Euskal Herriko historia, a zer abentura

  • Liburua, ipuinak eta orain pelikula: Lur eta Amets proiektuak hirugarren buelta emango du eta pantaila handian murgilduko da otsailaren 7tik aurrera. Denbora luze baten ondoren, haurrei zuzenduriko euskarazko animazio-film hezitzaile bat zinemetan estreinatuko da.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Anai-arreba bikiak dira Lur eta Amets. Asteburua heldu eta amonarenera joango dira, asteburu pasa, gurasoek ezkontza batera joan behar dute-eta. Amona Andereren eta honen katu Baltaxarren botere eta gaitasunei esker, asteburu arrunta zirudienak ez du ohikotik askorik izango. Bidaia batean murgilduko dira, eta garai historiko eta sasoi ugaritatik pasako dira, une gozo eta ez hain gozoak biziz. Tira-birak izango dituzte erromatarrekin, parte hartuko dute Nafarroako Erresumaren sorreran eta Zugarramurdiko sorginekin suaren inguruan dantzan arituko dira. Sorgin-ehiza ez zaie, baina, batere samurra izango; ezta Karlistadak eta Frankismoa ere. Adiskideak egingo dituzte, baina baita etsaiak ere. Ihes egingo dute, borrokatu, dantzatu, ikasi eta disfrutatu.

Duela bost urte jarri zuten martxan Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia proiektua Ikastolen Elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak, Euskal Herriko historiaren irakurketa euskaldunen ikuspuntutik berreraiki eta haur eta familientzat eskuragarri jartzeko helburu argiarekin. 2015ean kaleratu zuten proiektuaren ezagutza liburua, eta jarraian etorri ziren haurrei zuzenduriko bederatzi ipuin sortak eta galdera-erantzunen mahai jokoa. Aipatutako liburuetako ilustrazioez Lotura Films arduratu zen orduan eta, orain, behin ekoiztetxea proiektuaren bazkide egin eta bertan murgilduta, pantaila handira pasatzeko hautua egin dute. Pelikula 2017an hasi ziren ekoizten, eta iaz amaitu zuten, urte honetan nonahi proiektatzeko. Emaitzarekin gustura geratu dira ekoizleak, eta otsailaren 7tik aurrera Euskal Herriko zinema eta areto guztietatik pasa nahiko lukete, haur eta familia guztiengana heldu asmoz.

Erakutsi egin nahi du filmak, irakatsi baino gehiago: Euskal Herriko historia sakonago lantzea hezkuntza sistemari dagokiola uste du Miren Berasategi filmaren ekoizleak

“Euskal Herrian ez diegu inoiz gazteenei gure historia kontatu; hutsune horri erantzunez sortu zen proiektua, eta hori are gehiago lantzera dator filma”, dio Miren Berasategi filmaren ekoizleak. Historiaren berri emateko modu hezitzailea eta aproposa dela uste du, erraz eta era egokian hartzaileari iristeko modukoa, baina azpimarratu du film “historiko” bat baino, abentura istorio bat dela: “Garai ugaritan bizituko dituzte abenturak, baina guk azaldu ordez zein garaitan dauden, ikusleak berak kokatuko ditu horietan”. Haurrei ulergarri egiteko eran beti ere, testuingurua gehiegi sakondu eta zehaztu gabe, baina horien zantzu nabarmen eta aipagarri batzuk emanaz.

Imanol Zinkunegik eta Joseba Poncek zuzendu dute ordu eta hogei minutu irauten duen ikus-entzunezkoa, eta denbora luze baten ostean haurrei zuzenduriko lehen euskarazko filma izango da. Hutsune horretaz mintzatu da Berasategi, eta adierazi du Lotura Films ekoiztetxeak bazeramatzala hamar urte inguru Elkar argitaletxearekin hitz egiten halako animaziozko film bat egiteko asmotan. Funtsezkotzat jotzen zuten haurrentzako edukia sortzea, eta proiektuaren partaide diren gainontzeko hiru elkarte eta enpresek argi zuten, bestetik, Euskal Herriaren historia kontatu eta azaldu behar zitzaiela: “Heziketari dagokionez beharrezkoa zen haurrei gure historia ikusten dugun modura erakustea”.

Erakutsi, irakatsi baino gehiago. Izan ere, gaia sakonago lantzea hezkuntza sistemari edota familiari dagokiola uste du Berasategik. Hots, aisialdira begira irudikatzen dutela euren pelikula. Eurek garai bakoitzaren gaineko hiruzpalau zantzu azaltzen dituztela dio, haurrek ideia orokor bat egin dezaten orduko bizimodua nolakoa zen: nola bizi ziren, bereziki zer egiten zuten, zer jazo zen eta abar. Ahalik eta haur gehienengana iristea ere badu helburutzat proiektua zinemetatik pasatzeak, eta badirudi, Berasategiren ustez behintzat, jendeak erantzungo duela. Inoiz ez dela jakiten dio, baina.

Herriz herri aurkezpenak, autobusean

Durangoko Azokan egin zuten lehen aurrestreinalditzat har daitekeen aurkezpena. Irudienea gunean egin zuten lehen agerraldia proiektuaren egileek eta Lur eta Amets pelikulako pertsonaia gorpuztuek. Antzezki-ikuskizun baten bitartez azaldu zuten zertan datzan filma, makina bat haur eta familia aurrean zituztela. Filmaren lehen ordu laurdena eskaini zuten horren ostean, eta bertan ziren haurrei gonbita luzatu zieten, otsailaren 7tik aurrera gertuen duten zine aretora bertaratzeko pelikula ikustera.

Antzera, baina autobus ibiltari batean aritu dira azken kasik bi hilabeteotan Euskal Herria zeharkatzen. Lur eta Amets-en autobusak makina bat herri eta hiritan egin ditu geldialdiak, haurrengana gerturatu, trailerra erakutsi eta filma promozionatzen. Hego Euskal Herriko hiriburuetan izan dira, baita Beasainen, Barakaldon eta Altsasun ere, besteak beste. Estreinaldi aurreko emaitza ikusita, jendearen erantzuna “polita” izatea espero dutela dio Berasategik, “indar guztia” jarri dutela-eta promozio kanpainan.

Uste dute publikoari pelikula dibertigarria gerta dakiokeela, abentura istorio bat ardatz duelako finean. Haurrek ulertzeko eran eginda egon arren, guraso edota aitona-amonak entretenitzeko eta gertuko sentitzeko zenbait giltza ere ematen ditu. Horrek, ikusleak pelikulara lotzeaz gain, senideen artean konplizitatea sortzeko ere balio dezakeela uste du Berasategik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Marrazki bizidunak
Plano aldaketa azkar asko dituzten marrazki bizidunen eragin negatiboa aztertu dute

Denbora laburrean plano aldaketa asko dituzten marrazki bizidunek, alegia erritmo azkarreko hiperestimulazio audiobisualak eragin negatiboa du umeen arretan, hainbat ariketa mental egiteko gaitasunean eta autoerregulatzeko ahalmenean, ikerketa batek ondorioztatu duenez.


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Gookapi, haurrentzako euskarazko lehen plataforma interaktiboa

Gookapi.eus euskal ekoizpeneko marrazki bizidunen 1.000 minutu baino gehiago daude eskuragarri. 10 urtetik beherako haurrei zuzenduta dagoen euskarazko lehen plataforma interaktiboa da.


2023-08-18 | Ilargi Manzanares
Miyazakiren film berriak emango dio hasiera Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioari

Irailaren 22an emango dute Kimitachi wa Do Ikiruka/The Boy and the Heron filma, Zinemaldiaren inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaaleko auditoriumean.


‘Okrestra lurtarra’ animaziozko filma ostiral honetatik aurrera zinema-aretoetan

Apirilaren 8an estreinatuko da zinema-aretoetan Orkestra lurtarra animaziozko film luzea. Joseba Poncek eta Imanol Zinkunegik zuzendu duten lan hau egiteko asmoa 2014an jarri zen mahai gainean: “Luze jo du, baina merezi izan dute bideak eta lanak”, azaldu dute Lotura... [+]


'Disney plus euskaraz' ekimena
Haurren paradisu txikiak erdaraz egiten du

Joan den mendeko 80ko eta 90eko hamarkadatan, haur euskaldunen erreferenteak ziren Arturo erregea, Heidi, Dotakon eta Dragoi bola. ETB1ean ikusten zituzten. Azken zortzi urteotan haurren ohiko telebista kontsumoa %40 jaitsi da. Orain marrazki bizidunak ordainpeko plataforma... [+]


2021-03-11 | ARGIA
Klik!: Umorea eta pop kultura uztartuz, alternatiba sozioekonomikoak sareratuko dituen web-seriea

Jendartean eraldaketa bultzatzea eta alternatiba sozioekonomikoez hausnartzea helburu duen animazio web-seriea abian jarriko dute datorren asteartetik aurrera Bira Produkzioak-en eskutik.


Burdeletik animera

Japonia, XVII. mende hasiera. Tokugawa shogunaldian herrialdea bateratu zenean, Edo garaia hasi zen. Gatazka luzeen ondoren, bakea iritsi zen Japoniara, hirietako burgesia entretenimendu gosez zegoen eta giro egokia sortu zen arte eta kultura jardunetarako.


2020-01-07 | ARGIA
‘Lur eta Amets’ animaziozko filma estreinatu aurretik, haurrentzako ikuskizuna herriz herri

Euskal Herriko historia haurrei ezagutarazteko lagungarria izango den filma otsailaren 7an estreinatuko da aretoetan. Aurretik, hainbat herri eta hiri bisitatuko ditu pelikularekin lotutako ikuskizunak.


Eguneraketa berriak daude