Urte berria hasterakoan, usaia dugu aitzinekoan iragan gertakariak banan-banan ikuskatzea. Katastrofismoak, etsipenak edo kolapsismoak menderatu garai honetan, aldizkari eta irrati-telebista emankizun haritik oroituko gara, beraz, jende xumearen egoera sozio-ekonomikoa txartu dela; arlo guztietan lan baldintzak okertu direla; beroketa klimatikoak eta kutsadurak aitzina egin dutela; estremismo politikoa, terrorismoa, bortizkeria fisiko edo morala, iruzurkeria eta ustelkeria normalizatu eta garatu direla munduan zehar jendarte guztian; herri eta pertsona zapalketek segitu dutela aberats okaztagarri bakar batzuen probetxuko, eta abar. Horrelako errepasoen ondotik, urte berriarekin hasiko den etorkizuna nolaz ez ikusi ilun bezain beldurgarria? Zein federen izenean opatu “urte berria zoriontsua bekizu” nork maite duen hurbilekoari? Zein esperantzaren indarrez sinetsi bakea, amodioa, errespetua, jendetasuna eta lurrarekiko begirunea garaile ateratzen hasiko direla ondoko hamabi hilabeteetan?
Bizkitartean, hauturik ez: behereko errekaren zolan ez badugu egon nahi, aurrera jotzekoa dugu, zerbaiti lotu behar gatzaizkio. Bakoitzak premiazkotzat daukana eginen du, holako zein halako borroka zuzenean buru-belarri sartuz. Ni elkarteetan, lanean, etxean eta nire buruan, hizkuntz eta irudimen jorran ariko naiz. Hots, literaturaren bidetik ibiltzeko tirria daukat, nehoiz baino gehiago. Literatura, frankorentzat gauza ezdeusa eta trufagarria, “aisialdi” gisa ezartzen dena curriculum vitae-etan. Behin betiko egia edo jakintzarik eskaintzen ez duena. Baina bizirik atxikiarazteko gai den oldarra pitzaraz dezakeena.
Luzaz bat bestearen aurka ezarri dira alde batetik literatura, irudimena, fikzioa, birtualitatea eta bestetik lana, arrazoia, errealitatea eta aktualitatea. Lehenak zitezkeen mundutik ihes egiteko bideak, bigarrenak mundua itzulikarazteko gakoak. Baina hain segur banaketa horrek gaitu ateka gaitzera igorri. Literatura, irudimena eta asmakuntza askeari toki gehiago egingo bagenie jendartean, hobekuntzak sentituko genituzkeela ez dut dudarik. Ezen, uste dut literatur zaleak, irudimentsuak eta asmatzaileak modu baikorrean eta indartsuan eragile direla jendartean.
Gisa horretan, ezinbestekoa da ene ustez, hezkuntzan literaturari eta horrek baimentzen duen irudimen isuriari leku zabala egin diezaiegun, lehen haurtzarotik unibertsitatera. Hazi Hezi aldizkariaren 31. zenbakian, Jesus Mari Olaizola Txiliku idazleak honelako oharra egin du: “Ez da gutxiago irakurtzen dela, baizik eta ipuinak gutxiago irakurtzen direla. Gaur egun telebistan mila koloretako programak daude haurrentzako, pelikulak, interneten zer esanik ez, eta abar. Gaur egungo haurrek irudimenaren beste pizgarri batzuk dituzte eskura, liburuez aparte. Lehen ipuinak oso garrantzitsuak ziren, irudimenaren pizgarri nagusiak zirelako. Gaur egun hor daude baina bigarren mailakoak direla esango nuke”. Neronek frogatzen dut eskolan gazteek irudimen guti dutela, gehienek idazlanak zentzugabeko gerlez eta zapartatzeez josten dituztela aterabiderik proposatu gabe.
Literaturari esker eskuratzen den irudimena hitzezkoa da. Hitzek esplizituki edo inplizituki, joko sinboliko gisa sustatzen duten unibertsoa da, mundu errealarekin harremanetan egoteko baitezpadakoa dena. Goazen bada ipuin, alegia, olerki eta eleberri irakurtzera edo idaztera, ondotik elkarrekin aztertzera, urte berria argi diezaguten.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Azkar! Azkar! Adi egon, ez daukat astirik eta! Ohartarazi behar zaitut, denborak agian ez baitit uzt… Pipipipi-pipipipi! Pipipipi-pipipipi!
Goiz jaiki, eguneratuta egoteko irratia piztu, dutxa hartu, ilea lehortu, orraztu, bizarra kendu edota makillatu, kafea egiten den... [+]
Ez da berria, lehen ere ezagutu ditugu horrelako egoerak. Bere garaian hartutako erabakiaren emaitzak okertzen doazenean, zuzentzeko nahiko denbora balego bezala, eta ez da egia.
Hitz politak, itxaropentsuak, euskal gizartean pozik entzuten direnak, bai, baina badut beldurra,... [+]
Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]
Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]
Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.
Zinez txalogarria, eskolako irakasle talde jakin baten borondatez, eta zenbait gurasoren inplikazioz, A ereduko ikastetxe estigmatizatu bat D ereduko eskola bilakatzeko abian jarri duten prozesua Gasteizko Judimendi auzoan. Honela, posible egiten ari dira Araba, Bizkaia eta... [+]
2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi baino bi aste lehenago, Hezkuntza Saileko arduradunengana jo genuen, itunpeko eskoletako gelen ituntze maila ez delako egokitzen demografiaren jaitsierara eta indarrean dagoen lege esparrura.
Hiri gehienetan arazo orokorra... [+]
1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.
Felipe Gonzálezen... [+]
Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]
Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]
Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]
Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]
Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]
Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.
Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]