Berria-n irakurri dugu. Dave Bieter, Boiseko jarduneko alkate, “euskal mafiarekin” lotu dute bere aurkari politikoek Idahoko hiriburuko alkatetzarako hauteskunde kanpainan. Euskal jatorriko alkateak, berriz, hitz horiek onartezintzat jo ditu, eta barkamena eskatzeko galdegin du, bera ez ezik euskal amerikar komunitate osoa iraintzen dutelakoan. Lerro hauek idazteko tenorean ez dakigu zer erantzun izan duen Bieterren eskaerak, ezta Boiseko alkatetzak haren eskutan segitzen duen. Berria-ko artikuluak, nolanahi ere, ez zuen argitzen zehazki zeri erraten zioten “euskal mafia”.
Gure berun-urteetan, prentsa espainiarrean maiz samar agertu den kontzeptua da euskal mafia. ETAri horrela deitu izan zaio, haren metodoak –garuneko tiroa, zerga iraultzailearen xantaia– Siziliako Cosa Nostra-renekin parekatu nahirik. “Dena ETA da” teoria hedatuz bezala, ezker abertzale osora zabaldu zen delako izendapena. Azkenean, abertzaletasunarekin edo, bertzerik gabe, euskalduntasunarekin loturiko edonor eta edozer bilakatu zen zutabegile edo tertuliano batzuentzat “euskal mafia”. Zenbait jenderen eldarnio gaiztoenetan, Euskal Herriko gizartean ez ezik Estatuko estamentu eta erabakiguneetara alegatzen ziren delako erakundearen garroak. Maila apalagoan izanagatik, Nafarroan horrela bataiatu izan du iritziemaile eskuindar batek baino gehiagok herrialdeko euskal lobbygintza herabea.
"Hitztripu" batekin hasi naiz lerro hauek idazten. Irakurleak begi parean duen izenburua idatzi nahi izan dudan lehen kolpean, bere kasa ibili zait gogo barrena
Gisako zerbaitez ari ziren Boisen Bieterren aurkariak? Auskalo. Literaturari, zinemari eta telebistari esker aspaldi gureganatu genuen hainbat mafia “nazionalen” existentzia Ameriketako Estatu Batuetan. Italiarra, famatuena, baina baita irlandarra, judua eta txinatarra ere. Bide beretik dakigu gaizkile japoniar edo errusiarren antolakundeek beren ordezkaritzak zabaldu dituztela “askatasunen herrian”, Kolonbiako edo Mexikoko kartel latinoak ahantzi gabe. Euskaldun xaloak, berriz halakorik sortu gabeak ziren gaurdaino.
Hori aldatu ote da orain? Zintzoa eta prestua izateaz nekatu ote da artzainkume eta apezkondo herria? Eta hala balitz, hain txarra litzateke? Pentsa, zenbat aukera berri. Zenbat negozio –argiak eta ilunak– loratuko liratekeen, itsasoz haragoko gure senideekin harremanak estutzeko aitzakian. Zenbat literatura, zenbat zinema, deitura euskalduneko scorsesetar eta cohendarren eskutik. Eta, lobby bat, benetakoa, hango Kapitolioan gure interesak defendatzeko.
Hitztripu batekin hasi naiz lerro hauek idazten. Irakurleak begi parean duen izenburua idatzi nahi izan dudan lehen kolpean, bere kasa ibili zait gogo barrena. Inkontzientea edo. Halako moldez non “Euskal magia” gelditu zait idatzirik. Zuzenketa egina dago, baina zer pentsatua eman dit bi hitzen hurbiltasunak.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Uharteko artzain egunean azaldu zuten Euskal Herriak nazioarteko ardi mozketa txapelketatan aritzeko onarpena lortu duela. Ofizialtasuna Eskoziako 2023ko munduko txapelketan etorri zen, euskal moztaileek aurkeztutako dosierra eta bertan egindako defentsa bikainaren ondorioz... [+]
Segur aski, gutariko gehienek jada erosiak dituzte, han eta hemen, Eguberrikari banatzeko opariak. Olentzeroren bisita gautar hori hitzordu handia baita, bereziki haurrentzat. Denak prestatzen dira urteko garai emankor horretarako: Bilbo sutan agertzen da, Gasteiz, Iruña... [+]
Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.
Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]
Benetan nahasia da euskara ikasteko dirulaguntzen kontu hori. Euskara ikasi nahi duen herritarrak leihatila bat baino gehiagotara jo beharko du egin nahi duen ikastaroa zenbat kostatuko zaion eta dirulaguntzak nondik, nola eta noiz lortuko dituen jakiteko. Oraindik ere dirua... [+]
Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]
Bileretan denetarik elkartzen gara, eta bilerek berek nolakotzen gaituzte unean, bakoitzak bere rola izaten baitu, bere boteretxoa (edo haren falta), adina, bizitzako momentua. Baina beti-beti daude isiltzen direnak. Letek kantatzen zigun handitzean ikasiko genuela isilik... [+]
Beharbada gizakion ahultasunetariko bat gehiengoari entzuteko eta kasu egiteko dugun joera da. Ziur gure espeziearen garapenaren ezaugarri garrantzitsua izan dela, eta beharrezkoa biziraupenerako. Baina digitalizazioarekin, dugun ezaugarri horrek zaurgarriagoak bilakatu... [+]
Gure eskubideak, gure etorkizuna, orain! lelopean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunak 76 urteetako ondarea ospatzen du. Egunak mundu baketsuagoa, berdinzaleagoa eta jasangarriagoa eraikitzearen alde egitea du xede. Hala ere, aurrerapenak ospatzen diren bitartean, babesturik... [+]
Tabernan zaude, barran, eskatu nahian. Mostradorean beste pertsona batzuk ere berdin. Laster izango da zure txanda, baina zuri tokatu arren, zerbitzariak ez dizu galdetu ea zer nahi duzun, salto egin dizu eta zure atzean etorri den gizona atenditu du. Ergel aurpegia geratu... [+]
Barruan dudan zera honi idatzi nahiko nioke. Pandemiatik ia bost urte beteko dira, eta garai hartan gazteak ginenak hasi gara, gazte izaten jarraitzen badugu ere, bestelako espazio batzuetan orbitatzen. Etxebizitza, bizi proiektua, amatasuna, lana, osasuna... elkarrizketetako... [+]
Gogoratzen al duzue? Legebiltzarreko %90ak onartu zuen Hezkuntza Akordioa duela bi mende –barkatu, bi urte–. Ezkerraren biltzarkideen erreakzioa euforiaren eta neurriko gogobetetasunaren artean mugitu zen. Onarturiko dokumentuaren arabera, zentro pribatuek diru... [+]
Egotea egitea da. Hala dio aurten Durangoko Azokak, eta egia da, azokaren beraren kasuan behintzat eta Euskal Herria aintzat hartuta. Dagoeneko 59. azoka da aurtengoa, eta urtero egote hutsak frogatzen du euskara, euskal kultura, euskal nazioa egiteko modua dela Durangoko... [+]
Bilbon bazterkeria arriskuan dauden kolektiboekin lanean aritu nintzen bost urtez, arrakala digitalaren inguruan, batez ere emakumeekin. Bidean, bortizkeria matxistekin eta beste arazo askorekin aurkitu nintzen. Oso modu organikoan, indarkeria matxista pairatzen zuten... [+]