Evo eta litioa edo nola Bolivia harrapatu duen auto elektrikoaren madarikazioak

  • Berri agentziek oihukatu zuten 2019ko azaroaren 12an: “Nobel saria eman diete litio-ioizko baterien asmatzaileei, larrialdi klimatiko betean”.  Bi egun lehenago, azaroaren 10ean, Evo Morales lehendakariak dimisioa eman eta ihes egin behar izan zuen, eskuinak kaleetako liskarrez hasi ostean, poliziak eta armadak borobildutako estatu kolpearen ondorioz. Litioak bakarrik ez zuen eragingo ezker indigenistaren porrota, baina hura gabe ere ezin da ulertu.

Garatze itxaropena irudikatzeko, litio karbonatoz betetako ontzi bat erakutsi zuen Evo Moralesek 2009an, mineral hori ekoizteko Boliviak eraiki zuen lehenbiziko lantokian.
Garatze itxaropena irudikatzeko, litio karbonatoz betetako ontzi bat erakutsi zuen Evo Moralesek 2009an, mineral hori ekoizteko Boliviak eraiki zuen lehenbiziko lantokian.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Kimika atalerako 2019ko Nobel Sariak ohoratu zituen John Goodenough iparramerikarra, Stanley Whittingham britainiarra eta Akira Yoshino japoniarra, mundu osoko smartphone eta auto elektrikoen arima den bat eria sortu izanagatik. “Klimaren larrialdiaren gaur eguneko testuinguruan, asmakizun horrek onura handiak ekarri dizkio gizadiari”, esan zuen epaimahaiak. “Gure egunerokoa litio-ioizko bateriaren mende dago, izan sakelako telefono, ordenadore, auto hibrido edo elektriko”.

Vijay Prashad intelektual eta ekintzaile indiarrak “Evoren ondoren, litioaren gaiak itzal luzea dauka Bolivian” analisia plazaratu du Counterpunch ezkerreko aldizkarian, urrea balio duen metal berria eta faxismoaren kolpea lotuz. Prashaden arabera, azken urteotan Bolivia ahalegindu da inbertsioak erakartzen, bere litio erreserbak ustiatzeko etekinak bertan geratzeko moduan. Moralesen lehendakariorde Alvaro Garcia Linerak esan zuenez, litioa izango delako “mundua mugiaraziko duen erregaia”. Alegia, planeta osoko litio erreserba ezagunen hiru laurdenak bere lurzoruan dauzkan herrialdea txirotasunetik ateratzeko adina aberastasunen jabe zela Bolivia, baldintza zorrotzak jartzen baldin bazizkion bere ustiatzeari.

Morales lehendakariak garbi adierazi zuen litioaren negozioan parte hartu nahi zuten atzerritarrek derrigor egin beharko zutela Comibol meatzaritza konpainia boliviarrarekin eta Yacimientos de Litio Bolivianorekin (YLB) batean. Moralesen gobernuak eten egin zizkien kontratuak meatzaritako korporazio handi gehienei, hala nola, Glencore, Jindal Steel & Power, Anglo-Argentine Pan American Energy eta Trimetals Mining erraldoiei. Nazionalizazio politika horiengatik, baina baita Boliviako litio erreserbak ustiatzeko arazo teknikoengatik ere, alde egin beharrean aurkitu ziren Eramet frantsesa, FMC estatubatuarra eta Posco hegokorearra ere; Argentinara jo zuten litio bila. Salbuespen moduan, Moralesen agintealdiaren azken urtean, ACI System alemaniarrarekin sinatu zuten akordioa, Salar de Uyumi eskualdeko litioa ustiatzeko, baina herritarren haserre eta liskarrek  atzera eginarazi eta Moralesek dimititu baino astebete lehenago bertan behera utzi zuen akordioa.

Mendebaldeko konpainiekin adostu ezinezko negozio baldintzak Txinako enpresekin elkartuz adostu zituzten boliviarrek. Prashaden analisian, “honekin arriskutan sartu zen Morales, Mendebaldeak eta Txinak daramaten Gerra Hotz berrian sartu zuelako muturra. Moralesen kontrako kolpea ezin da ulertu talka hori kontutan hartu barik”. Txinako TBEA Group eta China Machinery Engineeringek tratu berriak sinatu zituzten YLBrekin. Tianqi Lithium Group ere, ordurako Argentinan ari zena, YLBrekin elkarlanean hastekotan zen. “Meatzaritzako multinazional nagusiek –amaitu du Vijay Prashadek– ezin zuten onartu litioa eskuratzeko negoziorako itun sozial berri bat. Bai Tesla (AEB) eta bai Pure Energy Minerals (Kanada) biek zeukaten Boliviako litioan esku hartzeko interes handia. Kolpearen ondoren, Teslaren akzioek tximistaren abiadan egin zuten gora”.  

Basamortuak bazuen altxorra

Txile, Argentina, Peru eta Boliviak bat egiten duten eskualde horretan –orain arte litioaren triangelua deituan– dauden korapilo geopolitikoak aztertu ditu Marca Abya Yala aldizkari digital ezkertiarrak, “Boliviako estatu kolpearen geopolitika: litioa, gasa, ura eta ozeanoen arteko korridorea” analisi zehatzean. Funtsean, munduko litio erreserba guztien %85 dago triangeluko basamortu horietan. Txile da gaur esportatzaile nagusi, baina erreserba handienak Boliviak dauzka, munduko ia %70 Salar de Uyuni laku idortuan, 21 milioi tona.  Munduko bateria ekoizle handienak eta horien kontsumitzaile nagusi diren auto ekoizleak harrapazka baitabiltza bere bila, litio karbonato tona Txinan 13.000 dolar pagatzera iritsi dira. Eta baterien merkatua 2025a bitartean hirukoiztera iritsiko dela diote zenbait adituk.

Berrikitan metal preziatua aurkitu da Perun ere eta triangelua baino litioaren laukia hasi dira aipatzen. Historian zehar nazionalismoz mozorrotu arren, oinarrian natur baliabideengatik ziren gerra bat baino gehiago eduki dituzte herrialdeok. Etorkizunari begira tirabira horiek berriro handitu daitezke, Marca Abya Yala-ren analisiaren arabera. Liskarretarako fronte ugari dauzkate gaur ere zabalik. Adibidez, Txilek eta Boliviak Silala ibaiaren urak norenak diren eztabaida Nazioarteko Justizia Auzitegira eraman dute. Boliviak jarraitzen du Txileri Ozeano Barerako sarbidea eskatzen, ehun urtez goiti dirauen disputan. Baina AEBek oso hurbiletik eta goitik kontrolatzen dituzte denen mugimenduak.

Yankiek lehendik baldin bazeuzkaten base militarrak Paraguai, Txile eta Perun, Mauricio Macrik onartu zuen 2018an AEBetako armadak lau berri eraikitzea Argentinan, horietako bat Neuquen hirian, litioa ustiatzen ari diren Vaca Muerta eremutik hurbil. Neoliberalen egunkari maiteenetakoa den Financial Times-ek 2018ko maiatzeko tituluan ipini zuen moduan, “Auto elektrikoen geopolitika iskanbilatsua izango da”. Henry Sandersonek laburbildu zuenez, “petrolioak garrantzia nagusia eduki du joan diren 100 urteotako geopolitikan, Mendebaldeko potentziak eramanez Ekialde Hurbilarekiko menpekotasun zoritxarreko batera. Baina oker dago uste duena energia berriztagarriak nagusi izango diren etorkizun batean tira-bira geopolitikoak mirariz bezala desagertuko direla. Haize-errotek bezala, litio-ioizko bateriek behar dituzte lehengai asko, horiek edukitzeagatik bedeinkatuak edo madarikatuak dauden herrialdeetatik ekarri beharrekoak”. Bai, natur baliabide handiegiak edukitzea madarikazio gertatzen da. Ikusi zenbat gerra eta zenbat milioika hil, zauritu eta iheslari nozitzen dituen Kongok, munduak daukan kobaltoaren erdia bere lurzoruan edukitzeagatik. Kobretan aberatsak izateak eragin ditzakeen kalamitateak ongi ezagutu dituzte Txilen edo Bolivian… baina ez da esaten laster dena elektriko bihurtzekotan, 1900etik planetak ekoiztutako kobrearen erdia adina nonbaitetik atera beharko dela.

“Litioari dagokionez –zioen Financial Times-ek– auto elektrikoaren etorrerak zakartu egingo du Txinarekiko tira-bira. Pekinek sekulako apustua egin du energia garbietan. Baina ez pentsa Txinari debalde utziko diotenik auto elektrikoentzako ezinbestekoak diren metalak eskuratzen. AEBetako administrazioak ezagutarazi berri du bere ekonomiarentzako eta segurtasun nazionalarentzako kritikotzat jotzen dituen 35 mineralen zerrenda, eta tartean daude litioa eta kobaltoa”. Horra zanpaketa berriztagarria.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
Munduko energia kontsumoaren igoera eragin dute industriaren, AAren datu-zentroen eta bero boladen areagotzeek 2024an

Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) astelehenean argitaratutako txostenaren arabera, %2,2 igo da energia eskaria 2024an aurreko urtearekin alderatuta, besteak beste, egiturazko arrazoi hauengatik: beroari aurre egiteko argindar gehiago erabili beharra, industriaren kontsumoa... [+]


2025-03-19 | ARGIA
“Proiektu honi ez!” Arratzua-Ubarrundiako plataformaren adierazpena

Arratzua-Ubarrundiako "Proiektu honi ez!" plataformak adierazpen hau kaleratu du, udalerri horretako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu berritan. Izenburu hau darama testuak: "EH Bilduren moketako politika edo Iparra nola galdu".


2025-03-19 | ARGIA
Dimititu egin duten Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek herritarrei zuzendutako agurra

Arratzua-Ubarrundia (Araba) herriko EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute Solariaren zentral fotovoltaikoagatik. Hau da hiru zinegotziek, Txetxu Zengotitabengoak, Laura Sanchok eta Javier Ruiz de Arkautek, herritarrei zuzendu dieten agur mezua.


Lurraldeko harrapariak eta energia-mendekotasuna dutenak Arabako hegoaldean jarri dira

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]


Otero jaunari

Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan ere, sortu didan egonezinak pisua du. Haserrea ere astuna egiten zait. Ez pentsatu, ordea, dela zenbait... [+]


2025-03-17 | Estitxu Eizagirre
Aranon makroeolikoen aurkako eguna gozatu zuten
“Paradisu zineman ikusiko gara...”, haizeari puzka ari beharrean

Martxoak 15 goizean elurrak zuritu zuen Arano. Bertako herritarrek eta ingurutik eta ez hain ingurutik bildutakoek bete zuten plaza eta elkartasunaren beroan gozatu zuten eguna: Urumeako mendietan ezarri nahi duten Euskal Herriko zentral eoliko handienaren kontrako protesta izan... [+]


2025-03-17 | Valen Arteaga
Bolo-bolo, gezur-zulo

Mikel Oterok boterea besarkatu zuenetik, metaforikoki eta literalki, maiz harritzen gaitu “trantsizio energetikoari” buruzko matraka instituzionala indartzen duen artikulu burutsu batekin. Horretarako, ez du dudarik egiten bere garaian politika instituzionalak eta... [+]


Komunitateaz (II)

Susmoa dut komunitatea hustuketa prozesu betean dagoela, eta beldur naiz, beste askori gertatu eran, mamirik gabeko bilgarri ez ote den bilakatuko, jada bilakatu ez bada. Ikustea besterik ez dago, komunitatearen izaera holistikoa gero eta modu lausoagoan heltzen da, eta Che... [+]


Amasamendin eolikoak ezartzeko proiektu bat dagoela jakinarazi du Villabonako Udalak

Herriko EH Bilduko zinegotzi eta legebiltzarkide den Ander Goikoetxeak egindako galdera parlamentario bati Jaurlaritzak emandako erantzunaren bidez jaso informazioa hau. Bi haize sorgailu ezartzeko asmoa dago eta Cluster Hernani izeneko proiektu zabalago baten barruan kokatzen... [+]


2025-03-12 | Estitxu Eizagirre
Beste makroeoliko proiektu bat, Lesaka eta Goizueta artean

Cefiro Holdco enpresak "Domiko" deitu dion eta bederatzi makroeoliko izango lituzkeen proiektua jarri nahi du Lesaka eta Goizuetako lurretan eta ebakuazio-linea Oiartzungo azpiestaziora bideratuko luke. Espainiako Gobernuak du proiektu hau tramitatzeko eskumena.


Bolo-bolo

Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


2025-02-19 | Estitxu Eizagirre
Francisco Vaquero
“Euskal Herria makroproiektu berriztagarrien aurka borroka gehien egiten ari den lurraldea da”

Makroproiektu "berriztagarriek" sortzen dituzten ondorioak filmatu ditu Vidas irrenovables (Bizitza ez-berriztagarriak. Euskarazko eta frantsesezko azpitituluak prestatzen ari dira) dokumentalean Extremadurako (Cabeza del buey, Espainia, 1985) landagunean hazitako... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Eguneraketa berriak daude