Badira genero batzuk liburugintzan, oro har, baina partikularki gurean, gutxitu, txikitu, menostuak. Poesiaren bazterketa garaikidetik has gintezke, teatroaren oilotokirako kondenaraino. Iraganik memoriaren literatura esaten zaien oroitzapen, karnet, egunkari eta abarrekoetatik. Bai eta, zergatik ez, bildumak, adibidez prentsan atera izan diren testu, adibidez liburu iruzkinekin. Generoak nahastera jarrita, dietario literario modura irakur daitezke batzuk, autore baten irakurketa zerrenda komentatu gisa, are autore horrek deitura Zapiain badu, eta Markos izena. “Kritiko enpatikoa”, Xabier Mendiguren hitzaurregilearen hitzetan, liburuarekin erotu arte bat egiten baitu, “liburuaren gakoa atzeman eta nabaritzekotan”.
Errua eta maitasuna titulupean, 2000. urtearen bueltan Zapiainek hainbat agerkaritan atera zituen kritikak biltzen dira. Kritika, iruzkin, erreseina, deitu nahi bezala, ze, Mendigurenen hitzak berriz, Zapiainek “prentsako erreseinen funtzio duin baina txepela gainditu egiten du, eta literaturaren larreetara hegaldatu”. Hemen primerako jeneroa aurkituko duzu. Filosofiatik gertu maiz, fikzioaren ingurumarietan ez gutxitan, are tarteka prentsa arrosarekin limurkeriatan. Liburu bat eta bakoitzaren gaineko iruzkin guztiek jarriko zaituzte martxan. Bainaren bat seinalatzearren, emakumezko idazle gutxi, Agirre, Highsmith, Woolf bi aldiz, erreferentziaren bat: “Muguruzatarrak gero eta nabarmenago dira geure kulturako Brönte ahizpak”. Beste garai batzuk ziren, egia da, aro aurre-feministan kokatu behar gara.
Ezer ez inor mespretxatu gabe, baina bat nator: “Zapiainentzat literatura ezagutza-bide gorenetako bat da”. Gauza litzateke, hartara, literaturaren gainean nola jardun. Azken kapitulu xume batean, kritika literarioaren poetika moduko bat aurkezten zaigu, ados egon zein ez, jakingarri suerta dakigukeena: “Liburuez aritzeko orduan, batzuek epaitzea lehenesten dute; beste batzuek, ostera, ateratzea, atzematea”. Fiskaltza ala arrantza, beraz. Ahul samar dabil gure kritika –2002an esan zuen jada Jon Benitok–. Halako liburuek, generoagatik, autoreagatik, testuengatik, itzultzen dizute, tarte batez bada ere, galdutako fedea.
Guardasol gorria
Lutxo Egia
Susa, 2024
Asfaltoaren azpian, lorea
Testua: Mónica Rodríguez
Ilustrazioak: Rocío Araya
Itzulpena: Itziar Ultzurrun
A fin de cuentos, 2025
Odolaren matxinadak. Gorputza, politika eta afektuak
Miren Guilló
EHU, 2024
Miren Guilló antropologoaren saiakera berria argitaratu du EHUk. Odolaren matxinada da izenburu... [+]
Zero. Transhumanismoa ate-joka erdi aro berrian
Aitor Zuberogoitia
Jakin, 2024
-----------------------------------------------------------
Hasieran saiakera filosofiko-soziologikoa espero nuen, baina ez da hori liburu honetan aurkitu dudan bakarra. Izan ere, biografia... [+]
Ihes plana
Agustín Ferrer Casas
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Harriet, 2024
---------------------------------------------------------
1936ko azaroaren 16an Kondor legioko hegazkinek Madrilgo zenbait museori egin zieten eraso. Eta horixe bera da liburu honetara... [+]
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Alberdania, 2024
Gogotsu heldu diot irakurketari. Yolanda Arrietaren obra aski ezaguna zait eta iragan maiatzean argitaratu zuen proposamen honetan murgiltzeko tartea izan dut,... [+]
Rosvita. Teatro-lanak
Enara San Juan Manso
UEU / EHU, 2024
Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen... [+]
Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Itzulpena: Leire Lakasta
Katakrak, 2024
Segundo erabakigarriak
Manu López Gaseni
Elkar, 2024
--------------------------------------------------
Nobela labur hau irakurtzen hasi eta harrapatuta sentitzen zara, eta horretan badu zerikusia idazleak ezarritako erritmo bizi eta azkarrak. Lehen hamar... [+]
Dragoiak eguzkia IRENTSI zuenekoa
Aksinja Kermauner
Alberdania, 2024
-------------------------------------------------------
Hamarnaka liburu idatzi ditu Aksinja Kermauner idazle esloveniarrak. Euskaraz plazaratutako lehenengoa dugu hau, Patxi Zubizarretak itzulia eta... [+]
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024
----------------------------------------------------
Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]
Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022
--------------------------------------------
Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]
Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024
-------------------------------------------
Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]
DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024
----------------------------------------------
Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024
---------------------------------------------
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]