Atenas, K.a. 448-432. Akropoliaren gailurrean Iktinos, Kalikrates eta Fidias arkitektoek diseinatutako tenplua eraiki zuten, Atena Partenos jainkosari eskainia.
K.o. VI. mendean, Partenoia eliza kristau gisa erabiltzen hasi ziren. 1456an otomandarrek greziar tenplua meskita bihurtu zuten, eta albo batean minarete bat erantsi zioten, handik otoitzerako deia egiteko. Bi milurtekoz erlijioek nahiko ondo tratatu zuten eraikina. Baina handik mende gutxira, hain zuzen, erlijio gerrek eragingo zuten Partenoiak sekula izan duen kalterik handiena.
1683 eta 1699 urteen artean austriarrak, poloniarrak, errusiarrak eta veneziarrak otomandarren aurka aritu ziren. Morea konkistatu ondoren, veneziarrek Atenas hartu nahi izan zuten eta musulmanak bolborategi gisa erabiltzen ari ziren Partenoia inguratu zuten. Otomandarrek uste zuten tenpluaren barruan seguru zeudela, inork ez zuelako munduko monumenturik garrantzitsuena bonbardatuko. Oker zeuden. 1687ko irailaren 26an bonba veneziarrek eraikina leherrarazi zuten.
1806an Thomas Bruce Elgineko kondeak, monumentuaren egoera tamalgarria ikusita, oraindik osorik zeuden marmolezko eskultura eta erliebeak “salbatzea” eta Ingalaterrara eramatea erabaki zuen. 1939az geroztik, Londresko British Museumen daude ikusgai eta “Elginen marmolak” esaten zaie haren omenez. Lord Elginek fede onez jokatu zuela eta nagusikeria kultural eta moral kolonialista berak asmatu ez zuela onartuta, hau da, juzku anakronikoak saihestuta ere, Partenoiko eskulturekin egindakoa espoliazioa izan zela inork gutxik jartzen du zalantzan.
Horietako bat da British Museumeko zuzendari Hartwig Fischer. Greziako Gobernuak eta hainbat eta hainbat eragilek artelanak jatorrira itzultzeko egindako enegarren eskaerari erantzunez, zera esan zuen iaz: “Marmolak testuinguru berri batean egotea aukera bat da, sormen-ekintza bat”. Partenoiko Eskulturak Bateratzeko Nazioarteko Elkarteko presidente George Vardasek berehala erantzun zion: “Benetan, zer du sormenetik tenplu bat suntsitzeak eta herrialde baten Antzinaroko historiaren oinarriak arpilatzeak?
Kanakyko Gobernuko kide gisa edo Parisekilako elkarrizketa-mahaiko kide gisa hitz egin zezakeen, baina argi utzi digu FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakaren kanpo harremanen idazkari gisa mintzatuko zitzaigula. Hitz bakoitzak duelako bere pisua eta ondorena,... [+]
Urte bat beteko da laster Pazifikoko Kanaky herriko matxinada eta estatu-errepresiotik. Maiatzaren 14an gogortu zen giroa, kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik. Hamar hilabete pasa direla,... [+]
Andeetako Altiplanoan, qocha deituriko aintzirak sortzen hasi dira inken antzinako teknikak erabilita, aldaketa klimatikoari eta sikateei aurre egiteko. Ura “erein eta uztatzea” esaten diote: ura lurrean infiltratzen da eta horrek bizia ekartzen dio inguruari. Peruko... [+]
Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Pitzatu samar dagoen astakirten baten ateraldia bailitzan hartu zen –Europan batik bat, baina baita gainerako bazterretan ere– 2019ko abuztuan Donald Trump, AEBetako presidenteak Groenlandia erosteko azaldu zuen asmoa.
Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]
2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]
Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]
Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]
New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]
Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]
Washington (AEB), 1807. AEBetako Konstituzioak esklaboen trafiko transatlantikoa debekatu zuen. Horrek ez du esan nahi esklabotza abolitu zenik, esklaboen iturri nagusia eten zela baizik. Hala, emakumezko esklaboak bihurtu ziren esklabo berriak “ekoizteko” bide... [+]
Commonwealth-eko herrialdeen gailurra hasi da ostiral honetan Samoako Estatuan (Ozeania) eta bertan, Karibeko herrialdeak eskatu diote Erresuma Batuari onar dezala bere iragan esklabista, barkamena eska dezala eta kalte-ordainak egin ditzala.
Nobel Akademiak iragarri ditu Medikuntzako, Fisikako eta Kimikako aurtengo irabazleak. Zazpi dira, eta zazpiak, gizonak, denak zuriak, eta AEB edo Erresuma Batukoak. Guztiz bete da, beraz, egun batzuk lehenago Nature aldizkariak egindako iragarpena. Aurreko urteetako irabazleen... [+]