Donostian Azora enpresa espainiarrak 300 etxebizitza erosi ditu, eta bertakoen kontratuak berrituko ez dituela jakinarazi die bizilagunei. Bestalde, Iruñean alokairu sozialeko 160 etxebizitza erosi ditu Testa Residencial enpresak.
Donostiako Kaleratzeak Stop plataformak jakinarazi du Donostiako etxebizitzak erosi dituen funts berak Madrilen ere 3.000 etxebizitza sozial erosi eta alokairuaren prezioa % 150 igo zuela. Gauza bera egin zuen Bartzelonan ere, prezioa % 70 igoz. Hurrengo hiria Donostia dela argi dute, putre funtsen helburu bilakatu dela salatu baitute, Berriak jaso duenez.
Bizilagunak arduratuta azaldu dira, izan ere 300 etxebizitza horietatik gehienek 600 eta 900 euro arteko alokairua dute, baina badaude 1.600era heltzen direnak ere, eta prezio igoerarik egonez gero horiek ordaintzeko aukerarik izango ez dutela azaldu dute.
Honen aurrean, Donostiako Stop Kaleratzeak plataformak manifestazioa deitu du larunbaterako, otsailak 15a, eguerdiko 12:00etan Ijentea kaletik.
Bere aldetik, Testa Residencial enpresak alokairu sozialeko 160 etxebizitza erosi ditu Iruñean, EH Bilduk Hirigintza Batzordean jakinarazi duenez. Endika Alonso EH Bilduko zinegotziak azaldu duenaren arabera, alokairu sozial izaera amaitu zaien momentuan funts putreak erosi eta alokairuaren prezioa igo du.
Etxebizitza hauetan bizi diren familietatik asko bazterketa arriskuan daudela eta prezio igoera honek kalean utz ditzakela salatu du zinegotziak. Bestalde, aurreko legealdian Iruñea etxegabetzerik gabeko hiri izendatu zutela gogorarazi dio Udal Gobernuari, Euskalerria Irratiak nabarmendu duenez.
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]
Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]
Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.
Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.
Mailegu enpresa batek emakumeari "iruzur" egin diola salatu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta mobilizatzeko deia egin du Astrabuduako etxegabetzea gelditzeko. 10:30ean agertu dira segizio judiziala eta Ertzaintza etxegabetzea gauzatzeko,... [+]
Iruzur baten biktima izan da emakume bat, eta horren ondorioz bota nahi dute bere etxetik. Kaleratzeari aurre egitera deitu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak: asteartean, 09:00etan, Astrabuduako Aldaieta Bideko 7. zenbakian elkarretaratuko dira.
Berakah fundazioa “baliabiderik ez duten pertsonei laguntzeko” sortua bada ere, aurten familia bat baino gehiago kalean utzi du. Urriaren 31n izan da azken etxegabetzea, Gasteizko familia bat kaleratu dute parrokoak etxegabetze demanda firmatu ostean.
Etxea uzteko agindua zuen gaurko emakume batek Artikaberrin eta momentuz bertan behera gelditzen dela jakinarazi du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. "Emakumearen abokatuak atzo jaso zuen deia epaitegitik eta ebazpenaren berri eman zioten", azaldu du... [+]
Alfaro kontseilariak “aurreko hamarkadetako politika espekulatiboak” kritikatu ditu eta kolaborazio publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du Foru Legebiltzarrean. Helburu gisa jarri du Europa erdialde eta iparraldeko datuetara heltzea. Etxebizitzaren esparruan lan... [+]
Poliziak hiru pertsona etxegabetu ditu asteartean Alde Zaharrean, eta protesta egiten ari zirenen kontra jo du.
Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.
Alokabidek gutxienez sei etxegabetze prozesu ireki dituela salatu du Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak. Horietako bat uztailaren 18an izanen da.
Alokabideri, Gasteizeko Udalari eta Gizarte Zerbitzuei konponbide bat bilatzeko exijitu die Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak. Eusko Jaurlaritzarena da etxebizitza.
Fuera Okupas desokupazio-enpresa gutxienez bi aldiz joan da haiek jazartzera. Gaur Bilboko Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira, eta eraikinetako batean sartu dira: pertsona bat kanporatu eta atxilotu dute.