X Xua da. Xua Lasagabaster Uranga.
X Olatz da. Olatz Lasagabaster Anza. Amatxo.
X Patxi da. Patxi Uranga Salbide. Aitatxo.
X Mari Karmen da. Mari Karmen Anza Suberbiola. Amona Mari Karmen.
X Usurbil da. Orio da. Zarautz da. Euskal Herria.
X Picassenteko espetxea da. Valentzia.
X 1.200 kilometro da. 600 kilometro joan. Eta beste 600 kilometro etorri.
Amona Mari Karmenek dispertsioaren erruz guztira 280.000 kilometro egingo zituela kalkulatzen zuen 2018rako: Avila, Madril, Alacant... Avila berriz eta azkenik, Valentzia.
Amona Mari Karmen indarra da. Sostengua. Zaintza. Eta antolakuntza. Antolatzeko beharra.
Astearteetan 40 minutuko bisita eta ostiraletan beste 40 minutuko bat kanpotik doazenekin. Hilabetean behin ordu eta erdiko bis familiarra eta hiru ordu eta erdiko elkarbizitza bisa. 80 minutu astero. Ordu eta erdi gehi hiru ordu eta erdi hilabetean.
Bost minutuko zortzi dei astean. Deitzerako, Olatzi esan beharreko guztia zerrenda batean apuntatuta.
Xua “sorgin txiki ederra” da amona Mari Karmenen ahotan. Jaio zenean pisu bat alokatu zuten Valentzian, espetxetik ateratakoan amonarekin egon eta egoera berrira ohitzen joan zedin.
Xua motxila astun batek konkortutako bizkarra da. Lehen aldiz itsasoa ikusi duen haurraren ilusioa eta Gabonetan bere herriko Olentzero eta Mari Domingi ezagutu dituenarena.
Xuak ez du bere birramonak ezagutzeko aukerarik izan orain arte. Patxiren amonak eta Mari Karmenen amak ez zuten Xua ezagutzen.
Xua Olatzekin bizi da eta presondegi berean dagoen aita noizbehinka ikusten du. Patxik jaio eta 22 egunera ezagutu zuen alaba, artean Fontcalenteko espetxean zegoelako.
Olatz eta Xua gaixo egon izan direnetan, Patxik ez du beraiekin zuzenean hitz egiteko aukerarik izan eta Mari Karmeni egindako telefono deien bidez izan du beraien berri.
Olatz eta Patxi 2009ko ekainean espetxeratu zituzten eta hamabina urteko kondena daukate. Kondenaren hiru laurdenak beteta baldintzapeko askatasuna lortzeko eskubidea izan arren, salbuespenezko legedia aplikatzen zaie. Xuak hiru urte beteko ditu urtarrilaren 19an eta kartzelatik atera beharko du nahitaez. Usurbilera joango da amonarekin bizitzera.
Xua amatxorekin 24 orduz egotetik berarekin bisitetan soilik elkartzera igaroko da bat-batean.
Xuari ez zaio kotxean bidaiatzea gustatzen. Azken bidaia batean 45 minutu igaro zituen gerrikoa askatzeko erregutuz, oihuka.
Zilbor-hesteak ezin dira horrela eten.
Xuak etxean behar du. Bere gurasoekin.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]