“Nekromugaz ari gara populazio zehatzen heriotza eragiteko heriotza politikak egiten ari direlako”

  • EhuGune eta Ongi Etorri Errefuxiatuak eragileek gonbidatuta Bilbon izan da Helena Maleno (1970, El Ejido, Andaluzia), Vida en la necrofrontera [Bizitza nekromugan] txostena aurkezten. Kazetari, ikerlari eta, batez ere, giza eskubideen defendatzaile andaluziarra Marokon bizi da. Bi urteko lanak ahotsa eman die itsasoko bidea eginda bizirik atera diren kideei (hitz horixe darabil Malenok) eta euren senideei, mugek eragin dieten erresistentzia estrategiak konta ditzaten.

"Garaipena izan da prozesu judizialak irabaztea. Nire kasua eredugarri izatea nahi zuten, mugetan ari diren beste pertsonak jazartzeko eta kriminalizatzeko" (Argazkia: Hodei Torres)

Vida en la necrofrontera txostenean mugako emakumeen historioak jasotzen dituzu, aurretik inoiz ez delako egin. Zerk eraman zaitu lan hori egitera?

Caminos de Frontera kolektiboan migratzaile komunitateekin egindako lan-esperientziatik sortu zen, eta egunero egiten dugun indarkeriaren eta giza eskubideen urraketen monitorizaziotik. Baina baita hegoaldeko jakintza epistemologiaren eraikuntzatik ere; alegia, errealitate hauek bizi dituztenen diskurtsoei ezikusiarena egiten zaie. Iparraldetik datozenen bizipen eta diskurtsoak daude bakarrik, diskurtso ofizialak, eta hor diskurtso arrazistei eta xenofoboei egiten zaie leku. Horregatik gatoz muga politikek zeharkatzen dituzten pertsonen diskurtso eta analisiekin.

“Botatzeko gorputzak”, “hiltzen uzteko bizitzak”, “erresistentzia estrategiak”... kontzeptu gordin horiek eramaten zaituzte nekropolitikatik nekromugaldera.

AEBetan erabiltzen den kontzeptua da nekromuga. Nekropolitika ezartzen den guneak edo lurraldeak liratezke, eta han askoz ikusgarriagoa da industria kriminalek –bahiketak, sexu explotazioa, pertsonen trafikoa– eragindako heriotza eta gorputzen sufrimendua. Pertsonen mugimenduei lotutako industria kriminalek diru asko irabazten dute. Heriotzei mozkina ateratzen diete sare ekonomiko zehatz batzuek. Haiekin batera ari da gerrarako industria, armak saltzen dituzten enpresak: gatazkak eragiten dituzte armagintzan inbertitzen duten herrialdeetan eta, gero, berriz irabazten dute dirutza jendea mugitzen hasten denean, pertsona horien mugimenduak kontrolatzen. Nekromugaz ari gara populazio zehatzen heriotza eragiteko heriotza politikak egiten ari direlako, edo hiltzen uzteko politikak egitea dutelako helburu. Horren adibide dira itsasoan aplikatzen diren politikak. Hala, Itsas Salbamendu Humanitarioa bezalako erakunde publiko bat derrigortzen dute modu desberdin batean esku-hartzera –arrazismoz zeharkatuta–, Europako pertsonen edo pertsona migratzaileen bizitzak itsasoan salbatzerako orduan.

Argazkia: Hodei Torres

Oso kritikoa zara Espainiako Gobernuaren migrazio politikekin. Eratu berri den gobernuarengandik aldaketarik espero duzu?

Nahiko nuke gobernu berriarekin aldaketak egotea; batez ere, bereizi egin behar baitira itsasoan bizitzak babesteko neurriak migrazio kontroletik eta militarizazio politiketatik.

Itsas Salbamendurako zerbitzu publikoaren alde aritzen zara, sarri. Bilbon ere horrela egin zenuen.

Harro gaude Itsas Salbamendua lako erakundearekin. Itsasoan dagoen edozein pertsonaren bizitza defendatzeko dago, eta ezin dugu onartu mugen kontrolerako politika arrazistek zeharka dezaten. Hori da eskatzen duguna; hau da, Itsas Salbamenduak bizitza defendatu behar du, izan pateran doazen pertsonena, izan yatean doazenena. Ze, horixe da Itsas Salbamendurako erakunde publikoaren egitekoa. Tamalez urratsak eman dira zerbitzu horren erabilera arrazista egiteko eta ekintza gaitasuna desegiteko; justu, gainera, indartu egin behar denean itsasoan diren pertsonen errealitateari erantzuteko gaitasuna.

Nola daramazu bizi izan duzun kriminalizazio prozesua? Babes programa batean sartu izana nola bizitzen da?

Tira, ni ondo nago. Garaipena izan da prozesu judizialak irabaztea. Nire kasua eredugarri izatea nahi zuten, mugetan ari diren beste pertsonak jazartzeko eta kriminalizatzeko. Auzia irabazi izanak ez nau ni bakarrik babesten, eskubideak defendatzen lan egiten duten beste kide batzuk ere babesten ditu forma kolektiboan. Baina bai, marka handiak uzten dituzte kriminalizazio prozesuek. Zure bizitza aldarazten dute, babes neurriak dituzu, gehiago zaindu behar zara, eragin egiten du familian, maite dituzunengan, ingurunean. Izan ere, kriminalizazioa tortura prozesu bat da; estatuetatik egiten den tortura sistematikoa.

Bilboko mahai-inguru ostean hainbat gaztek agurtu zintuzten; maitekiro ari zirela iruditu zitzaidan.

Bai, horietako batzuek deitu egin ninduten itsasoan zailtasunak zituztenean. Ezagutzen ninduten, sare sozialen bidez jarraitzen naute eta hunkigarria da, ze maitasun horrek, indar eta partekatze horrek, salbatu bainau neu ere. Esaten didatenean bizitzak salbatu ditudala, sarritan esaten dut bizitza horiek gero ni salbatu nautela, estrategia guztien bidez, baita otoitz egiten ere. Eurek kontatzen dute deklaratzera joan behar nuenean otoitz egiten zutela, musulmandarrek sakrifizioak egiten zituztela, baita marabuek ere. Azken batean, eskaini didaten maitasunak, laguntasunak, maite-suak lagundu dit oraindik agerikoa den kriminalizazio prozesu honetatik salbatzen. Oraindik jazarpena eta kriminalizazioa bizi baitut, baina urrats oso handia eman dugu auzia irabazita. Beraz, zoragarria da pertsona hauek, kide hauek, agurtzeko aukera izatea.

Heriotza politiken salatzaile
“Heriotza politikak oso presente daude Europako mugetan. Jendea hiltzen eta hiltzen uzten duten politikei egiten die erreferentzia Vida en la necrofrontera txostenaren izenburuak, Achill Mbembe pentsalari kamerundarraren nekropolitika kontzeptuari. Migratzaileek ez dute lekuz aldatzeko eskubiderik, baina euren bizilekuetatik mugiarazten ditu industria kriminalak. Dirua irabazten da hainbat gorputz hiltzen, torturatzen, saltzen; INDRA segurtasun enpresak egiten duen modura, esaterako”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-27 | ARGIA
Migrazio politikak salatu eta auzipetuak kargugabetzea eskatu dute epaiketaren atarian

2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Larrialdi egoera Mexikorekin mugan: migratzaileen aurkako ehiza abiatu du Trumpek

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


Irungo Harrera Sarean Gautxori taldearen lana indartu da

2024ko balantzea egin du Irungo Harrera Sareak. Aurreko urtearekin alderatuta saretik migrante gehiago pasa dira, eta Gautxori taldearen harrerak laukoiztu egin dira. 6.000 pertsona inguru artatu dituzte guztira.


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-26 | Leire Ibar
10.500 migratzaile baino gehiago hil dira aurten Espainiako Estatuko kostaldeetara iristeko ahaleginean

2024ean batez beste eguneko 30 migratzaile baino gehiago zendu dira Espainiako Estatuko kostaldeetara iristeko ekinean. 10.457 heriotza errejistratu ditu Caminando Fronteras erakundeak eta "arrastorik utzi gabe" desagertu diren beste 131 ontzi zenbatu ditu. Kopuru hau... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


2024-12-18 | Mara Altuna Díaz
Migratzaileen Nazioarteko Eguna | Alberto Flores-Uranga, artzaina
“Amerikak asko eman dit, baina nik ere asko eman diot Amerikari”

20 urte zituela, Alberto Flores-Uranga Mutrikutik Idahora (AEB) joan zen artzain. Bakardadean, mendietan galduta, maiz koiote eta hartzak begira zituela."Berriro egingo nuke, zalantzarik gabe", dio, garai haiek gogoratuta.


Eguneraketa berriak daude