ikuspegitik
Familian hazia da Garazi, baina libre. Loturarik gabe, askatasun osoz. Ikasketa garaian ordea, Gasteizek harrapatu egin zuela aitortu digu. Gutxitan itzultzen omen zen etxera. Elikadura ikasketak burutu zituen bertan, eta baita master bat ere, haurtzaroa eta ariketa fisikoa batzen zituena; “inspirazio bila” zebilela erraten du berak. Lan eredua eta edukiak ordea, ez zituen atsegin. Ordenagailua, mahaia eta lau aulki ditu kontsultan. Baita pantaila erraldoi bat ere. www.sinazucar.org atariko argazkiak ikus daitezke bertan. Jaten duguna garela esan digu, beraz hobe berehalakoan hainbat elikagai gure dietatik kenduko bagenitu. Gehiago jakin nahi? Sartu www.garazilizarraga.com atarian.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura
2025-02-24 | Estitxu Eizagirre
Ziminttere
Sukaldea emakumeen jakintzak partekatzeko botere eta plazer espazio denean

Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.


Udaberrian loratzen ausartzen naiz

Zuhaitza esnatzear dago, kimuak ageri dira adarretan. Gutxi falta da loraldirako, laster aro berria hasiko du, indarberrituta.


2025-02-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gorabehera ekonomikoak otorduraino heltzen direnean: arrozaren krisia

Estatu Batuen muga-zergak nahiko buruhauste ez balira, pasa den asteko albiste xalo samar batek dardara-uhinak helarazi ditu mundu-parte handi bateko otordu-mahaietaraino: Japoniako gobernuak bere arroz-gordekin estrategikoetako 210 mila tona merkaturatzeko agindua eman du,... [+]


2025-02-17 | Garazi Zabaleta
Xüxenka
Hurbileko laborari txikiek kudeatutako saltoki kolektiboa Maulen

Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]


2025-02-10 | Garazi Zabaleta
Herrizoma
Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]


2025-02-03 | Garazi Zabaleta
Bio-K
Euskal Herriko txukruta eta kimchia

Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]


2025-01-29 | Kelo Arribas
Elikadura burujabetza eta erresistentzia genozidioaren aurrean
Laborarien borroka Palestinan

Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]


Ureztatu neguan

Otsailean, neguaren erdigunean gauden honetan, lehentasuna  gorputza ondo ureztatua edukitzea da. Intxaurrondoa egiten ari den bezala: sustraiak neguan  biltegi gisa erabiltzen ditu, sustrai motz eta lodiak behar ditu, ura eta lurreko mantenugaiak biltzeko.


2025-01-08 | Garazi Zabaleta
Aina Socies Fiol
“Balear Uharteetako irla bakoitzean besteetan ez dagoen landare barietate asko dago”

Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Laborari palestinarrek jasaten dituzten indarkerien lekuko izan dira Via Campesinako ordezkariak

Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]


Gabonetan tokikoa eta sasoikoa kontsumitu eta, bide batez, Israelgo produktuak boikoteatu

Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.


2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Ekin Dulantzi
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin

Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]


2024-12-11 | Eli Pagola
Euskal Herriko lehen itsas zabaleko haztegia
Etorkizuneko arrantza kaiola batean

Getarian (Gipuzkoa) itsasoratu berri dute Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia. 50 metroko diametroa eta 40 metroko sakonera duten bi kaiola jarri dituzte, eta itsasoko baldintzetara ongi egokitzen badira, aurtengo udan 50 hegalabur (atun gorri gisa ere ezaguna,... [+]


2024-12-09 | Garazi Zabaleta
Errastiko ogia
Aurrekoen jakintza eta makrobiotika uztartuta sortutako ogia

Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]


Eguneraketa berriak daude