Inoren Ero Ni taldeak bere bidea egiten jarraitzen du, bide bihurria, urratsez urrats aurrera egiten, bilatzen, probatzen, esperimentatzen, beste soinu lurralde batzuk ezagutzen, hegan egiten. Il cercatore di perle (Harribitxien bilatzailea) izenburua oso aproposa da, ederki azaltzen du edukia, mamia. Haien lanik onena dela esan daiteke, biribilena, pertsonalena.
Lau kantaz osaturiko binilozko EP edo iraupen laburreko disko bat da, eta kantak CD batean ere entzun daitezke. Okene (ahotsa, tronpeta), Borja (gitarra), Guanche (bateria) eta Mariano (baxua) Garate estudioetan aritu dira Martxel Arkarazorekin (grabazioa, masterizazioa), eta beren ohiko musika tresnez gain, teklatuak, perkusioak, eta beste hainbat gailu eta traste ere erabili dituzte. Okenek, abesteaz gain, hitz egin edo errezitatu egiten du, tarteka xuxurlak edo oihuak egiten ditu, batzuetan bere ahotsa oso urrundik iristen dela ematen du, eta tronpetarekin hotsak egiten ditu.
Azken batean, taldekideek jolas egiten dute soinuekin, erritmoekin eta hitzekin –Charles Bukowskiren poema batean oinarritu dira kanta bat egiteko–. Hamaika xehetasun eta ñabardura entzun daitezke kantetan, erritmo aldaketak, mozketak, tentsioa, eta melodia politak ere bai; pasarte batzuk biziak dira, indartsuak, eta beste batzuk leunak; eta une kitzikagarriak bizi daitezke, iradokitzaileak, bereziak. Kanta bakoitza mundu desberdin bat da, harribitxi bat, izenburuak berak adierazten duen bezala.
Ibilbide ederra egiten ari da Inoren Ero Ni diskoz disko eta emanaldiz emanaldi. Hamazazpi urtean sei disko egin dituzte, bakoitza bere airearekin, ukituekin eta ezaugarriekin. Lehen diskoa hardcorearen kutsukoa dela esan badaiteke, orduko erritmo azkarrak mantsotu egin dira, gero eta ñabardura gehiago entzun daitezke haien kantetan, gero eta aldaketa gehiago giroen aldetik, eta ondorioz Inoren Ero Nik egiten duena ezin da parekatu musika estilo jakin batekin, ezin da ohiko musika tiradera batean sartu.
Hurrengo disko bat egiten badute, Inoren Ero Ni estilokoa izango da, baina ziur desberdina izango dela aurrekoekin alderatuz.
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.
Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.
Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.
Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.