Alkateen deiari erantzunez, ortzirale iluntzean (otsailak 28) jendetza bildu da Beran errepidea moztu eta nazioarteko garraioan dabiltzan kamioiak N-121-A errepidetik desbideratzea eskatzeko. Eskaera, lehenik eta behin, Nafarroako Gobernuari zuzendu diote. «Betegarria» dela diote alkateek, dagoeneko badirelako antzeko desbideratzeak indarrean dituzten errepide batzuk Katalunian eta Errioxan.
Errepide mozketaren ondotik, alkateek ez dute geldirik egoteko asmorik: «epe erdira mugimendua antolatzeko asmoa dugu», dio Baztango Joseba Otondok eta Doneztebeko Xanti Utergak, berriz, «aldaketarik ez badago, bertze ekintza batzuk izanen direla» baieztatu du.
Berako Aitor Elexpuruk dioen bezala, «gure eskakizunak agenda politikoan egon daitezen» errepide mozketak, hitzaldiak eta hainbat kanpaina egiteko asmoa dute. Hurrengo errepide mozketa martxoaren 13an Uharten eginen dutela argitu du Igantziko Juankar Unanuak. Sunbillako Amets Indak, bere aldetik, «emaitzak epe luzera begira lortuko direla» nabarmendu du baina «beharrezkoa» ikusten du «lanean segitzea, orain eta gero».
Belateko tunela igarotzen duen N-121-A errepidearen inguruan sorturiko herri plataformak Nafarroako Gobernuari eskatu du kamioien trafikoa Leitzarango autobiatik desbideratu dezala. ikerketa bat egin du eta 2020an istripu hilgarrien %25 errepide horretan gertatu zen.
Trafiko eta Bide Segurtasuneko Foruzaingoko agenteak laguntza teknologikoko taldeko droneak erabiltzen ari dira N-121-A errepidean (Iruñea, Behobia), airetik zaintzeko “istripu bihur daitezkeen arau-hauste larriak”.
33 lagunek galdu dute bizia Irun eta Iruñea batzen dituen errepidean hamar urtean. Horrez gain 300 izan dira bertan gertatutako istripuetan zaurituak. Bortzirietako hainbat herritarren protesten ondoren, Nafarroako Gobernuak kamioiei bidesariak jartzeko erabakia hartu du.
Pasa den igandean, martxoaren 1ean, Javier Remírez Apesteguía Nafarroako Lehen Lehendakariorde eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne Kontseilariak. eta Bernardo Ciriza Pérez Lurralde-Kohesioko Kontseilariak, nolabaiteko harridura sortu... [+]
Otsailaren 28an Beran egindako mobilizazioaren ondotik, hurrengoa Uharten eginen dute. Hasieran, ortziralean egitekoa bazen ere, azkenean, igandean, martxoak 15, eginen da, 19:00etatik 20:00etara.
Joan den larunbatean errepide horretan bi gazte hil ziren auto istripuz eta gertaerak berriz piztu du errepide honen inguruko eztabaida. Errepidearen bueltan diren udaletako alkateek “odol hustea" gelditzeko zerbait egin beharra” eskatu diote Nafarroako... [+]
Larunbat arratsaldean gertatu zen ezbeharra. Bi autoen arteko talka izan zen baina okerrena atzetik zetorren kamioiarekin kolpea hartu zutenean etorri zen, barruan ziren bi gazteak hil egin baitziren. Beste bost pertsona zauriturik izan ziren. Azken 10 urteotan 31 pertsona... [+]