“Bizitza balore berrietan oinarritzeko aukera da klima aldaketa”

  • Gerturako betaurrekoekin begiratzen dio Rafa Aldaik klima aldaketari, tokiko eskalan –gure hiri eta herrietan- dituen ondorioei erreparatuta. Arazoa bezala, konponbidearen parte bat tokian toki ere badagoela uste du, datorrenari egokitzeari dagokionean behintzat. Eta argi du fenomenoak, onik badakar, gure balore eta bizimodutan aldaketa erradikala ekarri beharko lukeela.

"Baten bati entzun diot: “Bidaiatzeko eskubidea daukat”. Bai zera! Bizitza zoriontsua izateko eskubidea duzu, baina agian bidaiak mugatuko zaizkizu, zure isurketen kuota gainditu duzulako" (Argazkia: Joseba Zabalza)

Klima aldaketa mundu mailako arazo gisa azaldua izan da. Tokikoa ere bada?

Bai. Ondorio argiak pairatzen hasi gara: tenperaturen igoera, bero bolada geroz eta ohikoagoak, muturreko fenomenoen hazkundea, itsas mailaren igoera... Horietako bakoitzak ondorio zuzenak ditu. Tenperaturaren igoerak, adibidez, pertsonen osasunean eragiten du, uraren kalitatea aldarazi dezake, eta kalte egin diezaioke laborantzari. Bero boladek hilezkortasuna handitzen dute. Klima aldaketak, gainera, gaixotasun berriak eragin ditzake. Jarduera ekonomikoan ere badu eraginik, adibidez elur turismoan, baita zenbait ekoizpenetan ere.

Errazago kontzientziatzen da jendea arazoa gertu dagoenean?

Hainbat neurriren konbinazioa behar da, antolaketan, eraikuntzan, hezkuntzan... baita energia pobreziaren aurka egitea ere. Klima aldaketa estuki lotuta dago energiaren kudeaketarekin, isurketen %70a lotzen da energiarekin. Beraz, araudia zorroztu eta geroz eta muga gehiago ezartzen bazaio energia sektoreari, litekeena da baliabide ekonomiko gutxien dutenak izatea kaltetuen. Konpentsazioak beharko dira, energiaren garestitzea ez dadin izan klase apalenen kalterako.

Beraz, klima aldaketak ere –a priori neutroa dirudienak – ez digu denoi berdin eragiten?

Ez, inondik inora. Bidegabekeria erantsia da, bai ipar-hego ardatzean, eta gure gizartean bertan. Iparraldeko gizarteak dira klima aldaketaren azkartzea eragin dutenak, baina hegoaldekoak ari dira kalterik handienak pairatzen, eta gainera, horiei aurre egiteko bitarteko gutxien dutenak ere badira.

Argazkia: Joseba Zabalza

Tokiko arazoetarako, tokiko konponbideak?

Bai. Bi estrategia daude klima aldaketaren aurrean. Bata da negutegi efektuko gasak murriztea, hau da, arazoaren iturburuari aurre egitea. Ekintza horrek globala behar du: Iruñeak isurpenak zerora murriztuko balitu ere ez luke jatorrian eragiterik izango, isurketa globalean dagoelako gakoa. Bigarren estrategia egokitzapena da: klima aldaketa hemen dago, ezinbestekoa da horretara egokitzea. Egokitze hori tokian tokiko estrategiei dagokie batez ere.

Zer estrategiak dira horiek?

Adibidez, Iruñea klima aldaketaren aurrean egokitu daiteke, bere espazio publikoak tenperaturaren igoerara egokituz. Ibaien ur-goraldien aurrean, alerta sistemak ezarri ditzake. Finean, edozein plan garatzerakoan, gakoa da ez hartzea oinarri gisa egungo egoera, etorkizunekoa baizik. Pentsa arbolak landatzera zoazela: etorkizuneko klimara egokitutako arbolak landatu beharko zenituzke. Palmondoak, urkien partez. Berdin eraikinekin, edo errepideekin.   

Dena dela, datorrenera egokitzeko neurriak dira denak. Ez dago saihesterik?

Gauza bat argi da: hemendik urte batzuetara planeta ezberdin batean biziko gara, eta sufrimendua ahalik eta txikiena izateko gure esku dagoen guztia egitea dagokigu. Beharrezkoa da hori modu komunitarioan egitea, taldean, hori delako berme handienetako bat. Bada kontu bitxi bat: hondamendien aurrean (Tafallakoa, edo Katrina hurakana), jendeak bere onena ematen du, eta guztiz gainditzen ditu administrazioen larrialdi planak. Indar horretan sakondu behar dugu. Bizitza balore berrietan oinarritzeko aukera da klima aldaketa, orain arte gure gizartea oinarritu duten baloreetatik urrunduz.

Nola goaz bide horretan?  

The Guardian-eko kazetari batek, Parisko akordioen ostean, halako zeozer esan zuen: “Izugarri aurreratu dugu, baina oso gutxi da behar dugunerako”. Orain gutxira arte, lehorte informatiboaz aritzen ginen. Orain, aldiz, gazteek —eta batez ere, emakume gazteek— bultzatutako mugimendu bat dago, eta dena ari dira mugiarazten. Erakundeen aldetik adierazpen asko entzuten ari gara. Mobilizazio sozialak lortu beharko luke horiek edukiz betearaztea. Zorionez, kontzientzia badago, baina klima aldaketaren abiadura hain da azkarra, ez dakigula denborarik izango dugun. Ezinbestekoa da eredu ekonomikoa aldatzea.

Ba al dago horretarako borondaterik?  

Gurean, isurketak murriztu diren garai bakarra krisi ekonomikoaren garaia izan da. Beraz, argi dago klima aldaketa erabat lotuta dagoela etengabe kontsumoa handitzea bilatzen duen gure eredu honekin. Nola atera gaitezke sistema horretatik? Nola egin Iruñea edo Bilbo bezalako hiriek bere karbono aztarna zerora murrizteko? Auto fabrikak itxiko ditugu, ados, eta zertaz biziko dira langile horiek? Edo elkartasuna dago sektore kaltetuak laguntzeko, edo... Gauza askori uko egitea eskatzen du horrek.

Baina egin behar da?

Bai, beharrezkoa da. Batez ere, zenbait balore eta eskubide faltsuri egin behar zaio uko. Baten bati entzun diot: “Bidaiatzeko eskubidea daukat”. Bai zera! Bizitza zoriontsua izateko eskubidea duzu, baina agian bidaiak mugatuko zaizkizu, zure isurketen kuota gainditu duzulako. Mugikortasunerako eskubidea dugu, noski, baina mugikortasun jasangarri eta publikorako, ez auto pribaturako. Bidaia exotikoak baino gehiago, hasi beharko genuke gertuko jakintza baloratzen. Aukera dugu gure bizitzan aldaketa erradikala egiteko, beharrezkoa. Espero dezagun garaiz ibiltzea.

Kontzientzia eta praktika
“Ingurumen hezitzailea naiz, eta klima aldaketari buruzko gaien bueltan nabil lanean, Nafarroako Lursarea sozietate publikoan. Aspaldi ari naiz arlo horretan lanean, aurrez Nafarroako Ingurumen Arloko Baliabide Zentroan. Militante ekologista izan naiz, eta neurri batean, banaiz oraindik ere”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
Munduko batez bestekoa baino bi aldiz azkarrago berotu da Europa 2024an

Copernikusek eta Munduko Meteorologia Erakundeak urte hasierako ikerketak berretsi dituzte: Europak bero errekorra hautsi du. Gutxienez 413.000 kaltetu eta 335 hildako izan ziren iaz ekaitz eta uholdeengatik, Europan. 


2025-04-09
Bikote perfektua

Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]


2025-04-02 | Nicolas Goñi
Angolan lehorteak 2,3 milioi pertsona mehatxatzen ditu, baina nori axola zaio?

Munduan gutien aipaturiko krisi humanitarioa da Angola hego-mendebaldean 2019az geroztik irauten duena. Klima aldaketak indarturiko lehorte luze baten ondorioz milioika pertsona janari eskasean edo desegokitasunean bizi dira eta ura bilatzeko ahalegin handiak egin beharrean... [+]


Aztarnak

Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


Fernando Valladares:
“Oparotasuna zer den birdefinituta, ulertuko dugu zer dugun irabazteko”

Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak... [+]


Eredu inspiratzaileak martxan jartzera animatu ditu Antzuolako ikasleak Fenando Valladares biologoak

Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin dezakegun gogoetatzeko? Fernando Valladares biologoak hainbat gako eman dizkie... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Monte Perdidokoa galzorian dauden glaziarren artean sartu dute

Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.  


2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


Muturreko beroak 2,3 milioi hildako eragingo lituzke Europan mende bukaerarako

Nature Medicine aldizkarian publikatutako artikuluaren arabera, berotegi efektuaren ondorioz handiagoa izango da beroak eragindako heriotzen igoera hotzak eragiten duen heriotza jaitsiera baino. Gainera, beroarekiko egokitze onenak ere ez luke arazoa guztiz konponduko.


Greenpeace-k Guggenheim museoan Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu du

Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.


Eguneraketa berriak daude