AEB, 1920. Konstituzioaren Hemeretzigarren Zuzenketa onartu eta, horrenbestez, emakumeek bozkatzeko eskubidea lortu zuten. Hala, 1920ko urte zoriontsu eta eroak ondo hasi ziren, eta bereziki pozgarriak izango ziren emakumeentzat.
Gordon A. Craig (1913-2005) historialariaren hitzetan: “Herrialde guztietan, Lehen Mundu Gerrak ortodoxia eta aginte guztiak ahuldu zituen eta, amaitu zenean, ez gobernuak, ez elizak, ez eskolak eta ez familiak ez zuten garai bateko indarra gizakien bizitzak arautzeko (…). Bereziki emakumeei egin zien horrek mesede. (…) Toki publikoetan bakarrik azaltzeko, alkohola edo tabakoa kontsumitzeko eta ezkondu aurretik sexu harremanak izateko tabuek indarra galdu zuten. Emakumeek gizartearen tiraniaren menpe egoteari utzi zioten”. Ilea eta gonak moztu zituzten, kortseak gerri zabaleko soineko erosoez ordezkatu zituzten, galtzak ere janzten hasi ziren, baita zigarroak erre eta alkohola edaten ere; eremu publikoa hartu zuten, lotsak galduta; ekonomiaren loraldiak eta kontsumo ahalmenak Botere haiekiko independentzia areagotu zuen; sexu-askatasunean ere aurrera egin zuten, antisorgailu berriak lagun... Horixe zen flapperra, hamarkada zoriontsuko emakume berriaren estereotipoa.
Errealitatea, ordea, oso bestelakoa izan zen. Gerora garrantzitsuak izango ziren pausoak eman ziren, jorratuko ziren bideak ireki, baina hamarkada horretan munduko emakume gutxik dantzatu zuten charlestona.
AEBetan bertan emakume guztiek ezin zuten botoa eman; beltzek –emakume zein gizon– 1967an lortuko zuten bozkatzeko eskubidea. Garai hartako irudi publiko indartsuenetakoa, Josephine Baker, estatubatuarra eta beltza zen, eta Europan, Parisen egin zuen AEBetan ukatu zioten bidea.
Gainera, AEBetako loraldi ekonomikorik ez zegoen gainerako herrialdeetan. Galtzaileak galtzaile, gerraren irabazle gehienek ere asko galdu zuten gatazkan, eta zulotik ateratzeko urteak izan ziren haiek. Gerran parte hartu ez zuten zenbait herrialdeetako emakumeentzat ere ez zen pagotxa izan; Espainian, esaterako, Primo de Riveraren diktadura jasan behar izan zuten 1923tik aurrera. AEBak izan ziren benetako irabazle ekonomikoak, baina han ere elite murritz batek soilik jantzi zitzakeen Coco Chanelen arropa askatzaileak. Eta 1929ko krisian gerrak puztutako burbuila hura lehertu egin zen. Horrenbestez, “emakume berriak” inor gutxi ordezkatu zuen.
Orain, beste 20ko hamarkada baten atarian, ikusteko dago datozen urteek argazki alai mordo bat utziko diguten ala benetan “emakumeek gizartearen tiraniaren menpe egoteari” utziko dioten.
Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte.
Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]
Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]
Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du.
Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]
Judea, K.o II. mendea. Erromatar probintziako giro nahasi betean, Gadalias eta Saulosen kontrako epaiketa egin zuten, iruzurra eta zerga-saihestea leporatuta. Epaiketaren berri grekeraz idatzitako 133 lerroko papiro batean jaso zuten (argazkian). Dokumentu nabateoa zela... [+]
Danimarkako Vasagård aztarnategian 600dik gora harri grabatu aurkitu dituzte arkeologoek. Datazioen emaitzen arabera, duela 4.900 urtekoak dira, eta garai hartan Alaskan sumendi baten erupzio bortitza gertatu zela ere jakina da. Erupzio horren ondorioek Europa iparraldeko... [+]
Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta, Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]
Japonia, VIII. mendea. Nara Aro betean furoshiki terminoa erabiltzen hasi ziren, baina Edo Arora arte (XVII-XIX. mendeak) ez zen hedatu. Furoshiki objektuak ohialetan biltzeko artea da, baina bere etimologiak garbi uzten du bere jatorria: furo hitzak bainua esan nahi du eta... [+]
Duela 3.300 urteko egiptoar momia batean Yersinia pestis-en arrastoak topatu berri dituzte, hau da, VI. mendean Justinianoren izurria eta XIV. mendean Izurri Beltza eragin zuen bakterioarenak.
Adituek orain arte uste zuten garai hartan izurria soilik Eurasian hedatu zela,... [+]
Groenlandia, X. mendearen amaiera. Lehen esploratzaile eta kolono eskandinaviarrak uhartera iritsi ziren. Baina XV. menderako kokaleku horiek abandonatuta zituzten eta jatorrizko inuitak geratu ziren. Baina 1721an, Hans Egede misiolariak espedizio bat antolatu zuen eta kolonoak... [+]
2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]
Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.
Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]
Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]
Tennessee (AEB), 1820. Nathan Green esklaboa jaio zen, Uncle Nearest edo Osaba Nearest ezizenez ezaguna. Ez dakigu zehazki zein egunetan jaio zen eta, oro har, hari buruzko oso datu gutxi dauzkagu 1863. urtea arte, orduan lortu baitzuen emantzipazioa. Dakiguna da 1850eko... [+]
New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]
Egungo Siriako Tell Umm-el Marra aztarnategian idazkunak dituzten hainbat zilindro aurkitu dituzte Johns Hopkins Unibertsitateko ikerlariek. Adituen ustez buztinezko pieza hauetan idatzitako zeinuak alfabetikoak izan litezke.
K.a. 2400 urtean datatu dituzte zilindroak eta... [+]