“Emakume politizatuak ginen, independenteak eta armadunak, gizonak bezala”

  • Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren eskutik "ESMAn emakumea izatea, atzera begiratzeko lekukotzak" erakusketa izan dute azaroan. Argentinako 1976-1983 urte arteko diktaduran, ESMA Armadaren Mekanika Eskola atxilotze-zentru bihurtu zuten militarrek; egun, memoriaren museo gisa funtzionatzen du. Horren berri ematen izan dira Euskal Herrian Museo Sitio de Memoria ESMAko [ESMA Memoriaren Tokia Museoa, eusakaraz] zuzendari Alejandra Naftal eta handik bizirik atera zen Graciela García Romero.

"Motibatzen zituena, batez ere, gu diziplinatzea zen, gure lekuan jarri araztea. Bortxaketa, zentzu horretan, estrategia belikoa zen" (Argazkia: Camilo del Cerro. Museo Sitio de Memoria ESMA.)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Nondik nora Bilbora?

Erakusketa Buenos Airesen inauguratu zenean harrera beroa izan zuen; urak nahasi zituen hainbat sektoretan. Erakusketa jarri aurretik lan handia egin zen kontsentsu bila, gaiak eztabaida handia eragiten duelako. Beharrezkoa ikusi zen bizi izan genuenaren inguruan ados jartzea, genero ikuspegia kontuan hartuz. Bilbora Alejandra Naftal-en eskutik etorri naiz, bizi izan nuena ezagutzera emateko.

Bahituta izan zintuzten. Nolakoa zen leku hura?

Diktadura ezarri berria zela bahitu ninduten; orduan bahitutako gutxi ateratzen ziren bizirik. Emakume gehienak bortxatu gintuzten. Ez zuten suntsitze planteamendua disimulatzen. Gu desagerrarazteko suntsitze gerra zela zioten. Momentu batetik aurrera aldatu egin zuten portaera. Gure erakundearen aparatu finantzarioa jausi zenean, lapurretaren mauka deskubritu zuten. Gainera, armadako buruak politikan jarduteko aukera ikusi zuen eta presoen artean gaitasun politiko handia zegoela ohartuta, modus operandia aldatu zuten. Lan esklaburako bulegoak ezarri zituzten. Jakina, atxilotzen eta torturatzen jarraitzen zuten, baina 1976an ohikoak ziren etengabeko eskuburdinak, bilurrak eta kaputxa jada ez ziren hain ohiko.

Zenbat denbora izan zintuzten bahituta?

Bi urtez, 1976ko urriaren 15etik 1978ko abendura arte.

Eternitate bat.

Absolutuki. Hala ere, nire kide batek dioen bezala, berdin dio 24 ordu, astebete, hilabete edo urtebete... Hiltzaile haien eskuetan bizi izanak beti uzten dizu marka.

Argazkia: camilo del cerro. Museo Sitio de Memoria ESMA

Zergatik kontatu? Nola laguntzen du horrek?

Lekukotzak zentzu bi ditu. Niretzako sendagarria da. Freudi ikasi genion terapiak laguntzen duela kanporatzen infernu terminoetan barruan duzuna. Lekua hartzen laguntzen dizu, eragindako erasoa  izendatzen eta barne armoniaren etaparekin hasten. Bestetik, lekukotza kolektiboa legoke. Hemen ere bizi izan dituzue indarkeriak eta berdinak izan ez arren, nolabaiteko markak utzi dituzte, 70eko hamarkadako markak. Orduko belaunaldiak adierazteko modu bat aurkitu zuen, gaur egun eztabaida genezakeena, baina sekulako erantzun errepresiboa jaso zuen. Horri erreferentzia eginez diot "inoiz gehiago ez", baita errespetu terminoetan haurnartu beharra dugula ere. Gu bahituta izan gintuzten modua erdiarokoa da. Lurpean geunden, hiriaren erdialdean, baina inork ez zekien non ginen. Oso maltzurra da hori. Lehenengo asteburua igaro bezperan zaintzaileak galdetu egin zidan ea eskuak atzean ala esku-ohera lotuta nahi nituen. Gauza oso bortitzak dira eta beharrezkoa deritzot kontatzea, basakeria erakusteko. Indar armatuei eskumen osoa eman zieten erabakitzeko nork bizi behar zuen eta nork ez.

Zuek ekintzaile politikoak zineten, eta emakumeak.

Bai. Batetik, hazten hasi zen emakume eredu bat ginen. Klase ertaineko familietakoak. Unibertsitate ikasketak, ezkontza eta umeak izatea espero zen gugandik. Baina maitasun librea praktikatzen hasi ginen, etxeetatik alde egin eta komunitateetan bizitzen. Zegoen ereduarekin apurtu genuen. Bestetik, gure militantzia oso azkar batu zen esperientzia armatura. Emakume politizatuak ginen, independenteak eta armadunak, gizonak bezala. Gure bortxaketen inguruan teoria asko daude, batzuk diote gizonen artean mezuak bidaltzeko modu bat zela. Onar nezake hori, baina motibatzen zituena, batez ere, gu diziplinatzea zen, gure lekuan jarri araztea. Bortxaketa, zentzu horretan, estrategia belikoa zen.

Noiz ohartu zinen bizirik atera den norbait zarela?

Acostak [bere torturatzailea] behin esan zidan nire kide guztiak hilko zirela, baina ni salbatuko nintzela. "Zergatik ni?" galdetuta, "Jesusitok hala nahi duelako" erantzun zidan. Horrek errudun sentimendu izugarria eragiten dizu eta erru horrek isilik izan ninduen atera osteko lehen urteetan. Biktima gauzaeza nintzen, autoerrukia. Primo Levi oso adierazgarria izan zitzaidan ulertzeko  norbanakoak kontzentrazio-esparruan bizi duena. Hari esker esan nuen, "baina zer egin ziguten!". Orduan igaro nintzen bizirik ateratakoa izatera, esperientza transmititu behar dugula sinestera, duintasuna ematen digulako.

Espaniar estatuan geroz eta ohikoagoa da frankismoa publikoki goraipatzea. Argentinan gertatu zena berriro gerta ez dadin haina sozializatu da?

Sinetsita nago nire herrialdean ez dela gainditu gabeko ikasgaia. Justiziarengan konfiantza askorik ez duen herrialdea gara, baina epaiketak hastea oso garrantzitsua izan zen. Ez zuen inork entzun nahi hilabeteak eman genituela lotuta, gure eginbeharrekoak balde batean egiten, bortxatuak izan ginela, lurrean botata izan gintuztela ezereza edo ogi puxketak jaten... Hori ez du inork entzun nahi, baina badakite. Badakite justizia egin zela. "Acosta, biziarteko kondena" entzutea demasa izan zen.

Bizirik eta irribartsu
Bi urtez izan zuen Argentinako armadak bahituta ESMAn (Armadaren Mekanika Eskola). Buenos Aires hiriaren erdian egon arren, ez zuen inork jakin non zeukaten 1976 eta 1978 bitartean. Torturatu eta bortxatu egin zuten, eta esklabu lana egiten jarri zuten geroago. Bizitakoaren esperientzia partekatu du gurekin kafe bat hartu bitartean Gogoran, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuan. Kontakizun gordina, baina irribarreari uko egin barik egin du; "Barrutik osatu" eta, era berean, "duintasuna ematen didalako".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argentina
2024-09-25 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 5. eguna
Zinea ala antzerkia?


2024-07-24 | Nerea Menor
Silvina Molina, Argentinako kazetari feminista
“Sareak ehuntzea da garrantzitsuena, laguntza eskaini eta batera lan egitea. Lehentasuna orain bizirautea da”

Genero eskubideen urraketaren inguruan mintzatu gara Silvina Molina kazetariarekin. Télameko (Argentinako albiste agentzia publikoa) Generoen eta Aniztasunen ataleko editorea zen Molina, Javier Mileiren gobernuak martxoan agentzia itxi zuen arte. Kazetaritza, inklusioa... [+]


Materialismo histerikoa
Saldu

Maiatzaren 25ean Aberriaren Eguna izan zen. Argentinan. Bere aberria izugarri maite duen presidentea dute orain han, eta munduan barrena dabil hango berri emanez. Pasa zen Espainiatik ere, “Europa Viva 2024” enkontru satanikora joateko. Barregura ematen zuten haiek,... [+]


2024-05-17 | Gedar
Argentinarren ia %60 daude pobrezia-atalasearen azpitik

Azken hiru hilabeteetan %8 igo da tasa: 3,5 milioi pertsona gehiago daude pobreziaren mugaren azpitik. Mileiren neurriak txalotu ditu Nazioarteko Diru Funtsak, langileen pobretzea handitzen den bitartean.


Materialismo histerikoa
Espantua

Ez du irabaziko, erotuta dago, esaten ari dena ez da posible. Edonork ikusten du ez dagoela estatu bat gobernatzeko prestatuta. Teoriko bat da, ez dauka errealitatearen kontzientziarik. Feminismoak emandako pausoak atzeraezinak dira, herritarrek ez dute onartuko zenbait eskubide... [+]


Argentinako justiziak bertan behera utzi du Mileiren lan erreforma

Argentinako Lanaren Apelazioen Ganberak behin-behinean atzera bota du Argentinako presidenteren lan-erreforma, CGT Lanaren Konfederazio Orokorra sindikatuaren salaketari esker.


“Shock” bat beharrezkoa dela adierazi du Mileik presidente kargua hartzeko ekitaldian

Argentinako presidente kargua hartu du Javier Mileik igandean. Bere hitzaldian adierazi du "aldaketa erradikal" bat izango dela herrialdean.


2023-12-04 | Leire Artola Arin
Argentinako Mileiren gobernu berria: neonaziak, diktaduraren zuritzaileak eta familia

Abenduaren 10ean hartuko du Argentinako presidente kargua Javier Milei ultraeskuindarrak, eta hautatu dituen gobernukideak zeresana ematen ari dira: Rodolfo Barra estatuko abokatuen buru izango da, iragan nazia duena; Patricia Bullrich, Segurtasun ministro; María Eleanora... [+]


2023-11-20 | Leire Artola Arin
Milei Argentinako presidente berriak dio ez dela “epelkerietan” ibiliko

Javier Milei ultraeskuindar eta ultraneoliberalak egiturazko aldaketak iragarri ditu, esanez ez dagoela “erdibideko neurrientzat lekurik”. Sergio Massa peronistak botoen %44 eskuratu ditu eta espero gabeko porrota onartu du.


2023-11-15 | Ixone Santamaria
“Dekadentzian dagoen aristokrazia argentinarraz asko hausnartu dut filmean”

Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan Horizontes Latinos saileko irabazlea izan den El Castillo (Gaztelua) filma zuzendu du Martín Benchimolek (Buenos Aires, Argentina, 1985). Pelikulak protagonista ditu haien burua antzezten duten Justina eta Alexia ama-alabak, zeinak... [+]


Argentinaren aienea

Nola jakin zenuen Argentinan hauteskundeak zirela? Javier Milei ero baten bideo biralizatuari esker izan zen? Noiz utzi genion Hego Amerikako politikari begiratzeari? Noiz erabaki genuen geure lekua Europa zela? Argentina krisiengatik iristen zaigu, edo politikari ero bat... [+]


Materialismo histerikoa
Konponbideak

Argentinako politikan interesa duen edozein ezkertiarrentzat, gau beldurgarria zen joan den igandekoa. Hauteskundeak egin zituzten. PASO esaten dieten primarioetan erein zen beldurra, ultraeskuina bere bertsio eroenean garaile atera zenez. Dardaraka bildu ginen bakoitza bere... [+]


Eguneraketa berriak daude