Ahalegin txalogarriak

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Mozarten Don Giovanni opera | Opus Lirica Orkestra
| Zuzendaria: Iker Sánchez Silva | Donostia Opera Abesbatza | Zuzendaria: Jagoba Fadrique | Bakarlariak: Marcelo Guzzo (baritonoa), Xavier Casademont (baxu-baritonoa), Ainhoa Garmendia (sopranoa), Francisco Corujo (tenorea), Miren Urbieta (sopranoa), María Martín (sopranoa) | Eszena-zuzendaritza: Pablo Ramos eta Carlos Crooke.
Kursaal Auditorioa; Otsailak 21 eta 22.

Opus Lirica elkarteak ia sei urte daramatza gogor lanean, Donostiak opera denboraldi egonkorra izan dezan. Ez dirudi egindako ahaleginak behar bezalako emaitzak eman dituenik, izan ere, urte hauetan egindako lanaren ondoren, elkarteak egindako funtzio batzuez goza dezakegu, baina opera denboraldi baten ideiak ez du oso argi jarraitzen.
Bestalde, laguntza edo bitarteko ekonomiko nahikorik ez dagoenez, urtez urte gertatzen diren antzezpenak zuzenak izaten dira, baita onak ere, baina beti zer edo zer falta zaie benetan nabarmenak izateko.
Oraingo honetan Opus Liricak Don Giovanni txukuna eskaini zigun, elementu aipagarriekin, baina baita nahiko kritikagarriak ziren beste batzuekin ere. Gainera, nahiz eta bertsio honen berezitasun batzuk asmo onekoak izan, eskainitako bertsioaren listoia goratzeko nahiarekin, emaitza lausotu baino ez zuten egin.
Adibidez, agertokian jarritako Tomas Murua zarauztarraren eskulturak elementu apaingarri kontzeptual baliotsuak izan litezke, eta ziur asko hala izango dira, baina emanaldiaren testuinguruan ez zuten egiazki ezer aportatzen, eta aitortu behar da eszenaratzea behar bezala garatzeko traba egiten zutela.
Izan ere, eszenatoki pobreak eta jarritako eskultura-elementuek eraginda, batzuetan bertsio kontzertu baten aurrean geundela ematen zuten, eta ez bertsio errepresentatu baten aurrean, eszena-ekintza mugatua baitzen.
Dena dela, taldeak egindako ahaleginak zorionak merezi ditu. Donostian urtean pare bat aldiz kalitate maila onargarriarekin egindako operez gozatzeko aukera izatea pozgarria da.
Don Giovanni honen gauzarik onena, zalantzarik gabe, emakumezko bakarlarien interpretazioak izan ziren, bereziki Miren Urbietaren jarduna. Izan ere, gripearekin egon arren, Doña Elvira sendoa interpretatu zuen, ahotsaren proiekzio on batekin eta interpretazio sinesgarri eginez.
Ainhoa Garmendiak ere bere kalitate ukitua jarri zuen saio honetan. Beti bezala, agertokian egoten dakiela erakutsi zuen, baita bere ahotsaren kalitatea, biribiltasuna eta adierazkortasuna ere.
Gainontzeko bakarlarien lana duina izan zen, baina bikaintasun momentuetara iritsi gabe. Orkestrak eta abesbatzak, berriz, taldeari biribiltasuna ematea lortu zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


Zenbat dira 30 urte?

Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------

Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]


Harrokeria gurea da, joder!

Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.

----------------------------------------------------

Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


2025-01-14 | Xuban Zubiria
Odolaren Mintzoa musika taldea
Badator agurra, mintzoak jarraituko du

17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


2024-12-30 | Ahotsa.info
Hatortxu Rocken azken aurreko edizio jendetsua Atarrabian euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde

Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


Eguneraketa berriak daude