Merkataritza gunean, urruneko salgaiak hurbileko lanak

  • Etxe zein komertzioetako hondakinen kudeaketa kanpaina politikoetarako gai nagusietakoa izan da azken urteetan, Gipuzkoan batez ere. Alderdiek hondakinak kudeatzeko sistema hartu dute ardatz, bozak irabazi edo galarazteko. Usurbilen duela hamar urte ezarri zen atez ateko hondakinen bilketa, baina ordurako Urbil merkataritza gunean hasita zeuden kudeaketa selektiboarekin.

65 lokaletako hondakinak kudeatzen ditu Urbilek. Egun zehatzetan lana biderkatu egiten da eta askotan zabor poltsak itzuli behar izaten dizkiete saltokiei, ondo bereizi dezaten. (arg: Urbil)
65 lokaletako hondakinak kudeatzen ditu Urbilek. Egun zehatzetan lana biderkatu egiten da eta askotan zabor poltsak itzuli behar izaten dizkiete saltokiei, ondo bereizi dezaten. (arg: Urbil)

2009an sartu zen indarrean Usurbilen atez ateko hondakinen bilketa, hainbat motako zaborrak (organikoa, ontzi arinak, papera/kartoia eta errefusa) asteko egun bakoitzean jasotzeko. Sistema berritzaile horrek hainbat helburu zituen: konposta egitea bultzatu, zabor kopurua gutxitu eta birziklapen tasa %80tik gora izatea. Udal araudi berriak Urbil merkataritza guneari bidea zabaldu zion hondakinak selektiboki kudeatzeko, baina Leyre Lobato Urbileko zuzendariordearen arabera, haiek jada urtebete zeramaten komertzio zein bezeroek sortutako hondakinak bereizten.  

Duela hamaika urte zentroak Marilia Pires langilea hartu zuen hondakinen bereizketa ondo egiten zela egiaztatzeko. Talde baten laguntzarekin, Pires pedagogia egiten hasi zen merkataritza guneko lokal eta bezeroekin, hondakinen kudeaketa selektiboa zergatik eta nola egin behar zuten azaltzeko.

Hasiera polemikoa eta zaila izan zela onartu du Piresek, jendeak ez baitzuen ulertzen zergatik bereiztu behar zuten zaborra: “Hondakinen kontuarekin hasi ginenean kontzientzia gutxiago zegoen, eta askok esaten zigun ez zuela zaborra bereiziko. Orduan guk egin behar izaten genuen haien lana, eta kontuan izanda hirurogei saltokitik gora daudela lan handia da hori. Hamaika urte pasata jendeak ulertu du zergatik bereiztu behar duen zaborra, eta orain lana asko errazten digute”.  Urbiletik, bertatik bertara ikus daiteke Gipuzkoako agintariek zabaldu berri duten Zubietako erraustegiko tximinietako kea.

Nahiz eta hondakinak ondo kudeatu eta birziklapen tasa altua izan, halako gune batek badu berezko arazo bat: geroz eta gehiago saldu nahiak hondakin kopuru handiagoa dakar

Nola egiten dute lan?

Urbil bezalako merkataritza gune erraldoi batek sortzen duen hondakin mordoa bereiztea lan handia dela pentsa lezake batek, eta hein handi batean, hala da. Egun Urbilek 65 komertziotako hondakinak errebisatu eta sailkatzen ditu, Eroskirenak izan ezik.

Lehen aipatutako hondakin taldeez gain, enpresa gehiagorekin lan egiten dute bestelakoak bereizteko: beira, lanpara hondatuak, pilak, arropa, olio erabilia... Horretarako, birziklatzeko puntu bereziak dituzte.

Bestalde, bezeroek merkataritza gunean dauden edukiontzietan botatzen dituzten hondakinak ere errebisatzen dituzte. Honek ematen dio Piresi lan handiena, haren esanetan gaur egun saltokiek orokorrean “nahiko ondo” birziklatzen duten arren, salbuespenak salbuespen. Egun zehatzetan, baina, lana biderkatu egiten da, jende-oldea oso aldakorra baita. Azaroaren lehenean, adibidez, uste baina lan handiagoa izan zuten; nahiz eta jai eguna izan, ostalaritzako lokalak eta zinemak irekita zeuden, eta eguraldi eskasa egin zuenez inoiz baina bezero gehiago izan zela esan digu Lobatok: “Gutxitan ikusi dut hainbeste jende”, zioen. Piresek dioenez halako egunetan McDonald’s eta antzeko lokalak lepo beteta egon ohi dira, eta langileek duten asaldurarekin nahiko gaizki birziklatzen dute; askotan zabor poltsak itzuli behar izaten dizkiete ondo bereizi dezaten.

“Ezin dugu ezer egin”

Nahiz eta hondakinak ondo kudeatu eta birziklapen tasa altua izan, halako gune batek badu berezko arazo bat: geroz eta gehiago saldu nahiak hondakin kopuru handiagoa dakar. Enpresei hainbat irizpide jartzen dizkiete lokala ezarri aurretik –hondakinen kudeaketak udal araudia errespetatu dezala, adibidez–, eta horiek kontratuan idatziz onartu behar dituzte. Hondakinen produkzio masiboa geratzeko irizpiderik ez dago ordea, eta Lobatok aitortu du ia ezinezkoa litzatekeela halakorik.

Gehiegizko hondakin produkzioaren munduko ikur nagusia McDonald’s janari lasterren enpresa da. Berrerabili daitekeen bakarra erretiluak dira bertan, beste guztia erabili eta botatzekoa da: edalontziak, kartoizko kutxak, lastotxoak, ontziak... Beste jatetxe batzuetan platerak, edalontziak, katiluak eta mahai-tresnak garbitu eta berriz erabiltzen dira. Baina McDonald’s-en ez.

Enpresa estatubatuarrak munduan 38.000 lokaletik gora ditu, eta aisa irudika dezakegu zenbat milaka tona kilo hondakin sortzen dituen egunean, berrerabili beharrean. Halako enpresa multinazional baten aurrean Urbilek zaila du ezer egitea, Lobatoren arabera, eta horrek askotan ezintasuna sortzen diela dio.

Zaborren gelan egiten dute Urbileko langileek hondakinak bereizteko itzaleko lanaren zati handi bat, nahiz eta gaur egun, urteetako pedagogiari esker saltoki eta bezeroek “asko errazten” duten zeregin hori. Merkataritza guneko arduradunek duela hamaika urte jarri zituzten pertsonala eta baliabideak hondakinak kudeatzeko. (arg: Urbilek utzia)

Saltokiak arrastoansartzeko mugak

Eguberriak ate joka ditugu, eta halako egunetan kontsumoak, eta ondorioz, hondakin kopuruak, nabarmen egiten du gora. Egun horietan, Piresek eta garbiketako beste lankideek lan gehiago izaten dute saihestu ahal izango litzatekeen zaborra biltzen eta sailkatzen. Baina merkataritza guneko arduradunek azaldu dutenez muga handiak dituzte saltokiei arauak ezartzeko orduan, ez dezaten  gehiegizko hondakin hori produzitu.

Instituzio publikoak dira kasu hauetan eskumen eta indar gehiago dituztenak enpresak arrastoan sartzeko, baina Urbilen ikusitakoaren arabera, alde horretatik ez da aurrerapen askorik ageri. Alderdiek ingurumenarekiko konpromisoaz hitz egiten duten bitartean, ehun enpresa munduko kutsadura igorpenaren %70aren erantzule dira. Multinazionalek gobernuen aurrean duten inpunitatearen erakusgarri dira, oraindik, gehiegizko hondakin eta kutsadura hori.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


Zaldibarko hondamenditik bost urtera, erantzukizunak argitu gabe eta zabortegien kontrola ezbaian

Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]


Berriztagarrien lurralde plana aldatu du Jaurlaritzak, eskala handiko eolikoei toki gehiago egiteko

Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.


Zaldibarko zabortegian hildako Beltran eta Sololuze omenduko dituzte igandean, hondamendiaren bosgarren urtemugan

Zaldibar Argitu ekimenak adierazi du "gogaituta" dagoela instrukzio fasearen iraupenarekin, bost urte igarota, oraindik ez baitira kaleratu auziaren ondorioak.


Lamiakoko ibaipeko autobidearen aurkako manifestazioa egingo dute otsailaren 8an, Bilbon

Subflubiala EZ! plataformak salatu du proiektuak ez diela "herritarren benetako beharrei" erantzuten, eta ingurumenean, gizartean eta ekonomian "inpaktu larriak" eragiten dituela.


2025-02-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Su hartuko ote du Txinak eraiki nahi duen munduko presarik handienak?

Iazko azken hatsean Txinako gobernuak Yarlung Zangbo ibaiaren behe-arroan proiektu hidroelektriko handia abian jarriko duela iragarri izanak, urak harrotu ez, sutan jarri dituela dirudi gure artean. Esan dezakegu alarmaren eskala osoa kurritu dutela iruzkinek: munduko handiena... [+]


Muturreko beroak 2,3 milioi hildako eragingo lituzke Europan mende bukaerarako

Nature Medicine aldizkarian publikatutako artikuluaren arabera, berotegi efektuaren ondorioz handiagoa izango da beroak eragindako heriotzen igoera hotzak eragiten duen heriotza jaitsiera baino. Gainera, beroarekiko egokitze onenak ere ez luke arazoa guztiz konponduko.


2025-02-04 | Estitxu Eizagirre
"Trantsizio energetikoa eztabaidan"
Mikel Otero eta Aitziber Saroberen arteko mahai-ingurua asteazkenean Donostian

Otsailaren 5ean Donostian "Trantsizio energetikoa eztabaidan: aukerak eta arriskuak" izenburua duen mahai-inguruan parte hartuko dute Mikel Otero EH Bilduko trantsizio ekologikorako arduradunak eta Aitziber Sarobe natur kontserbazionistak. Ekitaldi hau lau talde... [+]


2025-02-03 | Estitxu Eizagirre
Ezkeltzun ez dutela eolikorik jarriko jakinarazi dio enpresak Zizurkilgo Udalari

Green Capital enpresak ahoz jakinarazi dio Zizurkilgo Udalari Ezkeltzuko proiektua "behin betiko bertan behera uzteko erabakia". Udalak positibotzat jo du erabakia, "zalantza handiak sortzen baitzituen ingurumenari, paisaiari eta ondareari eragingo lizkiokeen... [+]


Greenpeace-k Guggenheim museoan Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu du

Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.


2025-02-03 | Nicolas Goñi
Jendez hustutako landa eremuetara basabizitza ez da uste bezala itzultzen

Munduko landa eremu periferikoetan 4 milioi kilometro koadro laborantza lur abandonatu dira azken 75 urteotan. Orain arte arrazoi ekonomikoengatik uzten baldin baziren nagusiki, gerora, klima aldaketak ere horretara bideratuko ditu geroz eta gehiago. Bioaniztasuna babesteko xede... [+]


2025-02-03 | Garazi Zabaleta
Bio-K
Euskal Herriko txukruta eta kimchia

Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]


2025-02-03 | Jakoba Errekondo
Ikatza erretzeko eta marrazteko

Agur negu. Negu betea da eta badoa. Mimosak (Acacia dealbata) eta magnoliak (Magnolia soulangeana eta Magnolia stellata) loratu dira, ongi etorri beraz loraldi nagusiei. Baina kontuz hotzarekin. Dagoeneko egun-argia ordubete pasatxo luzatu bada ere, zehar begiratuz bada ere... [+]


Eguneraketa berriak daude