Inbertsio publikoak mozkinak pribatizatzeko

Ohiko teoria ekonomikoaren arabera, inbertsio pribatuak publikoak baino eraginkorragoak dira. Inbertitzaile pribatuek beraien enpresatan inbertitzen dute ekoizpena bizkortzeko eta ondorioz mozkin itxurosoak eskuratu ahal izateko. Alabaina, gauza bat da teoria interesatuak dioena eta beste bat errealitatean jazotzen dena.

Azkenaldian kasu bat baino gehiago daukagu teoria hori gezurtatzen duena. Izan ere, 2019ko maiatzean Narvartis enpresa farmazeutiko suitzarrak AEBetan Zolgensna botika komertzializatzeko baimena erdietsi zuen; botika horrek, saio bakar batekin, bi urte azpiko haur batentzat terapia genetikoa ahalbidetzen du eta gihar atrofia hilkorra sendatu. Tratamendu berri hori oso eraginkorra omen da, alabaina, bere prezioa 2.125 milioi dolarrekoa da, hain juxtu, orain artean enpresa farmazeutiko batek saldutako botika garestiena.

Gure artean ere badago kasu bat: Euskaltel. Euskaldunon diru publikoarekin negozioa eratu, fibra optikoa azpiegitura publikoa erabilita instalatu, bezeria lortu lehia faltsu baten amarruarekin...

Botika hau, bestalde, bi urte baino gutxiagoko haurrentzat da eta AEBetan urtero 400 bat kasu ematen dira, 11.000 jaiotzetatik haur batek izaten omen du gaixotasun genetiko hori. Anartean, gaur egun tratamendua badago, baina hamar urteren buruan jarraitu behar du tratamendu horrek eta lehen urtean 750.000 dolar kostatzen da eta hurrengoetan 375 .000 dolar urteko. Beraz, oso garestiak bi kasuetan: botika berriarekin 2.125 milioi dolar eta lehengoarekin lau milioi inguru. Botika berriarekin, Narvartisek urtean 2.400 milioi dolar eskuratuko omen ditu.

Halaber, botika horren prezioak ez ditu islatzen berau ekoizteko kostuak. Erreferentzia gisa aurrez erabiltzen zen tratamenduaren gastuak hartu dira; eta beraz, ez dira kontuan hartu ikerketan eta bere garapenean burutu diren inbertsioak, kapital finkoan, alokairuetan...

Badirudi Narvartisek inbertsio handiak egingo zituela horrelako botika eskuratzeko,  inbertitzaileak sarituak izan daitezen. Hala ere, ez da egia inbertsio erraldoiak burutu zirenik botika eraginkor hori asmatzeko. Izan ere, Narvartisen patentea Telethon frantziar laborategiak asmatu zuen eta diru publiko eta filantropikoekin finantzatu zen; dirutza hori telebistako programa batetik lortzen zen,  ETBk antolatutako maratoiaren antzekotik.

Duela hogeita hamar urte Telethonek Genethon laborategia sortu zuen, zeinak aipatu gaixotasuna ikertu, garatu eta botika patentatu zuen. 2018an patente eraginkor hori AEBetako enpresa bati saldu zioten hamabost milioi dolarren truk eta enpresa estatubatuarra, zortzi hilabete beranduago, Narvartisek 8.700 milioi dolarren truk eskuratu zuen!

Adierazgarria da gertakizun hau, gardenki ikusten baita diru publikoaren erabileraren emaitza esku pribatura nola joan den. Ekoizpen publikoa balitz, gizarte osoa profitatzeko izango litzateke, ez pribilegiatu batzuentzat: milioidunak, ez jende xehea.  
Gure artean ere badago kasu bat: Euskaltel. Euskaldunon diru publikoarekin negozioa eratu, fibra optikoa azpiegitura publikoa erabilita instalatu, bezeria lortu lehia faltsu baten amarruarekin, eta behin zuzendariek poltsikoak ederki bete ondoren, Zegona ingelesari saldu zitzaion. Eta orain jakin dugunaren arabera, azken hiruhilekoan hemeretzi milioi euro erdietsi zituen Euskaltelek, ongi etorriko liratekenak gure ongizatea hobetzeko. Horregatik, ulergaitza egiten zaigu zergatik Eusko Jaurlaritzak bere partaidetza saldu zuen, telekomunikazio enpresak oso estrategikoak baitira edozein herrialderentzat.

Kapitalaren morroiek horrela jokatzen dute.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude