Maitasunaz baino gehiago

Miren eta erromantizismoa | Ramon Saizarbitoria
Erein, 2019 | 245 orrialde / Gazteentzat

Lehendabizi, Klara hasi zen Saidekin ateratzen”. Hitz horiekin ekiten dio Ramon Saizarbitoriak gazte eta helduentzat idatzi duen azken liburuari. Hasieratik ikusten dugu maitasunaren edo maite minaren inguruko nobela izango dela; horretaz eta harreman hauen inguruan sortzen diren eztabaidez, tentsio uneez, goxotasunezko momentuez… ere bai. Klara ibiliko da Saidekin, kurtsoa aurreratuta dagoela agertu den gazte “ezin ederragoa”, baina Saidek Mirenen bihotza ere xamurtu du: “Miren bai erakarri zuela Saidek lehendabiziko egunetik. Berehala ikusi zuen oso argia eta erabat atsegina zela, ongi hezia eta izugarri guapoa izateaz gainera”. Miren Klararen laguna da eta hasieran honi lagunduko dio Saidekin duen harreman erdi faltsuan, harik eta adiskidetasuna apurtu maitasunari bide emateko.

Nobelan gizakion harremanak ageri dira, gazteen arteko maitasuna, lehen uneak, amodioa egiteko asmoa… Harreman horrek gainerakoekiko erlazioetan sortarazten dituen gorabeherak, eta abar. Baina horrez gain, nobela honetan beste hainbat kontu ere azaltzen dira –bizitza ez dela zuri-beltzekoa, jakina–: Said marokoarra da –musulmanekiko mesfidantza, terrorismoarekiko lotura…– eta pobrea –ezingo du medikuntza ikasi familiari lagundu beharko diolako–; Mirenek immigranteekin kolaboratuko du Gobernuz Kanpoko Erakunde batean… eta egoera, gertakari, ekintza hauek guztiek hainbat gogoeta sortarazten dituzte Mirenengan: “Askotan gogora etortzen zitzaion kontua zen, immigranteekin lana egiten zuenetik. Zenbat gauza onera zegoen ohituta, eta ez zekien estimatzen: dutxa, berokuntza, berarentzat bakarrik gela bat edukitzea, ikasi ahal izatea”.

Saizarbitoriak gaur egungo gazte bati gerta dakiokeen maitasun istorioa kontatzen digu, dituen gorabeherak, zorion eta negar uneak, bakardade eta lagun sentimenduak azalduz, baina gaur egungo gizarteaz gogoeta egiteko hainbat elementu, gertakari, jokabide, ere badauzkagu Miren eta erromantizismoa nobela eder honetan. Lastima editore lanetan falta izan den orrazketa testuan ageri diren hainbat akats ezabatzeko –“ahulki gainean”; “ari entzunda”; “amek ez ziren”…); baina detaile txiki hauek ez dute eragozten irakurketa eta liburuan, eta bertan ageri diren istorioetan, murgiltzea eta gozatzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Marigorringoak Afrikan

Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024

---------------------------------------------

Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]


Nire neure

Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020

-------------------------------------------------------

Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]


Francesca eta Maddalena

Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]


Irribarrez irakurtzeko

PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022

-----------------------------------------------

Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]


Nor da Memet?

Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022

--------------------------------------------------

Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]


Patxada

Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]


Zentauroak, unikornioak…

Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022

------------------------------------------------

Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]


Aliziaren zikloa euskaraz

Snarkaren ehizan
Lewis Carroll
Irudiak: Henry Holiday
Itzulpena eta edizioa:  Manu LÓpez Gaseni
Pamiela, 2024

-------------------------------------------------------

Udaberrian argitaratu zen esku artean dugun obra hau. Alizia herrialde miresgarrian,... [+]


Argia, aldika

Argialdiak
Miriam Luki
Susa, 2023

-------------------------------------------------

Lukiren narrazio liburua hamarna orriko (gutxi gorabehera) bederatzi ipuin laburrez dago osatuta: Argialdiak. Izenburutik abiatuko gara, izan ere, argialdi hitzak argitasuna, araztasuna,... [+]

Joan-etorriko txartela

Itzulerak
Miren Agur Meabe
Elkar, 2023

--------------------------------------------

Iaz kaleratu zuen Miren Agur Meabek Itzulerak eleberria. Pertsonaia nagusiak gazteak direnez, gazte literatura dela esan genezake, baina literatura ona denean, gazte zein helduentzat da,... [+]


Ez da gerra onik

Soka-tira
Testua: Ilan Brenman
Ilustrazioak: Guilherme Karsten
Itzulpena: Ipar Alkain
Denonartean, 2024

-------------------------------------------------

Album honen bukaeran bada Benjamin Franklinen aipu bat: “Sekula ez da izan gerra onik, ezta bake txarrik... [+]


Noiz ospatuko dugu gurea?

Putzua
Goiatz Labandibar
Erein, 2024

----------------------------------------------------------

Goiatz Labandibarren Putzua egun batean gertatzen den hazkunde nobela bat da: hilekoa jaisteak markatzen duena, hain zuzen ere. Edo bestela esanda, heroiaren bidaia bat,... [+]


Hori dena eta askoz gehiago

Barkamena existituko ez balitz bezala
Mariana Travacio
Erein, 2024

---------------------------------------------------

Izenburuak autolaguntza liburu batena eman lezakeen arren Ereinek narratiba sailean argitaratu duen western itxurako testua da honako hau. Fernando... [+]


Ez da izenik agertzen, inon

Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Josefa Agirre Etxeberria frankismo garaian neskame aritu zen emakumeetako bat izan zen. Hamalau urterekin deserriratu ondoren, bizitza osoan zehar bizilekuz aldatzera... [+]


Zapata pila!

Antzerkiaren labirintoan I
Ander Lipus
EHAZE eta Susa

---------------------------------------------

Ander Lipus antzerkigileak EHAZE eta Susarekin argitaratu ditu bere autobiografia teatrala eta antzerkiari buruzko argitalpenak. Antzerkiaren labirintoan I. Bitakora... [+]


Eguneraketa berriak daude