Lumik eman digu neguko haize eta hotzari aurre egiteko aukera. Itzal zikinak lan berria aurkezten aritu dira Orbeleko lagunekin, aretoa erdi bete erdi hutsik zutela. Bertaratu ez direnen kalterako. Zoragarria izan da.
Nahia Zubeldia proiektu askotan ikusia dugu, eta 2016an Manu Matthysekin batera Lumiren lehen EPa kaleratu zuen. Zubeldiaren kantetan oinarriturik egindako pop atmosferiko ederretik jauzi itzela egin eta estilo propioa sortu dute azken lanean: sintetizagailu modularrak oinarri eta ahots efektuak eta gitarrak gehituz. Lumi orain unibertsoa da.
Bikoteak aztitik ere badu. Sorginkeria bezala harrapatzen zaituzte Zubeldiaren ahots ederrak eta Matthysen sintetizagailuen munduak. Ahotsa grabatu eta loopeatu ere egiten dute, efektuak gehituz, eta miraria lortzen dute: Zubeldiaren ahotsa biderkatzea.
Modularren mundua ezagutzen ez duenarentzat, uhinak manipulatuz, biderkatuz eta efektuak gehituz sortzen den sintetizagailua da, moduluak gehitu egiten dira eta aurrez konexiorik ez dagoenez, musikariak berak egin behar ditu. Honek musika elektronikoari leporatzen zaion “faltsutasuna” apurtzen du. Izan ere, nota bakoitza momentuan erregulatu behar da. Eta jakina da: “Ez zara inoiz bi aldiz ibai berean bainatzen”.
Hurrengo emanaldiak:
Otsailak 1 Donostia, Añorga.
Martxoak 13 Azpeitia, Arkupehotsak.
Apirilak 14 Basauri, Maz.
Bidaia egitea erraza da beraz, soinu eta arpegio mundu oso bat irekitzen baita, intimitatetik trantzera igaroz. Errepertorio motzean estilo eta paisaia ugaritik pasa da bikotea, baina haria galdu gabe. Une oro hegan egiteko bitartekoak eskainiz ikusleari.
Sekuentzia elektronikoetan gehiegi harrapatuta geratzeko arriskuak Lumiren letra zoragarrietan arreta ez jartzera eraman zaitzake. Eta merezi dute: “Egunez baztertuak ateratzen dira. Mainguak, itsuak, zaurituak, estatua perfektuen itzal zikinak”. Orratz begietatik sartzen ez den munduari egiten diote kantu.
Biriatuko mugak murru kulturala dirudi, 50 kilometroko distantzia atzerria balitz bezala. Kataluniatik antzeko formatuak bilatzen dituzten artistek onarpen eta zirrara handiagoa lortzen dutela iruditzen zait. Harribitxia da Ipar Euskal Herriko eszena. Eta zaintzea komeni.
PD: Orbelekoek gitarra eta sintetizagailuen bidez anbientez jositako itzelezko kontzertua eman zuten. Murgiltzeko eta bidaiatzeko beste unibertso eder bat.
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.
---------------------------------------------------------
Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.
---------------------------------------------------------
Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.
Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------
Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]