Anti-pedagogiaz

Heziketa esaten zaio, haurren subjektibotasunean esku hartzeko eta beren pentsamendua eta jokabidea zuzentzeko antolatua den forjaketa lanari. Beren izaera nolakoa izan behar den aldez aurretik diseinatzea, eta horretarako beharrezkoa den makinaria martxan ezartzeari, alegia. Maila batean ala bestean, forma esplizituago ala inplizituagoan, horixe da heziketa. Eta helburua lortzeko teknika eraginkorrenak ikertzeaz eta asmatzeaz arduratzen den zientzia, pedagogia. Nahitako prozesua da, ongi kalkulatua, ebaluazio eta peritaje zorrotzetara sometitua.

Helduok, erraz ikusten dugu manipulazioa gure pentsamendua edo jokabidea aldaraztea helburu duen edozein botere-praktikatan. Haurrei dagokienean, ordea, sistema oso bat antolatu eta dugu asmo huts horrekin, eta praktika normala iruditzen zaigu gainera hori egitea, hurrengo belaunaldiak zentzatzea edo kontrolatu nahi izatea gauza erabat naturala balitz bezala. Lotsagabeki, hori egiteko erabateko zilegitasuna aitortu diogu geure buruari, eta galdetu ere ez diogu egiten horretarako eskubidea edo baimena ba ote dugun.

Garai bateko eskolari erraz antzematen zitzaion funtzio hori, agerikoak zituelako prozedurak, asmoak, moduak. Horregatik, betidanik existitu dira eskola-eredu klasiko horri kritikoak izan zaizkion ahotsak, bai eta eskola beste zerbait izatea nahi luketen hezitzaile borondate onekoak ere. Sistema konbentzionalaren kritika, hezitzaile aurrerakoi guziok konpartitzen dugun abiapuntu erraza da. Eztabaida, baina, egungo eskola ustez erreformatuaren ingurukoa da. Benetan den ala ez oso bestelako zerbait, ala egungo denboretara egokitzeko instituzioak behar zuen aldaketa kosmetikoa baino izan ez ote den.

Ez dezagun ahantz, gizarte okzidentalen ezaugarria da autoritarismoa ezkutatu nahi izatea, hiritarrak azpiratzeko prozedurak ikusezin bilakatu eta dominazio-teknologia psikiko eta sinbolikoagoaren bitartez eskuratu nahi izatea jendearen gaineko kontrola. Biolentzia esplizitua eta erabili behar izan gabe erdietsi ahal izateko helburuak, ageriko boterekeriarik gabe. Eskola instituzioari buruz ari garelarik, eskolaren pedagogia inplizitua osatzen duten elementuen erreformaren bitartez lortu du eskolak itxuraldaketa. Denak bere horretan segi dezala, baina dena erabat aldatu delako itxura emanez.

Ezagutzen dugun heziketa-eredua errotik aldatu nahi baldin badugu, heziketatik bereiz ezinak diruditen dogma batzuk auzitan jartzen hasi beharko dugu. Hasteko, eta adibidez, zuzendu beharreko hutsak dituztela haurrek. Huts horiek zein diren erabakitzeko eta zuzentzeko gaitasuna duen talde berezitu bat dagoela, hezitzaile eta pedagogoona alegia; eta horiei baino ez dagokiela heziketa. Beharrezkoa dela haurrak komunitate naturaletik ateratzea, eta konfinamendu moduko itxialdian edukitzea. Heziketak derrigorrezkoa behar duela. Prozesuaren ebaluaketa zorrozki egin behar dela. Noski, haurren hobe beharrez ari garela.

Egungo eskolak ongi definitu ditu irakasle on eta ikasle on-aren perfilak. Eskolaren kontrako gorroto handirik sorrarazi gabe, eskolaren helburu klasikoak –otzantzea, autoritate eta jerarkia printzipioak igortzea– lortzen dituena jotzen da irakasle ontzat. Ikasle ona, sisteman aktiboki parte hartzeko duen margen tipiaren bidez kritikotasuna agerturik ere, sistemaren ontasuna funtsean onartzen duen hori. Egungo gizartearekin antza handiegia duelako hartzen diot susmo txarra oraingo eskola erreformatuari. Zuek ez? 


Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Eguneraketa berriak daude