40 urteko diktaduraren osteko 40 urteko demokrazia-aldia joan da. Batetik bestera igarotzeko Trantsizioa delakoa burutu zen. Unionistentzat loriatsua, separatistentzat zorigaiztokoa. Bizkitartean, EAJrentzat, unión eta separa artean, txit baliagarria. Demokrazia-aldian bipartidismoak berea egin du Espainian, baita Frantzian ere, eta orobat Europa osoan. Honezkero ez dago ezkerrik ez eskuinik. Neoliberalismoa eta populismoa gailendu dira.
XXI. mendeko demokraziaren –ereduaren– bitartez boterea hartzea kimera da; iraultzaile inozoen olgeta lastimagarria. Podemos alderdia horren lekuko. 2011ko maiatzean (M15) abiatu zen gizarte mugimenduaren zoriaz sortua; Ahal Dugu Euskal Herrian. Espainiako krisi sozialaren arrazoietako bat Trantsizio okerra izan zen Podemosen sortzaileentzat, egungo demokrazia 1978ko erregimenaren ondorio zuzena delako –izan zelako honezkero–. PSOEk eta PPk herriari demokrazia ebatsi omen zioten, euren bipartidismoak kasta edo elite menderatzailea bermatu zuen agintean. Hamar urte eskasen ondoren, hona ikaspena: politika posiblearen artea izaki, edozein dela alderdi baten norabidea, posibilismoak zuritzen du haren aldaketa. Falangisten urdina zuritzen ikusi genuen eta komunisten gorria zuritzen ikusi dugu.
Anartean, 40 urteko demokraziak ez du bigarren Trantsiziorako aukera ematen. Horixe da, bada, XXI. mendeko demokraziaren bertuteetako bat. Mendez mende erregimen politikoek sistemaren benedikazio santua ezarri nola, halaxe bermatzen dituzte demokrazia berriek egungo erregimenak.
Trantsizio garaian, sena eta logika naturalez, iraultzaile inozoek “40 urte eta gero, EAJ gutxiengoa izanen da”, zioten adorez. Hots: “Jeltzaleen seme-alabak ezkerreko abertzale iraultzaileak bilakatuko dira”. Bada, ez. 40 urte ondoren, jaiotzeko ziren haiek ez dira iraultzaile ez abertzale.
Podemosek ahal-men kamaleoikoa erakutsi du. Ahal dugu! Horra boterera iristeko hitz giltzarriak. Estatuan PSOErekin nola, “Euskadi”-n halatsu ere EAJrekin. España es diferente eta Euskadi bestelakoa. EAJren 40 urteetako hegemoniak gaineratiko espektro politikoen botoak bereganatzeko ahal-men itzela izan du. Iraganeko Comunión eta Aberri, Unión eta Separa dira egun: “Ez bele, ez zozo”.
Ezker abertzalearen EH Bildu bide beretik joan ahal da. Hegemonia xede, demokrazia helburu, hona beste hitz giltzarri batzuk: “Gizartea eraldatzeko politika egin beharrean, zure alderdia aldatzen ahal da jendarte osoaren mesederako”. Hori egiteko lengoaia eraldatzea funtsezkoa izaki. Sortu alderdiarena, kasu. Ezker abertzalearen indar faktikoa bere jerga aldatzen hasia da. 40 urtez “botere faktikoak” erabili ondoren, “estatu sakona” erabiltzen hasia da. Sistemaren eraldatzea: “Botere faktikoen menpe izatetik estatu sakonekoen menpe egotera doan aldia, dagoen aldea”.
Psikiatria zerbitzua Bidasoatik Donostiako ospitalera lekualdatu dute. Hori salatzeko, 'Osakidetza entzun: osasun mentalik gabe ez dago etorkizunik' lemapean manifestazioa egin dute 12:00etan.
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.
Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]
Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari. Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.
ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.
Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.
Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute.
PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.