“Urriaren 1a osteko xake partida jokatzen ari da Tsunami Democràtic”

  • 2003an Ramon Llull unibertsitatean kazetaritza ikasketak amaitu ondotik, TV3 telebista katean teknologiaz eta kultura digitalaz solastatu da azken hamabost urteetan Vicky Miró Julià (Bartzelona, Herrialde Katalanak, 1981).

"Teknologikoki oso ongi babestuta daude; ahulgunea, beti bezala, pertsonak dira" (Argazkia: Jordi Borràs)

Sententziaren kontrako protestak bateratzeko aplikazio berritzailea sortu du Tsunami Democràtic egitasmoak. Zer deritzozu?

Manifestarien artean komunikazio bide premium gisa erabili da orain arte. Jonquerako mugaren mozketan, adibidez, mozketa egingo zen tokitik gertuen zeuden erabiltzaileak abisatu zituzten lehendabizi app-aren bitartez, eta ondoren, deialdia zabaldu zuten Telegram eta gainontzeko sare sozialetan. Poliziarekiko ustekabea eta aurrerapena bilatzen ditu. Eta ez hori bakarrik, deialdiaren jakinarazpena jasotzen duten erabiltzaileak konfiantzazkoak dira, Tsunami Democràtic-ek azken asteetan geo-kokalekuak monitorizatu dituelako, jokabide susmagarridun erabiltzaileak baztertzeko.

Zein uste duzu dela aplikazio horren gakoa?

Ezaguera teknologiko aurreratua eta aurreikuspena. Euren jarduna aztertuta, argi dago denbora luzez prestatu duten aplikazioa dela. Urriaren 1a osteko xake partida jokatzen ari da sarean Tsunami Democràtic. Bizitu dituzte webgune ofizialen itxierak  —erreferendumarena edo ANC eta Òmnium Cultural elkarteena—, “On votar?” aplikazioaren itxiera, zerbitzarien kontrako erasoak, hacktibisten atxiloketak... Argi dute zer duten jokoan. Horregatik, teknologikoki oso ongi babestuta daude; ahulgunea, beti bezala, pertsonak dira.

Hasieratik, interes bizia egon da Tsunamic Democràtic ere ixteko. Zer deritzozu?

Adituen arabera, kasik eraitsi ezina da. Duela gutxi, Applek Hong Kongen zentsuratu zuen bertako aldarrikapenen mapa eskaintzen zuen aplikazio bat. Tsunami Democràtic-en sustatzaileek hori saihestu nahi izan dute. Horregatik, app-a ezin da jaitsi ez Googlen ezta Applen ere. Sortzaileak ez dira identifikatu, eta deskargatzeko, erabiltzaileak ez daude enpresa handi horien menpe. Beren baliabideak erabiltzen dituzte.

Badago uste duenik, Tsunami Democràtic-en eta urriaren 1eko egituren atzean jende berbera dagoela.

Zentzua du. Esan daiteke ekintzak erabaki eta antolatzen dituen elite bat dagoela, jende kopuru mugatu bat. Badago, baita, ekintzak egiten diren eremuetan babes logistikoa ematen duen jendea ere. Eta noski, gero badago gizartearen zenbateko garrantzitsu bat ere, gutxienez egitasmoez jakitun izan nahi duena: Telegram-en 400.000 jarraitzaile dituzte, hori Kataluniako hiritarren %5a baino gehiago da. Baina noski, baliteke, era berean, urriaren 1ean jarraitutako eskemak aztertu eta ikasi duen jendeak sortu izana Tsunami Democràtic.

Argazkia: Jordi Borràs

Nola finantzatu daiteke sofistikazio maila horretako app bat?

Esango nuke alde ekonomikoa ez dela garrantzitsuena, kausaren alde norbere ezaguera eta denbora eskaini nahi duen jendea dagoen bitartean.

Bitartean, Espainiako Gobernuak segurtasun digitalaren dekretua onartu zuen, hauteskundeen atarian. Zertarako?

Ordena publikoa mehatxatzen duenari, agindu judizialik gabe konexioa mozteko boterea ematen dio dekretu horrek. Horren barruan nahi duten guztia sartu dezakete. Eskubide eta askatasun digitalen kontrako arrisku-saltoa da. Desordena publikoak eragin ditzaketen manifestazioen eremuetan, Internet konexioa itzali ahal izango den testuingurura garamatza...

Zertan desberdintzen dira botere hori eta dagoeneko enpresa handiek gure datuekiko duten kontrola?

Vodafone edo Googlek, adibidez, uneoro dakite non gauden, zein informazio edo webgune erabiltzen ditugun eta noiz gauden konektatuta. Baina enpresa horien arriskua ez da zentsura, baizik eta geure informazioa interes komertzialak asetzeko erabiltzea. Egia da, baina, Estatuak eskaera batekin euren atea jotzen badu, azkar amore ematen dutela...

Gatozen berriro ere dekretura. Internet konexioa moztu dezakete, baina zein puntutaraino daude arriskuan komunikabideak?

Dekretua informazioaz eta edukiez haratago doa: Espainiako Gobernuak Internet sostengatzen duen azpiegitura fisikoaren kontrola izan dezake. Zentzu horretan, soilik %100ean analogikoa den komunikabidea bazara zaude salbatuta.

Antzeko dekreturik bada inguruko herrialderen batean?

Galdera hau adituei egin diedanean, Txina eta Turkia aipatzen dute. Hala ere, eta baikorrak izatearren, gisa honetako presazko dekretu bat onartu ahal izateko, ezinbestekoa da Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO) publikatu ondorengo 30 egunetan Kongresuan onartzea, bestela, automatikoki indargabetzen da.  

Bukatzeko, gauzak horrela, zein uste duzu dela adierazpen askatasunaren osasuna, gaur egun?

Espainiako Estatuan larria da adierazpen askatasunaren osasuna, eta Mozal Legearen agerpenaz geroztik, garapen kaltegarria du. Rap kantarien kontrako espetxe zigorrak, txotxongilolarien atxiloketak eta umoristen kontrako salaketak ikusi ditugu. Tira, Internetek agintariak amorraraziko ditu, kontrolatzeako esparru zaila baita.

Sarea, ezagutza-bide
“Kazetaritza ikasketak amaitu nituenean Internet askatasun, jakintza, eta autoezagutza espazio bat zen; kultura kolaboratiboa nagusi zen gune hark katigatu ninduen. Kazetaritza digitalean murgildu nintzen, eta gutxira agertu ziren Wikileaks eta Snowden auziak, edo Facebook eta sare sozialen indarra.  TV3 telebista kateak gaian sakontzen jarraitzeko aukera eman zidan, eta erakargarria izaten ari da, gizartea geroz eta kontzienteago baita teknologiak geure bizitzan duen garrantziaz. Aritzen naizen esparruari etiketak jartzekotan, kultura digitalarekin sentitzen naiz eroso, teknologiaren erabilerak gizartean eragiten dituen aldaketak interesatzen baitzaizkit niri”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Teknologia burujabetza
‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


2025-01-15 | Sustatu
Urtarrilak 20: Twitterretik (eta sare toxikoetatik) alde egiteko eguna

Nazioartean ekimen batek baino gehiagok seinalatu du datorren astelehena, 2025eko urtarrilaren 20a, Twitterretik alde egiteko egun gisa. Donald Trumpek ofizialki AEBetako presidentzia hartzeko eguna izango da, eta haren eskutik X/Twitterreko jabea, Elon Musk, Etxe Zurira... [+]


Teknologia
2025ak dakarrena?

2025erako teknologia aurreikuspenen azterketa arina egin dut. Urtero bezala, medioetan 2025ean teknologiak ekarriko duenaz hitz egiterakoan diskurtsoa oso antzekoa da. Teknologiaz idazten dugun askok badugu etorriko denarekiko gehiago jakiteko larritasuna, berria aurreratzeko... [+]


Fedibertsoko edukiak euskarara itzultzeko zerbitzu librea gehitu dute Mastodon.eus-en

Mastodon.eusen euskara da hizkuntza nagusia, baina Fedibertsoa ehunka hizkuntza hitz egiten dituen komunitate global eta bizia da. Horregatik, itzulpenak egiteko Libretranslate tresna librea erabiltzen hasi dira. Horri esker, nazioarteko eragile eta norbanakoek argitaratukoak... [+]


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


Teknologia
Hartzea ematea delako

Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]


X-tik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Mastodon.eus-en “Gure aukera, sare libreak” kanpainarekin bat egin du ARGIAk

ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak  atxikimendu kanpainarekin.


2024-11-20 | Sustatu
Mastodonen oinarritutako Matx.eus sare soziala abiatu da, euskal kirolaz jarduteko

Matx, tokiko kirolaren sare soziala, atzo jarri zen martxan. Urte hasieran app mugikor gisa jaio ondoren, orain Mastodon azpiegituraren gainean berregina azaldu da. Tokikom tokiko hedabideen sareko kirol albisteen biltegi gisa ageri da webgunea orain nagusiki,... [+]


Jaurlaritzak baztertu egin du ikastetxeei software libreko sistema eragileak eskaintzea

EH Bildu talde parlamentarioak legez besteko proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, EAEko ikastetxeetako ordenagailuetan software libreko sistema eragileen (GNU/Linux) ezarpena ere bermatzea eskatuz. Aurrera atera den EAJ-ren eta PSE-EE-ren osoko zuzenketan ez da jasotzen... [+]


X-ren (lehen Twitter) akatsak errepikatu ala, behingoz, burujabetza teknologikorantz urratsak eman?

X bezalako espazioetan, gaur-gaurkoz, eztabaida publikoa eta borroka kulturala ematea ezinezkoa dela onartu beharko dugu noiz edo noiz. Zentzu horretan, akats bat da ezkerreko aldaketa bat gidatu nahi duten proiektu politikoek X bezalako plataformak uztea, soilik modu erabat... [+]


Baionako Etxepare Lizeoak sare sozial libreak bultzatuko ditu helburu pedagogikoekin

Gero eta ohikoagoa da Mastodon edo Pixelfed bezalako sare sozial libre eta federatuetan kontuak izatea. Horretarako, euskaldun gehienek mastodon.jalgi.eus, mastodon.eus edo pixelfed.eus instantziak erabiltzen dituzte. Baionako Etxepare Lizeoak pauso bat harago eman du, ikasle... [+]


Eguneraketa berriak daude