Ingelesa aparretan da gure gizartean eta, oro har, edozein esparrutan ondo hartzen da ingelesezko edozertan sakontzea. Horren ondorioz zabaldu da Ingelesez Ikasteko Programa (PAI gaztelaniaz) Nafarroako hezkuntza publikoko zentro ugaritara. UPNk eta PSNk D ereduaren zabalkundearen aurkako tresna gisa ere erabili dute azken hamarkadetan. Orain, ordea, Nafarroako Erriberako Castejongo Dos de Mayo Ikastetxe publikoak PAItik ateratzeko eskaera egin du, baina Hezkuntza Sailak galarazi egin dio.
Erabakiak hautsak harrotu ditu, teorian programa honetan sartzea edo ateratzea ikastetxe bakoitzaren autonomia eremuan sartzen delako. Ikastetxeak urtarrilaren bukaeran ebatzi zuen 2020-2021 ikasturterako PAI programatik aterako zela. Eskolan, halaber, ikasturte honetan ireki da D ereduko lehen lerroa, D-PAI bihurtu dena.
PAItik atera nahi izan duen lehen ikastetxea izan da eta horrek sona berezia eman dio erabakiari. Navarra Sumak (NS) eta PSNk, adibidez, Castejongo Udaleko osoko bilkurara eraman zuten gaia, eskolari atzera egin zezala eskatzeko. Bozketan berdinketa egin zuten eta alkatearen (Ezker Batua) kalitatezko botoarekin bota zen atzera eskaera. PSNren eta NSren salaketen arabera, gurasoen aurkako iritziarekin hartu da erabakia eta “muturreko sektore nazionalisten” presioarekin.
Errealitatea urruti dago ikuspegi horretatik eta zentroaren erabakian batez ere arrazoi pedagogikoak nagusitu dira, irakasleen klaustroak publikoki argi adierazi duenez. ARGIAk Eskolako zuzendaritza taldeko kide batekin hitz egin du eta bere esanetan, “argi ikusten dugu haurrak ez direla iristen behar den ezagutza mailara eta horregatik erabaki dugu ateratzea”. Duela bost urte ekin zioten programari eta Lehen Hezkuntzako bigarren mailaraino iritsi dira. Legeari begira, programan gutxienez lau urte egin behar dira hartatik ateratzeko.
Eskolako klaustroaren eta Eskola Kontseiluaren hausnarketa prozesu luze eta sakonean dago oinarrituta erabakia. Iaz ere ahalegindu ziren, baina ez zuten astirik izan irteera prestatzeko eta aurtengorako utzi zuten. NSren aburuz, ikastetxearen erabakia “arduragabea, presazkoa eta burugabea” izan da.
Irakasleen %80aren sostenguarekin, klaustroak tinko erantzun dio Navarra Sumari, esanez ez direla konfrontazio politikoan sartuko: “Hala ere, ezin dugu utzi alderdi batek klaustroko irakasleen profesionaltasuna eta koherentzia zikindu ditzan, hauen helburu bakarra gure ikasleriaren hezkuntza kalitatea hobetzea denean”. Irteeraren aurkakoek zuzendaritzari leporatu diote familien erabakien aurka aritzea, hauek “urtez urte libreki erabakitzen dutenean beren seme-alabak PAI programan matrikulatzea”. Eta klaustroak dio ezetz, izan ere, herrian ez baitago beste aukerarik.
Komeni da jakitea zentro bat PAIn hasten bada, hurrengo ikasturte guztiak ere programa horretan hasi behar direla ezinbestean, izan G, A edo D ereduan. Nafarroan 77 zentrok eskaintzen dute G-PAI programa, 68k A-PAI eta 18k D-PAI. Gaur egun PAI programa, praktikan, hizkuntz ereduen gainetik dago eta dagoen tokietan, haurrak ezinbestean programa horretan matrikulatu behar dira. PAI programak eskatzen du astean 8 eta14 orduko tartean aukeratzen den ordu kopurua ematea ingelesez (D ereduan apur bat gutxiago).
Programaren aurkako askok salatzen duenez, ingelesez ematen diren edukien maila jaitsi egiten da. Gainera, ikasle askok ditu edukiak barneratzeko arazoak, “eta eskola publikoak izan beharko lituzke alternatibak horientzat, adibidez programa horietatik ateratzea”. Azken finean, “zailtasunak dituztenei ez zaie besterik eskaintzen”, salatzen dute askok hezkuntza munduan. Irakasleei ematen zaien prestakuntza urria, baliabide kurrikularrik ez izatea, plangintzarik eza eta bitarteko falta ere azpimarratzen dira gabezien artean. Horren guztiaren ondorioz atera nahi dutela dio Castejongoko klaustroak.
Erabaki politikoa jantzi teknikoz mozorrotu da
Nafarroako hezkuntzako sektore askotan haserrea piztu du Hezkuntza Sailaren erabakiak. LAB, Steilas, ELA eta CCOOk gogor salatu dute Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilaria eta eskolaren autonomia errespeta dezala eskatu diote. Departamenduak dio ikuskarien esanetan irteera plana ez dagoela ongi justifikatua. Ikuskatzaileak bi arrazoi jarri ditu mahaiaren gainean: bat, “ez da aipatzen programatik atera ondoren nola geldituko den langile plantilla”; eta bi, “ez du kontuan izan 147/2016 Foru Agindua, non zehazten den zentroak bermatu beharko duela programaren jarraipena finkatuta dagoen kurtsoetan”. Dos de Mayo-ren esanetan, biak aurkeztu dituzte.
Hezkuntza Saileko Mikel Muez kabinete buruaren arabera, departamenduak ezin zuen beste erabakirik hartu: “Ikuskatzaileek esan dute zentroak ez duela bete arautegiak eskatzen duena, beraz, Hezkuntza Departamenduak ezin du onartu zentroaren eskaera. Horren sinplea da. PAIn sartzea edo ateratzea arautzen duen foru agindua aurreko gobernuak egin zuen, eta guk bete besterik ez dugu egin”.
Muezek erantzukizuna ikuskatzailearen bizkar utzi du, baina bistan da auzia hori baino korapilatsuagoa dela. Esate baterako, Mendigorriko kasuan, ikuskatzaileen arduradunak bideragarri ikusi zuen D eredua sei haurrekin irekitzeko eskaera, baina Hezkuntza Departamenduak arauetara jo du ezezkoa argudiatzeko: “Zortzi haur behar dira”. Hezkuntza sailak nahikoa zuen esatea “ikuskatzaileak esan du eta aurrera”, baina ez, justu kontrakoa egin du.
Ez da hori, ordea, Departamenduaren borondate eskasaren adierazle bakarra. Une batez, imajina dezagun egia dela, zentroak ez duela ondo bete irteera eskaera. Administrazio munduan maiz gertatzen dira halakoak, eta eskolei edo bestelako erakundeei sarri esaten zaie zer egin duten gaizki, nola egin behar duten eta eskaera egiteko epe berria eman. Horixe bera adierazi diogu Muez kabinete buruari, baina honek erantzun du aipatu foru arauak ez duela horrelakorik aurreikusten eta datorren urtean aurkeztu ahal izango dutela berriz irteera plana, hala nahi badute.
Solana: “Legea bete behar da”
147/2016 Foru Araua Uxue Barkosen gobernuko Hezkuntza sailburu Jose Luis Mendozaren garaian ezarri zen, 2017an. Hilabete gutxira Mendozaren lekukoa hartu zuen Maria Solanarengana ere jo dugu gaian argi pixka bat jarri nahian, baina ez da erraza. Solana haserre mintzo da Hezkuntza Sailaren erabakiarekin eta, bere ustez, Castejongoak ez du sekretu handirik, “legea bete behar da eta kito, foru arau horrek garbi adierazten du hori nola egin behar den, baina PSN ez da hori egiten ari”. Kontua da ez dagoela borondate politikorik, adierazi diogu: “Ez, ez da borondate kontua, legea betetzea baizik”, dio tinkotasunez egun Geroa Baiko foru parlamentaria denak. Afera dela eta txinpartak sortu dira Nafarroako Gobernuan eta Geroa Baik eskatu du gobernu akordioaren jarraipen batzordea biltzea.
Labirintoaren une honetara helduta, argi dago auzi honetan, funtsean, Hezkuntza Departamentuaren borondate politiko eza dela giltzarri. Egia esan, Nafarroako politikaren azken hamarkadetako joan-etorria ezagututa eta PSNk PAIrekin izan duen jarrera ikusita, agian ez zen beharrezkoa hau guzti hau irenstea horretaz ohartzeko. Prozesuaren gora-beherak aztertuta, alabaina, ondorio hori are eta argiagoa da. Azkenean, auziaren muinean dago Nafarroako euskalgintzak eta sektore aurrerakoienek aspalditik eskatzen dutena: gurasoek edo ikastetxeek hautatu ahal izatea nahi duten hizkuntza eredua eta programa inolako inposaketarik gabe.
EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]
Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]
Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]
Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.
16 urteren ostean, Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoak akordioa erdietsi dute astelehen iluntzean lan-hitzarmena berritzeko. Greba deituta zegoen asteazken eta ostegun honetarako, eta indarrik gabe utzi dituzte bi deialdiak. STEILAS akordioarekin ezkor agertu da,... [+]
"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]
Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]
Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]
Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]
Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]