“Emakume migratzaile(ak) artean” da Parean talde feministaren lan izarretako bat. Itzalpean eta estalirik egon dena azalera atera eta hainbat historia parez pare jarriko dizkigute. Garai bateko eta egungo emakumeen lan, esfortzu, bazterkeria, ilusio, amets eta borrokak hain ezberdinak ez direla bistaratzeko. Izan bertako ala ez. Argazki eta bertsoak lagun, erakusketa batekin borobilduko dute prozesua Miren Lanz Solbesek (1988, Irun) eta taldeko gainontzeko kideek.
Zer da Parean elkartea?
Gaur egun gizartearen baitan eta periferian dauden pertsonak aintzat hartzen dituen proiektuak burutzen ditugu. Izan daitezke emakumeak, baita haurrak, adineko pertsonak zein emakume etorkinak ere, periferia horretan bizitzearen ondorioz jasaten dituzten baldintzengatik –izan prekarietatea, bazterketa, zapalkuntza…–. Mugimendu feministan militatu izan dut urte askoan, eta Parean beste kide batzuekin sorturiko proiektua da. IFZ gabe eman ditugu urteak eta urteak, baina ohartu ginen finantzazio beharra genuela garatu nahi genituen egitasmo batzuk aurrera eramateko. Formalki egituratzea erabaki genuen orduan.
Urte askoan aritu zara hainbat herri mugimendutan militatzen, IFZ eta antzekorik gabe. Aldaketa handia izan da?
Nire lan profesionalean ere, aldi berean egokitu zait mundu burokratiko horretan murgiltzea eta aritzea, beraz ez zait hain bitxia egin. Elkartea sortu eta egituratzea, bi etapa izan ziren. Formalki egituratzeak molde berriekin aritzea ekarri digu, eta horrek berriz sortzea ere eskatu digu hein batean. Egokitzen ari gara eta martxa polita dugu. Orain dela hiru urte proiektu zehatz batzuk garatzeko sortu genuen elkartea, eta gaur egun ohartu gara aukerak baditugula kideren batek edo bestek ibilbide profesionala bertatik garatu dezan; gustuko duzunean aritu eta ogibide izatea, hori oso polita da. 2019. urtekoa salto kualitatiboa izan da guretzako.
Irungo hiriak baditu hainbat gai parez-pare hitz egin beharrekoak: Alardea, Irungo harrera sarea, mugalariak…
Bai, asko dago egiteko. Eta gure kasuan, baita ikasteko ere. Berdintasun sinbolikoa landu nahian, Emakumeak plazara dokumentala argitaratu genuen 2018. urtean; gure hirian berdintasun eza oso nabarmena baita, Alardearen gatazkatik harago. Oso lan emankorra izan zen. Dokumentalarekin hasi aurretik, Irungo kale izendegiaren azterketa egin genuen, eta soilik lauk zeukaten emakume izena! Artxiboa landu genuen, eta horretan, baita gainontzeko egitasmo gehienetan ere, irundar historialari feminista den Mertxe Trantxe Iparragirre izan genuen bidelagun. Lanketa horretatik zazpi historia aukeratu genituen eta horiekin osatu genuen dokumentala. Zazpi emakume dira, norbere izenean edo kolektibo baten izenean mintzo direnak. Plazara, espazio publikora, argitasunera atera nahi izan ditugu beti ezkutuan egon direnak.
Paseoak dira proiektu horren bigarren atala. Zazpi historia horiek grabatu egin ditugu, nahi duen orok mugikor bidez entzun ahal izateko Irunen buelta bat egin bitartean. Oso proiektu polita eta emankorra da.
“Emakume migratzaile(ak) artean” proiektua duzue orain esku artean.
Irunera heldu diren bi belaunaldiren bizipenak bildu nahi izan ditugu azken proiektu honetan. Batetik, 60 eta 70eko hamarkaden artean iritsi ziren emakume etorkinen belaunaldiarena, eta bestetik 2000. eta 2010. urteen artean heldutakoarena. Migrazio jario handiko hiria da Irun, joan eta etorri handia dago hemen, baina badira gelditzeko asmoz etorri zirenak eta direnak. Lehen belaunaldi hura Espainiako Estatutik etorri zen, eta bigarren belaunaldia aldiz Hego Ameriketatik edota Afrikatik. Azken horiekiko arrazakeria handia dago oraindik ere. Zurrumurruak aditzen dira: lana kentzera datozela, prestazioetatik bizi direla… Askok ahantzi egin dute baldintza beretan etorri zirela, eta arrazakeriaz jokatzen dute. “Zergatik integratu dira batzuk hain azkar eta besteak ez?”edota “Zergatik epaitzen ditugu batzuk hain erraz eta besteak ez?”, galdetu izan diogu gure buruari sarri. Jakina, gazteleraren ezagutzak eta kulturalki gertuago egon izanak badu horretan eragina, baina egungo Irungo errealitatea ikusirik, askoz pentsaera zabalagoa ukan beharko genuke orokorrean.
Nola garatu duzue proiektua?
Aipatu bi belaunaldietako emakumeekin hitz egin dugu, beren ahotik jaso ditugu bizipenak. Parez pare jarri gara haiekin. Beren errealitateak ere parez pare jarri ditugu, eta ohartu gara historiak berdinak direla. Batzuen eta besteen izuak eta ilusioak berak dira.
Elkarrizketez gain argazkiak ere atera ditugu, sentsibiliazio lana burutzeko argazki erakusketa bidez. Hain justu aurrez aipatutako bi galdera horien eta beste askoren erantzuna topatu nahian, eta eztabaida piztu nahian garatu dugu proiektua.
Eta orain zer?
Orain garapen lanari ekingo diogu, sentsibilizazioarekin hasteko. Argazkiak osatzen Bostok Photo taldeko Gari Garaialde argazkilariak parte hartu du, eta eskualdeko Irunabar bertso eskolako hainbat kidek emakume protagonista bakoitzeko bertso sorta bana osatu dute. Atzeko lan guztia amaiturik, aldizkari bat argitaratuko dugu, eta horrez gainera urtarrilaren bigarren hamabostaldian Irungo zentro zibikoan jarriko ditugu ikusgai argazki eta bertsoak. Aurrerago, adineko egoitzetara eta emakume etorkinen elkarteetara hurbiltzeko asmoa dugu, sentsibilizazio lanarekin segitzeko eta parez pareko historien kontakizunarekin sentsibilizatzen jarraitzeko.
Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]
Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.
Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]
Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".
Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.
Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]
ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak atxikimendu kanpainarekin.
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.
Bere Telegram kanalaren bidez jakinarazi du ez dituela deialdi erreakzionario gehiago egingo oraingoz. Aurreko larunbatean, nabarmen egin zuen porrot Eason antolatu zuen kontzentrazioak, eta agerian geratu da kontramobilizazioen eraginkortasuna.
Azaroaren 20an Donostiako Le Bukowski tabernan abiatuko dute elkarlanean egindako jaialdia. 40 artista, aktibista, pentsalari eta kolektibok hartuko dute parte. Amaiera Gasteizen izango da, ZAS espazioan.