Kultura eskola

Hitz politak biak, bai banaka hartuta baita elkarren ondoan ere. Hezkuntzarekin eta Kulturarekin ardura dugunok, profesionalak izan ala ez, elkarren ondoan ikusi nahiko genituzkeenak. Tira, dagoeneko ikasgai batzuk txertatuta daude curriculumean. Musika, literatura eta plastika, adibidez. Baina badira itzulinguruka dabiltzanak ere, antzerkia, dantza, ikus-entzunezkoak… Eta curriculum horretan txertatuta ikusi nahiko genituzkeenak asko gara. Hala ematen du, behintzat, ikusita zenbat jendek erantzun zion Kultura eskola izenburupean Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) antolatu zuen goiz bateko jardunaldira, EHUko Donostiako Carlos Santamaria aretoa lepo betez. Antolatzaileak ere harrituta azaldu ziren jasotako erantzunarekin. Hainbat adarretako profesionalak, zaleak eta hezkuntza munduko jende asko.

GFAren xedea, omen zen Eskola Kirola ekimenaren antzerakoa antolatzea kultur arloko hainbat adarrekin. Hori azaltzea zen jardunaldiaren asmoa. Eta espektatibak ez zirela gehiegi bete esan beharra dago. Saioaren lehen zatian, han-hemenka, normalean pertsona konkretuei eta ikastetxe batzuei esker antolatzen diren ekimen batzuen berri eman zen. Lehen zati horren bukaeran Aldundiaren ekimenaren berri eman ziguten. Bigarren zatian taldeak sortu ziren proposamenaz eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko. Bertan ginenoi paper batzuk luzatu zizkiguten, gure ekimenak horrelako egitasmoaren baitan ikusten genituen jakiteko.

Azken batean, kontua ekimen desberdin eta ugariekin katalogo moduko bat sortzea zen. Katalogo hori ikastetxeei eskaintzen zaie beraiek haien gustukoa edo egokitzen zaiena aukeratu ahal izan dezaten. Hori 2020-2022 ikasturterako martxan jarri nahi da eta horretarako 260.000 euro daude. Kultur supermerkatu baten modukoa otu zitzaidan. Bertaratu zirenak ikusita, bai profesionalak eta ikastetxeak, gehi batu daitezkeenak, eskaintzak eta eskaerak aise gainditu dezakete ekimenerako zuzendutako dirua, eskasa nire ustez. Euskal Aktoreen Batasunetik (EAB) antolatzen dugun Sormenaren parte izan antzerki egitasmoa 15.000 euroren bueltan dabi, besterik ez. Beraz, berriz ere, apurrak banatzen gosetuen artean. Eta ez dut honekin intentzioa kritikatu nahi, baina bai berau gauzatzeko modua.

Eta kontua ez da bakarrik dirua, formakuntza baita ere. Formatzaileen formakuntza, ez baitugu ahaztu behar haurrez eta nerabeez ari garela. Nork formatzen ditu arlo horietako formatzaileak. Urte batzuk daramatzagu horren gainean pausoak ematen hasteko garaia dela esanez.


Azkenak
Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


2025-04-15 | Irutxuloko Hitza
Urrian zabalduko dute Basque Culinary Centerren Donostiako GOe egoitza berria

Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikinaren lanak azken etapan sartu dira dagoeneko, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko (BCC) zuzendariak azaldu duenez, astelehenean Donostian egin duten bisita instituzionalean.


2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


Sudango gerra piztu zenetik bi urte bete dira: paramilitarrek 350 pertsona hil dituzte asteburuan errefuxiatuen kanpalekuetan

NBEren esanetan, gatazka hasi zenetik gutxienez 13 milioi sudandarrek euren bizilekuetatik alde egin behar izan dute, eta biztanleriaren erdiak elikagai eskasia du. RSF Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarrak asteburuan egin dio eraso Darfur eskualdeari, eta... [+]


Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Eguneraketa berriak daude