Opera bat programatzea ez da tontakeria. Mila elementu, detaile, teknika, profesional, artista, koordinatu behar dira emaitza ez bakarrik ona eta doia lortzeko, baizik eta exijentea den publiko bat sorgintzeko. Eta Wagnerren obra bat denean hau guztia ehunekin biderkatu egiten da, konpositore honen operak konplexutasun handiko produkzioak dira eta.
Horrexegatik, zalantzarik gabe esan behar dugu OLBEk benetan asmatu zuela Der fliegende Holländer (Holandar alderraia) produkzioa antolatzean. Izugarrizko protagonista izan genuen, baina horrez gain, inguruko pertsonaiak ere maila gorenekoak suertatu ziren.
Obra ederra da, Heinrich Heineren lan batean oinarrituta. Erromantikoa eta guztiz tragikoa. Bi pertsonaia “boteretsu” aurkezten ditu maila psikologikoan zein interpretatiboan: holandarra, baritono batentzako paper bat, estreinaldi garaian batere ohikoa ez zen tesitura bat; eta Senta, erredentzioaren gaiaren ikur argia, beti Wagner obsesionatu zuena. Izan ere, obraren gai nagusia maitasunaren bidezko erredentzioa da.
Esan bezala, interprete onenak izan genituen. Gaur egun entzuten den holandar mediatikoena izan zen protagonista: Sir Bryn Terfel galestarra, bere baliabideekin bat zetorren ikuspegian: barneratzerik eta barruratzerik gabe, orkestraren intentsitatearen parekoa, eta emari handiko ahots zabal eta adierazkor batean, sotiltasunetik urrun. Halere, batzuetan sorpresa hartu genuen une delikatu eta sentituak adierazi baitzituen.
Kontraste horrek –pasarte batzuen ia laztan ikaragarriaren eta beste batzuen ia animaliaren oldarkortasunaren arteko txandakatze horrek– eraman zuen Terfel pertsonaia bat birsortzera, zeina atsegin baitugu, bere sufrimenduagatik, bere gizatasunagatik; baina, aldi berean, bere elementu deabruzko eta basatiagatik, hunkitzen gaituena.
Laburbilduz, Terfelek Holländer ahaztezina egin zuen. Bere ondoan, Manuela Uhl soprano alemaniarrak, Sentaren paperean, ahots distiratsu eta koloretsua erakutsi zuen. Eta, horrez gain, naturaltasunez mugitu zen eszenatokian. Wilhelm Schwinghammer baxuak oso interpretazio teknikoa egin zuen, ñabardura gutxi azalduz, baina guztiz dotorea. Kristian Benedikt tenorea, Itxaro Mentxaka mezzoa eta Roger Padullés tenorea fin eta adierazkortasunez aritu ziren baita ere. Benetan ondo.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------
Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.