Gaurkoan, elkartasun uholde musikatu batean murgilduko gara. Protagonista nagusiak Angela, gazte gasteiztarra, eta haren lagunak izango dira, baina ez dira bakarrik egongo. Gari, Libe, Anari eta Jon Basaguren izango dituzte bidelagun, baita Jimmy Jazz aretora gerturatu diren ehunka entzule solidarioak ere.
Izan zaitez neu lelopean, Leocadia Zabalate elkarteak antolatu duen jaialdiak helburu bat dauka: garunean gehiegizko burdina metatzeko joera duten endekapenezko gaitzak ikertu eta azaleratzea. Gaitz hauek erruki gabe harrapatzen dituzte gaixoa eta haren inguruko familiaren eta lagunen bizitza. Bizi-itxaropena murriztu egiten da, erabateko mendekotasun eta heriotza goiztiarrera kondenatuz.
Bizitzan izaten ditugun momentu gazi-gozoen alderdi onena ospatzeko asmoz jarritako hitzorduari hasiera eman dio Libek. Oholtza gainera igo da oinutsik, eta bere piano eta ahots paregabearekin liluratu gaitu. Emozioek hartu dute abeslaria eta negar tantei eusteko ahaleginean Gariren kanta baten bertsioa abestu digu.
Haren atzetik, Hertzainakeko abeslari ohia igo da eszenatokira. Gitarra du esku artean eta base elektroniko batzuek laguntzen dute bakarlariaren ahotsa. Lau abestiz osatutako kontzertu bildumaren erdialdera hurbildu gaitu Anarik. Berak ere gitarra lagun, Oreinak kantaren ondoren, Izaki Gardenak taldearen Ekaitzen arrazoien bila abestia eskaini digu Liberen koruekin lagunduta.
Jon Basagurenen txanda da orain, eta Dena Oskol diskoko bi abesti jo eta gero, antolatzaileei eskerrak eman dizkie. Egunero egiten duten lana goraipatu du eta lehen lerroan zeuden Angelari eta gurpildun aulkiko lagunei zuzendu zaie, emozioz beteta. Liberen Bidea abestiaren country bertsioarekin eman dio amaiera Basagurenek.
Hunkigarria izan den gau honetako oroitzapenak ez ahazteko, argazki jendetsu bat atera dute oholtza gainetik. Ordu batzuetan bada ere, Angela eta bere lagunen bizitzetan murgildu eta haiek izan gara. Olatu txikiz osatutako elkartasun tsunami erraldoiak sortu dezakeen indarrak, Angela eta bere lagunen bihotzetan lurrikara sortu dezan.
Argazkiak: Dospodos
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.
---------------------------------------------
Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]
UGER
Noiz: abuztuaren 11n
Non: Santa Klara ermitan (Ondarroa)
--------------------------------------------------------
Sargoriari bizirauten saiatzera egin dugu kostalderantz, husten zihoan hondartzan bainua hartu, afaldu eta Santa Klara eguneko kontzertuak... [+]
OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]
Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]
Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]
2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.