Giro oso desberdinetan entzun ditzakegu, azkenaldian, Euskal Herriko independentismoaren nahiz nazio identitatearen bilakaerari buruzko ikuspegi ezkorrak, are katastrofistenak ere. Iritzi horien arabera, independentismoa beherantz omen doa eta euskal nazio identitatea ere krisi sakonean dago. Abertzaleen nahiz unionisten ahotik entzun ditzakegu horrelakoak, Euskal Herrian zein guretik kanpo.
Baina ikuspegi hori ez da iritzi soil moduan aurkezten, egitate frogatu gisa baizik. Eta hor dago, nire ikuspegitik, arazoa. Ikerketa soziologikoak aipatu ohi dira iritzi horien legitimazio bitarteko gisa; eta, beraz, ondokoa galdetu beharko genioke geure buruari: egia al da Euskal Herrian independentismoa “minimo historikoetan” dagoela, hedabideetako eztabaida askotan baieztatzen den moduan?
Ikerlan desberdinetan ez da independentziaren aldeko jarreraren beherakada argirik antzematen, eta guztiek adierazten dute urtetik urtera Hego Euskal Herrian bederen independentismoak oinarri esanguratsua duela
Bada, galdera horri erantzuteko, hainbat bide ditugu. Horietako bat hauteskundeen emaitzak dira, baina horien arabera abertzaletasuna beheranzko joeretatik urrun dabil urteotan. Gainera, abertzaletasuna aipatu dugu, eta dagoeneko badakigu abertzaletasuna eta independentismoa ez direla gauza bera. Abertzale guztiak ez dira independentistak, eta abertzaleak ez diren independentistak ere baditugu. Nazionalismoa eta independentismoa bereizi beharra aldarrikatzen duten ikuspegi berritzaile horiek, Kataluniako haizeek bultzatuta, dagoeneko nahiko barneratuta ditugu gurean, esango nuke.
Hauteskunde emaitzek balio ez dutenez, ikuspegi ezkor hori ikerketa soziologikoen bidez legitimatzen saiatzen da. Baina Euskal Herri mailako datuak urriak izateaz gain –zein beharrezkoak ditugun nazio mailako datuak!–, arazo nagusia da independentziari nahiz nazio identitateei buruz zer galdetzen den.
Independentziari buruz, datu kontrajarriak ditugu mahai gainean. EAEko Soziometroa aipatzen da maiz, baina emaitzak arretaz begiratzen baditugu, ikusiko dugu azken hogei urteetan independentziaren aldeko jarrera ez dela modu nabarmenean aldatu (%25etik 22ra), kontrakoak modu argian indartu diren arren (%24tik 34ra), espainiar nazionalismoaren suspertzeari eta Kataluniako eraginei loturik ziurrenik. Azpimarratzekoa da galdeketa horretan %31 “egoeraren arabera” independentziaren alde edo kontra egongo litzatekeela. Hemen dugu, beraz, ahaztu ohi den datuetako bat, azken talde horretan ere independentziaren aldekoak baititugu, zenbat diren jakin ez arren.
Zifren gerran sartu gabe, azpimarratuko nuke, oro har, ikerlan desberdinetan ez dela independentziaren aldeko jarreraren beherakada argirik antzematen, eta guztiek adierazten dutela urtetik urtera Hego Euskal Herrian bederen independentismoak oinarri esanguratsua duela: EAEko %31 azken Euskobarometroan, eta Euskal Herri osoko %40,7 estatu propio baten alde Euskal Estatua irudikatzen lanean, bi adibide jartzearren.
Arazoa konplexuagoa da nazio identitateei dagokienean. Izan ere, nazio identitateei buruzko ezagutza urria dugu gurean, uste duguna baino txikiagoa. Ikerketa soziologikoetan erabili ohi den eskalak –espainiarra/frantziarra baino euskal herritarrago modukoa– datu interesgarriak eman ditzake, baina ez du zehazki nazio identitatea aztertzen, bestelako pertenentzia sentimendu batzuk ere (atxikimendu erregionala, lotura afektiboa, estatu batekiko kidetza administratiboa, eta abar) barne biltzen dituen heinean. Paradoxikoa dirudi, ondorioz, lehia politikorako diskurtsoa izan daitekeena egitate frogatutzat hartzea, bereziki norberaren posizioaren kontra egiten denean.
Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.
EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.
Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]
Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.
Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak.
Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.
---------------------------------------------------------
Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]
Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.
Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.