Sasoiko daude, bizkor, gogotsu. Hori antzeman daiteke binilozko single honetako bi kanta politak entzunez gero. Haien aurreko hiru diskoetan literatura uztartu dute pop-rock, folk eta country kutsuko doinuekin, eta bi kanta hauetan gitarrak indartsuak dira, sua darie, eta rock doinu sendoak eta erritmo biziak entzun daitezke.
Izan ere, Mugaldekoak taldea Mugaldekoak Band bilakatu da, rock laukote, eta horrela grabatu ditu bi kantak. Zer duzu? Velvet Underground taldearen What Goes On kantaren bertsioa da: “Zer duzu buruan? Zuhaitzen erroak agerian. Zer duzu gogoan? Sabai guziak daude zolan. Maitea egin behar duzuna, dena ongi joanen baita”. Bigarren kanta ere bertsio bat da, Noise Hole taldearen Zure ondoan kantarena: “Gela ilun bat dago bihotzean, mina ematen du atea zabaltzean, ezintasunaren pozoia, odolean nahasia, mamu zitala bihurtzen da; zure ondoan uxatuko nuke”. Mugaldekoak Band taldeko bi kidek ongi ezagutzen dute, Beñardo Goietxe (ahotsa eta gitarra) eta Raul Garcia (gitarra, ahotsak eta harmonika), Noise Hole taldean aritu baitziren 1990eko hamarkadan.
Biek eta Edu Zelaieta idazleak sortu zuen Mugaldekoak taldea, Zelaietaren izenburu bereko liburuko olerkiei musika jartzeko. Beste poeta batzuen testuak ere musikatu dituzte (Joan Margarit, Wislawa Szymborska, Margarita Robleda, Nazim Hikmet), zenbait abeslariren kantak euskaratu dituzte (Johnny Cash, Leonard Cohen, Vashty Bunyan, Bob Dylan), kantak sortu, eta hiru disko osatu dituzte: Biziago sentitzeak dakarren muga inguruan (2006), Begiak lekuko (2012) eta Galdemoduen trilogia (2017).
Lan horiek aurkezteko hainbat emanaldi egin dituzte urteotan, modu akustikoan gehienbat, Zelaietaren poema irakurketak eta abestien interpretazioa uztarturik. Duela urtebete inguru, Mattin Arbelaitz (bateria) eta Xavi Perez Bull (baxua eta ahotsak) hasi dira taldean jotzen eta, Mugaldekoak Band bezala, rock soinuaren aldeko apustua egin dute.
Gaztelupeko Hotsak zigiluaren Lokatzetan Play single bildumako ale berria da Mugaldekoak Bandena. Aurretik, Txuma Murugarren, Capsula, Jon Gurrutxaga eta Joseba Tapiarenak argitaratu dira bilduma horren barruan.
Deus
Kaskezur
Usopop, 2024
-----------------------------------------------------
Deus dugu galtzeko” diote baztandarrek. Eta hala da. Disfrutatzeko egin dute beti musika, haziz joan diren lau musikari trebeen arteko joko eta jolasean. 2008an taldea sortu zutenetik... [+]
Laberintuak
Maniaks
Autoekoizpena, 2024
------------------------------------------
Ohikoa da gaztaroaren borborrean musika taldeak sortzea, eta non eta Arrasaten are gehiago. Baina talde bat sasoian eusteak esfortzu eta konpromiso handia eskatzen du, eta tira egin ezean... [+]
Ezpatei Disdira!
Tatxers
Humo Internacional, 2024
-----------------------------------------
Pop melodia itsaskorren gerrillariak. Vietcong txikiak nola, bata bestearen atzetik, tranpekin edo tranparik gabe berriz harrapatzen gaituzte Tatxersekoek. Himnogintzaren maisuak,... [+]
El país de las maravillas
Kinky boys
Autoekoizpena, 2024
---------------------------------------------
Izenaren adieratik gutxi dauka, gaur egun, Bilbon sortutako hirukoteak. Are gehiago, partaideen ibilbideak joan dira garatzen eta aldatzen. Marga Alday ezaguna... [+]
Agur Eta Ohore X Allá Va La Despedida
Chill Mafia
2024
---------------------------------------------------
Chill Mafiak inauguratu zuen aroak lurperatu du Chill Mafia. Denak ez duela zertan betirako iraun, hori argi baino argiago dugu. Eta hobe dela orain,... [+]
Errautsetatik loratzen
Añube
Autoekoizpena, 2024
-------------------------------------------------
Aspaldian sarri pentsatzen dut Debagoienan gazteek ia soilik musika urbanoa edo oi! musika, bata edo bestea, entzuten dutela; hortik kanpo apenas dagoela jende... [+]
Tuka esaten da
Tu-K
Autoekoizpena, 2024
----------------------------------------------
Musika elektronikoa Euskal Herrira iritsi da!” irakur daiteke, azken urteotan, hango eta hemengo titularretan. Kazetariek entrega datak dituzte pentsatzeko ordua iritsi aurretik,... [+]
ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.
Every action has reaction
BLACK BACON
Artza Records / American Leather Records
----------------------------------------------------------
Badira 25 urtetik gora Kataluniako jatorria daukan eta HHH hardcore talde aitzindariaren sortzaile Alex Montiel Euskal Herrira... [+]
Punka. Punka bueltan da, edo hobe esanda, ez da inoiz joan. Lekitxotik (eta ez Lekeitiotik) datoz Zikinekoak, Mendeku Diskak-ekin argitaratu berri duten Bala Galdua Zure Buru Galduan elegantearekin.
“Eixu Zeuk” filosofia. Hori da oinarria eta helburua... [+]
Lau elementuren arteko baturak ez du beti lau ematen; gehienetan hori baino gehiago. Eta zer esanik ez, hainbat proiektutan ibili eta auskalo nola eta zergatik elkartu ziren hauek: Atxe, Led Infierno, Osoron eta Txerra. Aurrekariengatik uste genuen punka egingo zutela, baina... [+]
Ezin da talde baten irakurketa egin bere taldekideen iragana kontuan hartu gabe; eta kasu honetan, are zailagoa da ariketa. Tatxerseko kide bat dago eta Tatxers taldea dakar gogora Borlak. Ekidin ezina da aurreko taldean pentsatzea, baina motz geratuko gara, chorusdun gitarra... [+]
Debagoienan izan den hardcore talde bakarrenetarikoa da Fly Shit. Asmo handirik gabe eta egiten dutenean erabat sinistuta; presak estutu gabeko, eta era berean, etenik gabeko ibilbide sendoa daukate bizkarrean. Are gehiago, ez dute inoiz kontzertu txarrik eman, ezta soberako... [+]
Oñati herri berezia da zentzu askotan, eta zer esanik ez, inguruko herrietakoen begiradapean, a ze betaurreko janzten ditugun! Ezaugarri asko dituzte herriak eta herritarrek berezkoak, eta gazte asanbladaren inguruko mugimendua ere halakoa da, iraganean zein Antixena... [+]
Zenbat gauza pasatzen zaizkigun oharkabean. Nitxoetan mugituta ere, nitxo bakoitza handiegia ez ote da dagoeneko? Tolosatik dator Alai artistaren EP hau, breakbeat, jungle, UK garage eta house estiloko elektronika perfekzionista, zapore afrokaribearrarekin lurrindua.
Eta... [+]