Tira, mutiko haren irrikek hartu zuten norabidea zein den oraindik ez dakit, baina azken egunotako kezka izaten du jarraitzen sorterriarekiko harremanak, erbestea ezagutu ondoren. Annie Ernaux idazleak badu liburutto bat, Retour à Yvetot, zeinean gozoki azaltzen duen haurtzaroan bizi izandako herriarekin enkontrua, urte luzaz kanpoan bizi eta gero: “Ez nintzen sekula oraindik itzuli idazten duen emakume gisan”. Yvetot, Flauberten hitzetan Konstantinoplak adina balio duen Normandiako zokoa, Ernauxentzat oso goiz bilakatu zen beste zerbait: liburu bat idatzi nahi izan zuen lehenbailehen, handik ihes egiteko. Eta modu horretan hautsi zuen errekako uretan lixiba egitera dedikatzen zen belaunaldi luzeetako tradizioarekin. Nolabaiteko lotsa soziala sentitzen baitzuen. Hala, klase iheslari bilakatu zen, klasegabetua baina goitik.
Halako batean, ordea, ezagutzen zuen errealitateaz idatzi behar zela erabaki zuen. Orduantxe hasi zen sentitzen tentsio moduko bat, nola idatzi, hizkuntza literarioaren, ikasi, maite zuen haren, eta etxeko, dominatuen hizkuntzaren artean. Nola egin, idazketaren bitartez, atera garen mundu hori ez traizionatzeko? Asmatu zuen hizkuntza bat, hizkuntza klasiko literarioaren oinordeko eta aldi berean klase popularrek erabiltzen zituzten hitz eta esapideak integratuko zituena. “Guztion hizkuntzan literarioki idaztea da nire desioa. Politiko gisa defini genezakeen aukera bat da”. Proustek zioen, MZri irakurri nion, liburu ederrak hizkuntza arrotz suerte batean daudela idatzita. Eta arroztasun hori, besteak beste, ohiko hizkuntzari zenbait osagai kenduz lortzen dela; eranstea, idazle txarren kontua da –Walter Benjamin, adibidez, “ni” izenordaina saihesten saiatzen zen–. Ernauxen kasuan, bizitza idazteko modu bilakatu zaio hizkuntza arrotz, baina orobat etxeko suerte hori.
Ikerketa bat egin dute Alemanian, hauteskundeen atarian: kontuak sortu dituzte TikToken, X-n eta Instagramen, eta aztertu egin dute algoritmoak zer nolako edukiak erakusten dituen. Guztietan, algoritmoak eskuinera eta eskuin muturrera jotzen du gehien, TikToken nabarmen.
Laborantzaren Orientazio Legea pasa den astean ofizialki onartu du Frantziako Parlamentuak. Ostegunean Senatutik pasa da azken aldikoz. Iazko laborarien mobilizazioen ondotik, aldarrikapenei erantzuteko xedea du lege horrek. Aldiz, ingurumenaren aldeko elkarteek azkarki salatzen... [+]
Hizkuntza bizia orain! egin dute oihu galizieraren aldeko milaka manifestarik Santiago de Compostelan (Galizian) joan den igandean. 2024ko hondarrean, azken inkestako datuek pozteko arrazoirik ez zuten eman: ezagutzak eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da... [+]
Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]
Ekitaldian, Mileik motozerra bat oparitu dio Muski, murrizketa sozialen sinbolo eta aldarri gisa.
Karen Daniela Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik. Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak berak eskatu du Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea.
Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]
Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.
Yala Nafarroak deitutako manifestazioan 2.000 pertsona inguruk hartu dute parte eta Iruñeko hainbat kale zeharkatu ditu Gaztelu plazan amaitzeko. Azken irakurketan adierazi dutenez, "erokeria distopiko hori geldiarazi daiteke, askoz gehiago garelako kapital handiak... [+]
Eusko Ikaskuntzak adierazi du Ipar Euskal Herriko elkartean “gorabeherak” izan dituztela azken hilabeteetan. Bideratu bitartean marka eta egoitza erabiltzea ukatu diote. Lehendakaria ere aldatu dute.
Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.
Gertakariak igande egunsentian suertatu dira 5:00ak aldera Gasteizeko Mitika diskotekan. Hildako pertsona 31 urteko gizon bat da, eta lurraren kontra buruarekin hartutako kolpe baten ondorioz hil da, antza atezainak kolpe bat eman ostean.
Jenin hiriaren aurkako oldarraldia duela hilabete bat baino gehiago abiatu zuen Israelek, geroztik 26 palestinar hil ditu gutxienez, eta milaka beren etxeetatik kanporatu. Israelgo armada Zisjordania iparraldean pasabideak eraiki nahian ari dela salatu dute, kanporatutako... [+]