Bi eskola nahikoa direla erabaki du alkateak

  • Afera “normalizatu” du Enrique Maya alkateak, bere ustez. Euskarazko eskaintza handiegia zela zioen eta bere parametroen arabera ezarri du: etorkizunean, udalak kudeatzean dituen hamaika haur eskoletatik bira jaitsiko da euskarazko zentro kopurua, orain arte zenaren erdira. Tristuraz eta kezkaz, ehunka familia bildu ziren otsailaren 1ean, Iruñeko Udaletxe plazan eginiko elkarretaratzean, eta hizkuntza eta hezkuntza eskubideak errespetatzea aldarrikatu zuten.

Otsailaren 1ean Iruñeko Udaletxe plaza lepo bete zen euskarazko haur eskolak eskatzeko. Navarra Sumaren erabakiak ehunka guraso eta herritar haserretu ditu. Argazkia: Ekinklik.org.
Otsailaren 1ean Iruñeko Udaletxe plaza lepo bete zen euskarazko haur eskolak eskatzeko. Navarra Sumaren erabakiak ehunka guraso eta herritar haserretu ditu. Argazkia: Ekinklik.org.

Hezkuntzako matrikulazio garaian gauden honetan, euskaraz hezi nahi duten Iruñeko haur eta gurasoek izango dute buruhausterik gutxienez etorkizun hurbilean. Bost urte atzera egitea erabaki dute Navarra Sumako Enrique Maya alkateak eta bere udal gobernuak, lehengo egoerara itzuliz eta hura aise gogortuz. Udalak kudeatzen dituen hamaika haur eskoletatik –2019ko udazkena arte hamabi, Arrotxapea auzoko bat egoera kaskarrean dago eta ez zuten ireki– bi baino ez dira euskara hutsezkoak izan azken 30 urteotan. Biak ala biak Txantrea auzoan, hiriaren iparraldean. Alabaina, azken legegintzaldian Joseba Asiron (EH Bildu) alkate zuen lauko gobernuak kopurua laura igo zuen urte batetik bestera. Aldaketen prozedura irregularra izan zela salatu zuen oposizioak, eta arrazoia eman zioen epaileak. Hala, eskuinak alkatetza berreskuratu eta euskarazko haur eskolen murrizketak iragarri ditu Mayak: lautik bira jaitsiko da kopurua. Hirugarren eskola batean, Arrotxapeko Goiz Ederren, ikusteke dago zer gerta daitekeen, euskaraz ari den haur eskolan gaztelenia-ingelesa eredua ere sartu nahi baitute. Lau eskola izatetik bat eta erdira pasatuko da Iruñea, beraz.

Moldaketa “progresiboa” izango dela adierazi du alkateak, jada eskoletan dauden haurrek hiru urteko ikasketa prozesu osoa matrikulatu diren ereduan egin dezaten. Modu honetan, legegintzaldia amaitzen denerako ezarritako helburua beteko luke Mayak. Progresibotasuna epaiak berak adierazten duen arren, COPE irrati kate espainiarrean eginiko adierazpenetan bere ideia zela ulertzera eman zuen alkateak, eta aurreko gobernuari hirian arazoak sorraraztea leporatu zion, familiak sufriaraztea eta harropuzkeriaz hezkuntza ereduak inposatzea. “Inori ez diezaiotela nahi ez duen ezer inposatu”, azpimarratu zuen hainbat aldiz.

Maddik eta Beñatek ez dute beraien hezkuntza prozesuan kalterik pairatuko aldaketaren ondorioz, aurten amaituko baitute Goiz Eder eskolako hiru urtekoa. Dena den, neba-arreba bikien guraso Aitziber Biurrun kezkaturik azaldu da, beraien egoera ez bada ere, hemendik aurrera ehunka familia iruindarren hautua –haurrak D ereduan heztea, izatez oinarrizko eskubidea dena– urratu edo airean geratuko baita. Tristea dela esan du, izan ere, beste behin, hiriko eta hiritarren arteko afera zena politika egiteko baliatu da.

Udal gobernu berriak atzekoz aurrera jarri ditu azken agintaldiko erabaki eta ordenantzak, eta horiek xehetu zituen Xabier Letonak ARGIAren 2.675 zenbakian. Haurren eskaintza ere zeharo moldatu da maiatzetik hona: Pirritx eta Porrotxen emankizuna bertan behera utzi zuten azaroan, eta Eguberrietan haurrei zuzenduriko ekintzetan euskararen presentzia nabarmen murriztu zen, besteak beste.

Irailean alkateak haur eskolez eginiko adierazpenek erne jarri zuen hainbat familia. Kezka gailendu zen gurasoen artean, eta okerrena espero zutela dio Biurrunek. Orain etorri da errebolta, baina argi diote euren eskubideak aldarrikatuko dituztela. Iruñako Euskalgintza plataformak gidatzen du euskarazko murgiltze eredua babesteko mugimendua, eta bertako partaide dira hiri buruzagiko euskaltegiak, hainbat kultur elkarte, familia eta guraso taldeak, Hizkuntz Eskubideen Behatokia, Kontseilua eta LAB, ELA eta Steilas sindikatuak. Urtarrilaren 23an publikoki azaldu zuten kezka, eta otsailaren 1ean ehunka lagun elkartu ziren udaletxearen aurrean. Adin guztietako jendea batu zen protestara, haur, gazte zein heldu, eta aldarte onean dantzan eta abesten aritu ondoren, euskarazko haur eskolen premia eta hezkuntza eta hizkuntza eskubideak aldarrikatu zituzten. Matrikulazio garaian inkesta edo ikerketa bat egiteko ideia ere aipatu zuten, galdeketa moduko bat egitea, finean, benetako eskaintza zein den argitzeko eta eskubideak bermatzeko.

Izan ere, haur eskolen sareak euskarazko “eskaintza handiegia” zuela adierazi zuen Mayak ikasturte berriaren hasiera ekitaldian. Baina Nafarroako Auzitegiak aurkezturiko epaiak ez dio halakorik, ezta gutxiago ere. Prozedura gauzatu zen moduaz soilik mintzatu da, eta hura irregulartzat hartu du. Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekaren iritziz, oraingo gobernua uneaz eta epaia nolabait alde edukitzeaz aprobetxatzen ari da. “Beraien helburu politikoa aurrera ateratzeko aitzakia” dela adierazi zuten otsailaren 1eko elkarretaratzean. Izan ere, 2016an, udal gobernuko laukoak ikasturte batetik bestera aldatu zituen Donibane eta Printzearen Harresiko haur eskoletako ereduak, gaztelaniazko zerbitzutik euskarazkora, eta horrek hainbat familia erdaldun mugitzera behartu zituen. Oposizioak aukera baliatu zuen salaketa jartzeko.

Ukatu nahi den errealitatea

Datuei erreparatuta, are larriagoa dirudi zapalkuntzak: hiriko haurren %25 inguru dira euskaldunak, eta eskaintzen den euskarazko plaza kopurua %11 baino ez da. Asiron alkatearen garaian, %11tik %28ra igo zen zifra, bi eskoletatik lautara, eta auzo bakarrean kokatzetik beste hiru gehiagotara. Aipatzekoa da, baita ere, haur eskola amaituta haurren ia erdiak A eta D ereduan matrikulatzen direla.

Zenbakiak zenbaki, egungo udal gobernuarentzat nahikoa eta gehiegi zen aurrekoak eskaintzen zuen kopurua. Eskaintza eta eskariaren parametroak baliatu ditu Mayak azalpenak emateko, baina Gaubekak uste du afera ez dela hortik bideratu behar: “Eskaintzen diren euskarazko plazak betetzen dira, bai, baina arreta iruindarren hizkuntza eskubideen urraketan jarri behar da”. Urraketa, finean, agintean dagoen alderdiak euskara gutxiestetik dator –publikoki adierazi zuen Mayak “logikoena” eta “zentzuzkoena” eskaintza gaztelaniaz egitea dela–.

Bestalde, Navarra Sumaren aliatu nagusiari ere erreparatu behar zaio, ez baitute gehiengo absoluturik udalean. Hargatik, PSNrengan ere jarri du fokoa Biurrun gurasoak, eskuineko hiruko koalizioaren esanetara jokatzea leporatuta: “PSNk ez du ukatzen euskara babestu behar denik, zentzu horretan errespetuz agertzen da, baina Navarra Sumak aurkeztutako erabakiaren alde egin eta onartu du”.

Ezin uka daiteke Nafarroako eta batik bat Iruñeko testuinguru soziolinguistikoa asko aldatu denik eta aldatzen ari denik azken urteotan. Agintari eskuindar elebakarrek ezarritako lege, egitura eta zerbitzuak sarri ez datoz bat biztanleek nahi eta eskatzen dutenarekin. Euskarak lehen baino hiztun gehiago ditu, eta gero eta gehiago dira euskarazko zerbitzuak eskatzen dituztenak. Kopurua esanguratsua zen, baita Mayaren aurreko zein Yolanda Barcinaren alkatetza garaian ere, eta haur eskolen gaia arazo zen lehen ere: aldizkari honetan duela sei urte emandako datuaren arabera, eskaria eskaintza baino hiru aldiz handiagoa zen. Gaur egun handiagoa izango da aldea ziurrenik, zentro kopurua ordukoa baino are makurragoa baita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Iruñean
2024-12-12 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko murgiltze eredua duten haur eskolak ipintzeko eskatu diote udalari

Hamabi haur eskola publiko daude Iruñean, eta horretatik bakarrean dago euskarazko eredua. Protesta egin dute dozena bat eragilek, eta euskal hiztunen “egoera berezia” aintzat har dezan galdegin diote udalari.


2024-11-26 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko haur eskolak galdegiteko manifestaldia egingo dute abenduaren 11n

“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.


Jauzi.eus, Iruñerriko eskolaz kanpoko euskarazko jardueren bilatzailea

Hilaren 29tik aurrera Sortzen Guraso Elkarteak Jauzi.eus bilatzailea martxan jarriko du. Xedea da euskararen normalizazioa bultzatzeko dagoeneko eskaintzen den aisia atari digital bakarrean biltzea.


2024-05-10 | ARGIA
Euskarazko haur eskolak aldarrikatuko dituzte Iruñean maiatzaren 16ko manifestazioan

Iruñeko Euskalgintza plataforman bildutako eragileek egin dute deialdia. Hiriburuan dauden hamasei haur eskoletatik batean eskaintzen da euskarazko murgiltze eredua. Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari eskatzen diote auzo bakoitzean murgiltze ereduko haur... [+]


Mingainak astindu ditu Iruñeak

Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Datorren ikasturtean ere Iruñeko haur eskola bakarrean egongo da murgiltze eredua

Iruñeko auzo guztietako haur eskoletan murgiltze eredua ezartzeko eskatu dio euskalgintzak udalari. Horrez gain, salatu du  duela 35 urteko egoera berean daudela.

 

 

 


2022-05-09 | Leire Artola Arin
Salatu dute Iruñeko haur eskoletako euskarazko eskaria udalak dioena baino %15 handiagoa dela

Maiatzaren 9an atera dira aurrematrikulen zerrendak, eta Haur Eskoletako Gurasoak elkarteak salatu du Iruñeko Udalak %20ra “mugatu” duen euskarazko eskaria izatez %35,2koa dela. Gainera, azpimarratu dute euskara ezin dela neurtu eskaintza-eskaria... [+]


2022-03-25 | ARGIA
Iruñeko Korrika Txikia espaloietatik egin beharko dute, Udalaren aginduz

Hiriko errepideak “oztopatuko” lituzkeela argudiatuz Korrika iragartzen duen haurren Korrika txikiari trabak jarri dizkio Iruñeko Udalak, haurrei, musikariei eta erraldoiei errepidetik ibiltzea ukatuz.


2022-03-01 | ARGIA
Iruñeko Euskalgintza
“Euskarazko haur-eskolak auzo guztietara ez zabaltzea, aukera berdintasuna ez bermatzea da”

Iruñeko Euskalgintzak azaldu duenez, hirian dauden 12 udal haur-eskoletatik bakarra dago euskaraz murgiltze ereduan: "Horrek esan nahi du eskola horietan eskainiko diren 1.069 plazetatik 130 bakarrik izango direla euskaraz (%12'16a)". Eskaintza murritz hori... [+]


“Fardelkada” Iruñean haur eskoletan euskarazko murgiltze ereduaren alde

Haur Eskolak Euskaraz plataformak deituta, herritar talde batek protesta egin zuen otsailaren 2an Nafarroako Legebiltzarraren aurrean, Iruñeko Udalak hiriaren haur eskoletan euskararekin duen jarrera baztertzailea salatzeko.


2022-01-28 | Leire Artola Arin
Iruñeko Udalak murgiltze eredua %12ra murriztuko du haur eskoletan

2022-2023 ikasturterako eskaini dituzten 1.069 plazetatik soilik 130 dira murgiltze eredukoak. Beste 129 plazek euskaraz gain ingelesezko jarduerak ere izango dituzte. Haur Eskolak Euskaraz plataformak eta EH Bilduk salatu dute Navarra Sumak euskarari egindako beste eraso bat... [+]


‘Parkean euskaraz’ egitasmoa
Iruñerriko gurasoek haurren eredu izan nahi dute

Iruñerrian 'Parkean euskaraz' egitasmoa abian da. Heldu eta haur euskaldunak astero biltzen dira auzoan edo herrian elkarrekin euskaraz hitz egiteko. Helburua haurrek haien artean euskaraz egitea da eta horretarako guraso, senide edo lagun helduak eredu izatea da... [+]


2021-10-11 | Leire Artola Arin
Laba elkarteak Iruñeko kaleak hartu ditu eta egoitza berria aurkeztu du

Goiz osoko festa izan zuten larunbatean, eta Iruñeko euskaldunen komunitatearentzako elkargunea izango den Gazteluko plazako lokala erakutsi zuten.


‘Parkean euskaraz’ egitasmoa antolatu dute Iruñerrian, haurren euskara erabilera bultzatzeko

Bi eta sei urte bitarteko umeei eta beren familiei zuzendutako egitasmoa da. Astean behin, zazpi auzotako parkeetan elkartuko dira jolasak eta beste hainbat ekintza egiteko. Izen-ematea zabalik dago irailaren 23ra arte.


Eguneraketa berriak daude