Lemoizko nuklearraren inguruko isiltasun lotsagarri hori

  • La Parisienne Liberée kazetari, artista eta ekintzaileak irailean plazaratu duen Le nucleaire, c’est fini liburuak (“Nuklearra, izorratuta dago” itzul genezake libreki edo “Akabo nuklearra”) honela dio atzeko azalean: “Industria nuklearreko konpainia erraldoiek kiebra jo ostean bata bestearen ondotik, orain ezin konta ahala ekaitz, uholde, lehorte eta beroaldi gero eta gogorragoek mehatxatzen dituzte zuzenean nuklearrak. Antza denez, klimak erabaki du noren alde dagoen: antinuklearra da.


2019ko abenduaren 18an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Baina pentsa al dezakegu finantz arazoek eta klimaren ingurukoek emango diotela akabera interes politiko eta militarrei estuki lotua den produkzio bati? Industria atomikoa bere osoan dago eraikita ‘isiltasun nuklear’ baten oinarrien gainean, honek azkenean estaltzeraino nuklearrari aurre egin dioten mugimenduen oroimena bera, hala erakusten du Euskal Herriko Lemoiz zentralaren kontrako borrokak, Frantzian arras ezezaguna denak”. La Parisienne Liberée (LPL) motz geratu dela honetan: Frantzian bakarrik ez, Euskal Herrian ere belaunaldi gazteek ezezaguna dute Lemoizko gudua eta zaharrago askok nahiago lukete ahaztu, funtsean baketze antiterrorista gehiago daukan bizikidetzaren alde.

Sortzez Fleur deitzen den kazetari, poeta eta kantari paristarrak, gaur Ipar Euskal Herrian bizi denak, Radio Kultura-ri kontatu dio urte batzuk kabareteko kantari zeramatzala eta Sarkozy lehendakariaren garaian erabaki zuela kantuak aktualitate politikoan murgiltzea. Le Parisien Liberé (Paristar Askatua) egunkariaren titulu asko erabiltzen zituen kantak sortzerakoan, azkenean horretatik egokituz bere izen artistikoa. LPL ezaguna da aktualitateko gaiez bere bikote Mimosorekin elkarlanean idatzi, kantatu eta ekoizten dituen bideoklipengatik. Hegoaldeko euskaldunen artean batzuek ezagutuko dute euskarazko azpitituluak ere badaramatzan L’Injustice d’Altsasu (Altsasuko Injustizia).

Le nucléaire, c’est fini-k dauzkan 230 orrialdeetatik 52 eskaini dizkio Lemoiz et le pays non nucleaire (Lemoiz eta herrialde ez nuklearra) atalari. Lemoizko zentralaren historiaz eta 1970 eta 1980eko borroka hartaz publikatuta –eta gaur baztertuta– dauden materialetatik abiatuta, LPLk marraztuko ditu euskal gazteek osorik ezagutu beharko luketen krisi handi baten lerro nagusiak, Basordasen datzan munstro fosilizatuaren historia: Francoren azken Plan Energético haren haritik,  gaur Euskal Herriak eduki zitzakeen lau zentral (Lemoiz, Itziar, Ea-Ispaster, Tutera) eta horietan 7-13 erreaktore atomiko.

Euskal Herriaren biziraupena bera arriskuan ipiniko zuen planaren kontrako mobilizazio epikoa bikain deskribatu du LPLk, hasi Espainiaren nuklearzaletasunaren jatorritik (Francok bonba atomikoa eskuratu nahi zuen 1960ko hamarkadan…) eta Euskadi nuklearizatu baten lehen urratsa izan behar zuen Lemoizen kontra piztutako gatazkan laburbilduz, ihes egin barik herrietako mugimendu espontaneoen, mugimendu antinuklearren eta proiektuaren gelditzeko erabakiorra izan zen ETAren arteko elkarbizitza konplexuari. Kronologiak jasotzen ditu Iberdueroren ahaleginak, mugimenduen ekintzak, gaur harrigarri egiten diren milaka askoko manifestazioak, desobedientzia eta sabotajeak, Martin Zabaletak Everesten jarritako banderak eta egindako oihuak, ekintza armatuetan hildako 12 pertsonak (zentraleko langileak, tekniko buruak, ETA eta Iraultzako militanteak), instituzio autonomiko sortu berrien eta beren goi karguetan zeuden politikarien jokabide tamalgarria...

170. orrialdean irakurleei LPLek aurkezten die Gladys Del Estal euskal militante ekologista, Tuteran 1979an guardia zibilek manifestazio baketsuan hila, eta horretarako datuak hartu ditu ARGIAk aurtengo martxoan plazaratutako Eguzkiaren alaba hil ziguten erreportajetik, Urko Apaolaza Avilari aitorpena eginda.

Baina Lemoizi buruzko atalak euskaldunontzako daukan erakargarritasunetik harago, euskaratzea merezi lukeen liburua da Le nucléaire, c’est fini. Azkenean, LPLk horrekin zerari erantzun nahi dio: munduko herrialderik nuklearizatuena den Frantzian nola da posible herritarren ezezagutza hain handia izatea atomoaren mende egunero bizi dituzten arriskuez? Gakoa isiltasun nuklearrean datza (silence nucleaire), bonba atomikoaren jabe den armada barne daukan industria nuklearrak gizarte osoari inposatu dion isiltasun erabatekoa. Adibide ondo dokumentatuak azaldu ditu LPLk liburuan.

Ezkutatutako istripu eta larrialdien artean dago Bordele inguruan gertatutako susto bat.  1999ko abenduaren 27 eta 28an hondamendia gertatzeko puntuan egon zen Blayaiseko zentral atomikoan, inguru haiek ito zituen uholde izugarriak bere lau erreaktoreak gelditzeko arriskura eraman zuenean. Gogoratu Fukushima lurrikarak ez baina itsasotik iritsitako uholdeak leherrarazi zuela. Blayaiseko lau erreaktoreetatik bakar batek eztanda egin balu, euskaldunok ere igarriko genion: Baiona 209 kilometrora dago, Bilbo bera 287 km-ra, Google Mapsek berretsiko dizue.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lemoizko zentral nuklearra
2023-06-02 | Hala Bedi
Waldo, Eguzki
“Gladys bezalakoei esker, gaur egun ez dugu nuklearrekin arazo larri bat Euskal Herrian”

"Larunbatean Gladys gogoratu eta borrokan jarraitzeko gogoak ditugula ospatzeko bilduko gara", adierazi dute antolatzaileek.

 


2022-10-24 | ARGIA
Lemoizko zentralean sartu eta “trantsizio ekologiko justua” aldarrikatu du Sortuk

Militante batzuk zentral nuklearrera sartu dira, eta bi pankarta zintzilikatu dituzte: greenwashig-aren aurkakoa eta energiaren “trantsizio ekologiko justua”ren aldekoa. Sortuk neoliberalismoari egotzi dizkio egungo krisiak, eta premiazkotzat jo du “180 graduko... [+]


Lemoiz eta Superphénix gelditu!

Bilbo, 1977ko uztailaren 14a. 200.000 pertsona bildu ziren Lemoizeko zentral nuklearraren proiektua geldiarazi zezaten eskatzeko. Bi aste geroago Europa osotik joandako 60.000 lagun bildu ziren Frantziako Estatuko Creys-Malvillen abian jarritako Superphénix erreaktorearen... [+]


Gladysen memoria, bizi-bizirik 43 urte geroago

Aurten ere Gladys del Estal omendu dute Donostian, Eguzkik eta Gladys Gogoan kolektiboak antolatutako ekitaldian. 43 urte pasatu dira guardia zibil batek Tuteran tiro bat buruan jota hil zuenetik, energia nuklearraren eta Bardeako tiro poligonoaren kontrako mobilizazio baten... [+]


2021-07-23 |
Jose Allende: "Ingurugiroa Ahazteak Bortxa Gehiago Dakar"
Ingurugiroa eta energi nuklearrari buruz, Jose Allenderi elkarrizketa
Jose Allende: "Ingurugiroa Ahazteak Bortxa Gehiago Dakar"
Lore bakar batetan posatzen ez den erlea dugu Jose Allende. 'Zentral nuklearren kokatze politika' barazko tesia egitenz gain, lurralde... [+]


2021-07-23 | Joxe Mollarri
Jaume Morron "Lemoiz Geldituta Dago, Ez Apurtuta"
Jaume Morron, Kataluniako Antinuklear Batzordeetako partaideari elkarrizketa
PSOEren Plan Energetiko Nacionala UCDrena Bezain Atzerakoia Da
Jaume Morron "Lemoiz Geldituta Dago, Ez Apurtuta"
Hori da Lemoizen aldeko eta kontrako guziok PEN berria irakurrita esandakoa... [+]



Net Hurbil: Piztu dezagun Lemoizko zentrala ekologiagatik
Mendebalde osoan zentral nuklearrak dauzkaten enpresak diru asko ari dira xahutzen herritarrek energia atomikoaz duten iritzia aldarazteko. Oraingoan, ekologisten argudioak nahi dituzte berenganatu, nuklearrak justifikatzeko. Ale batzuk konbentzitu eta beste zenbait erostea... [+]

2020-11-12 | Juan Mari Arregi
Lemoiz gelditu!

Jose Luis Zumetak, Vicente Ameztoyk eta Carlos Zabalak duela berrogei urte nuklearren aurkako jardunaldi batzuetarako margotu zuten Lemoiz Gelditu horma-irudia erakutsiko da Bilboko Arte Ederren Museoan. Autokritikarik egin gabe, EAJko sailburu batek aurkeztu du.


'Lemoiz gelditu' murala
Herri mugimenduarentzat sortutakoa, herritarren esku

Euskal Herrian eraiki nahi zituzten lau zentral nuklearren aurkako borroka babesteko, Jose Luis Zumetak, Karlos Zabala Arrastalu-k eta Bixente Ameztoik Lemoiz gelditu horma-irudia sortu zuten 1980an. Duela gutxi, Bilboko Arte Ederren Museoari eman diotela argitaratu zuen... [+]


'Ez, eskerrik asko' dokumentalaren estreinaldia
Oroimenerako eta transmisiorako ariketa

Ostegunean estreinatu dute Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa dokumentala Donostian. 1970eko eta 80ko hamarkadetako energia nuklearraren aurkako borroka du hizpide. Tartean, Gladys del Estalen bizitza: poliziak tiroz hil zuen 23 urteko gazte donostiarra. Hil zutenetik 40 urte... [+]


2019-12-07
Antinuklearrekin Elkarrizketa
Hilketa Baten Inguruan

Egun hauetan gertatukoarekin artikulu bat idazteko baino, enziklopedi oso bat idazteko gaia badago. LEMOIZko zentrala dela eta ETAk Joese Mª Ryan injiniadorea bahitu zuen.
Berehala egin zuten eskabidea: injiniadorearen truke Lemoizko zentrala desegitea eskatzen zuten... [+]


“Historiarekin bat datorren erabilera” eskatu du Eguzki talde ekologistak Lemoizko zentralerako

Daborduko Eusko Jaurlaritzaren esku dago Lemoizko zentral nuklearra izango zenaren lur-eremua, eta haren geroaz zalantzak agertu ditu Eguzkik. Ematen zaion erabilera publikoa izan dadila eta betiere lehengoratzeagaz bat egin dezala eskatu du talde ekologistak. Sarritan aipatzen... [+]


2019-10-09 | ARGIA
Alfonso Etxegarairen itzulerari buruzko dokumentala egiteko herritarren laguntza ekonomikoa eskatu dute

Alfonso Etxegarai ETAko kide ohiak 33 urte eman ditu Afrikan deportatuta eta irailaren amaieran jakin zenez, Euskal Herrira itzuli berria da. Itzulera hori kontatu nahi du Caminho longe dokumentalak eta horretarako herritarren diru-ekarpenak jasotzen ari da.


“Lotsagarria da Lemoizko zentrala Jaurlaritzaren esku geratzea Iberdrola ardura ekonomiko guztietatik libratuta”

Estatuak Lemoizko zentral nuklearra Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko prozesua bukatzear da, eta, tamalez, Iberdrola guztiz libre geratuko da inguru hura lehengoratzeko izan zitzakeen erantzukizun ekonomiko guztietatik. Eguzkiren iritziz, lotsagarria da eta honelaxe adierazi dio... [+]


Eguneraketa berriak daude