Brent petrolioa esaten zaio erregai horren salerosketetan erabiltzen den petrolio gozo eta arinari, munduan urre beltzaren salerosketan erreferentzia gisa gehien erabiltzen denetako bat da. 50 urte baino ez dira pasatu Ipar Itsasoaren hondoan zulatuta aurkitu zutenetik baina hasia da urritzen. Laster, ordea, Brent izena eraman dezake ingurumen arazo konpongaitz batek: iturriok agortutakoan, horiek ustiatzeko eraikitako egitura handiak nork eta zein preziotan desmuntatu.
Urriaren 14an Greenpeaceko ekintzaileek Shell multinazionalak Ipar Itsasoan ur britainiarretan dauzkan bi petrolio plataforma abordatu zituzten. Greenpeacek zabaldutako argazkiek erakusten dituzte bi protestalari itsasoan lagatako egitura herdoildu erraldoi baten gainera igota zintzilikatzen pankarta handi bat dioena: “Shell, garbitu zeure zaborrak!”.
Konpainiak berretsi zuen ekintzaileek inbaditu zituztela Brent olio eremuko bi plataforma dagoeneko agortu eta abandonatu, oraindik osorik dagoen Brent Alpha plataforma eta gaineko egiturak desmuntatu arren oraindik hormigoizko zangoak zutik dauzkan Brent Bravo.
Earlier today, Greenpeace activists boarded two oil platforms in Shell's Brent field to protest company plans to leave parts of their old structures containing 11,000 tons of oil in the North Sea. #shellmustfall
— Greenpeace (@Greenpeace) October 14, 2019
Join the movement to end the age of oil >> https://t.co/Cz7oqptQc6 pic.twitter.com/cdfWuYO25y
Munduko petrolio ekoizle nagusietakoa den Royal Dutch Shellek eta Exxon Mobilek erdi bana ustiatu duten Brent eremua –Shetland uharteen ekialdean– 40 urteotan petrolioa eta gasa oparitzen aritu da, asko eta ona gainera, zerbaitengatik petrolioaren estandarretako bat Brent deitzen da. Eremua osatzen duten lau plataformak, beren 150 iturri eta urpeko plataforma mordoarekin, egunean 500.000 upel ematera iritsi ziren garai oparoenean, 1980ko hamarkadan.
Urpeko hondoak sabelean zeramatzan koipe eta gasak agortu direnean –gaurko teknologiekin errentagarritasunez ustiatzeko modukoak bederen– Ipar Itsasoaren erdian ainguratutako dorre jiganteok eraitsi eta eramateko garaia iritsi da... eta hor hasi dira komeriak.
Shellek lau plataformen hormigoizko oinarri handiak bertan laga nahi ditu, haien barruan utziz betirako 640.000 metro kubiko ur oliotsu, 40.000 metro kubiko hondar koipetsu eta 11.000 tona petrolio. Proposamen hau kontraesanean legoke 1998an Ipar Itsasoko petrolio industria arautzen duen OSPAR batzordearen erabakiekin, zeintzuek debekatzen duten egiturok itsasoan abandonatzea. Shellek Erresuma Batuko Gobernuari eskatu dio arauotatik salbuetsi ditzatela Brenteko plataformak.
Greenpeaceko ordezkarientzako “Shellen planak eskandaluzkoak dira eta ingurumena zaintzeko nazioarteko itunak urratzen dituzte. Klimaren larrialdia, biodibertsitatearen galera eta espezieen extintzioa okerrera ari diren honetan, inoiz baino beharrezkoago dugu itsasoak osasun onean egotea. Milaka tona petrolio abandonatuz gero hormigoizko egitura zaharkituetan, goiz ala berandu itsasoa kutsatzera iritsiko dira”.
Britainiarrek 1965ean erakutsi zuten lehenbizikoz Ipar Itsasoaren hondoa zulatuta petrolioa eta gasa ustiatzeko modua bazegoela. 1969an Norvegiaren uretan aurkitu zuten hobi gehiago eta iturriak ugaritzen hasi ziren. 1973ko petrolio krisiak horren prezioa lau halakotzea eragin zuen eta 1979ko krisiak berriro hirukoiztu zuen, errentagarri bilakatuz itsaso oso zakar batean erregaia eskuratzeko prozesu neketsu eta garestia.
Ingalaterra, Eskozia eta Norvegiaz gain herrialde gehiagok zulatu zituzten beren urpeak urre beltzaren xerka: Danimarka, Alemania, Holanda... 2015ean Ipar Itsasoa bihurtu arte munduan itsas plataforma gehien biltzen dituen eremua, 173 orotara. Lehorretik haietara iristeko urruntasuna eta eguraldiaren latza direla medio, eremua osatzen duten 750.000 kilometro koadroak zeharkatzen dituzte eten gabe horietara egokitutako helikopteroek, garraiatuz urtean bi milioi langile lehorretik plataformetara. Eskoziako Aberdeeneko aireportua holako 500.000 bidaiarik erabiltzen dute. Brent izan da eskualde horretan gune emankorrena.
Hormigoizko zerraldoak uhin artean
Ekologistek protesta egin eta justu lau egun geroago bildu ziren –ateak itxita– OSPAR itunaren 15 herrialde sinatzaileak, Brent Bravo, Charlie eta Delta dorreen hormigoizko zutoinekin zer egin erabakitzeko. Energia aferetan berezitutako prentsak zabaldu duenez, eztabaidagai izan zuten Erresuma Batuan asmoa, Shellen proposamena baimentzekoa.
Publikoki aurka azaltzen lehena Alemaniako Gobernua izan da eta ondoren Holanda eta Danimarka; ondoren Europar Batasunak ere bat egin du jarrera horrekin. Funtsean, gobernuok bere egin dituzte aditu askoren artean Shellen proposamenak pizten dituen kezkak.
Alde batetik, plataformen ur-azaleko egiturak desmuntatu ostean hormigoizko 140 metroko sakonerako zutoinak bere horretan uztea arriskugarria litzateke itsasontzien trafikoarentzako, baina are kezka larriagoa eragiten dute egitura erraldoion barruan dauden produktuek. Zango bakoitzak 300.000 tona inguruko pisua daula, barruan petrolioa metatzeko 64 gela dauzka bakoitza 50 metro baino luzeagoa, eta horien barruan 11.000 tona petrolio geratzen zaizkie.
Shellek dio petrolio hori ondo egonkortuta dagoela hondar eta uretan nahastuta eta metro bete lodiko hormigoizko hormatan gordea, hormigoi hau desegiteko mendeak beharko direla. Allister Thomas kazetariak Energy Voice-n laburbildu duenez “Irtenbide errazik ez Shellen Brent eremuarentzako” kronikan, beste aukerak neketsu eta oso garestiak omen lirateke, betoizko egitura bati 120ko sakoneran zuloa egin eta hortik petrolioa ateratzea itsasora isuri gabe, esaterako; edo oraindik aski berme tekniko ez daukaten agente biologikoen bidez (onddo, bakterio...), hor utzitako petrolioa birziklatzen joatea.
Aukera bakarra geratuko litzateke, beraz, konpainiaren esanetan: bertan uztea egitura handiok, okerrenera ere egituretatik kutsagaiak isuriko balira horien kalteek ez luketelako hondatuko “dagoeneko plataforma horiek beren jardueran kutsatu dutena baino eremu askoz zabalagoa”. Ororen buru –hemen dago argudioaren gakoa– betoizko puska izugarri horiek desmuntatu, lehorrera eraman eta biltegiren batean lagatzearen kosteak eta arriskuak askoz handiagoak liratekeela, horiek bertan uzteak ingurumenari eragingo lizkiokenak baino.
“Egitura horien arazoa da –dio erregaien industrian berezitua dagoen Thomasek– 1970an eraiki zituztenean inork ez zeukala buruan egunen batean desegin egin beharko zirela. Askoz geroago hasi dira petrolioa ustiatzeko baimenak ematerakoan konpainiei eskatzen aurreikustea nola eraitsiko dituzten plataformak”.
Energiaren urritasunak Brenten erakutsi die europarrei beste aurpegi hau ere baduela: erregaien kontsumoak klima zorarazten laguntzeaz gain, hain masiboki kontsumitzen diren erregaiok ez direla benetan hain merkeak, ezkutuan daramatzatela hondoko belaunaldiei kutsadura atzeratuetan oparitutako koste handiak.
Zenbait adituk Brenten kasutik abiatuta konponbidetzat aipatu du arriskuentzako legez ezartzea petrolio konpainiaren erantzukizun perpetuoa. Baina nork pagatuko ditu etziko kalteak Shellek bihar kiebra jotzen badu?
(Greenpeacekoak Brent plataforma okupatzen 1995an, ordurako Shellek zaborrak itsasora jaurtitzen zituela eta)
Arano eta Hernani inguruetan Repsol eta Endesa enpresek eraiki nahi dituzten makro-zentral eolikoen aurkako txosten kritiko mardula egin du Mikel Alvarez ekintzaile ekologista donostiarrak. Bere esanetan, "Euskal Herrian planteatzen den era horretako azpiegitura... [+]
Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko... [+]
Code Rouge mugimenduko ekintzaileek hainbatetan salatu dutenez, irabazi geroz eta handiagoak lortzearren Total Energies enpresak ingurumena kutsatu eta lekuko komunitateak kaltetzen ditu. Horregatik blokeatu dute Belgikako Feluy hirian duen fabrika, eta protestak egin dituzte... [+]
Azkenaldian bestelako argumentuak landu dizkigute, Euskal Herriko inguruetan makroproiektuak beharrezkoak direla konbentzitu gaitezen. Erakusgarria iruditu zitzaidan honekiko, Bizkaiko EHNEren webgunean Jauzi Ekosoziala ekimeneko partaide bati argitaraturiko artikulua: "Por... [+]
Joan den irailaren 3an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Nafarroako Gobernuak Nafarroako Energia Planaren eguneraketa publiko jarri duela. Urrats garrantzitsua izan beharko luke horrek gure komunitatearen etorkizunerako, energiak zein beronen erabilerak gure... [+]
Nafarroako Energia Eraldatzen poligono berriztagarri handien aurkako koordinadorak trantsizio energetikoa birpentsatzeko hirugarren jardunaldien deialdia da. Topaketa horietan, energiaren arazoa eta gizarte egituraren desazkundearen beharrari buruz hausnartuko dute.
Dagoeneko ez dakit bero olatuek burmuina kolpatuta gauden, betiko hipokrisia den edo logika sistemiko hutsa den, baina dakigunaren, esaten dugunaren eta egiten dugunaren arteko arrakalak, kezkaz haratago, harridura ere sortzen dit, batez ere uda giroan. Albisteak, ikerketak,... [+]
Espainiako Sare Elektrikoak jakinarazi berri du ekaineko elektrizitate kontsumoa zein izan zen Espainiako Estatuan: 19.422 gigawat orduko. Hau da, 2004ko datuaren oso antzekoa: orduan 19.384 gigawat izan ziren.
Zigoitian 100 hektareako parke fotovoltaikoa eraiki nahi du Solariak, eta eskualdea gurutzatuko luke oso goi tentsioko linea batek ere. Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuiako bizilagunek herritarren 5.540 helegite aurkeztu dituzte ingurua “mehatxatzen duten proiektuak gelditzeko... [+]
Gaur egun, etengailu bat sakatzea keinu hutsala da. Gehiengoak ez daki energia-ekoizpenaren gibelean zer dagoen, energia-ekoizpen orok eragina baduelarik. Erregai fosiletan eta nuklearrean oinarritutako energia ereduaren hauskortasunari buru egiteko, energia herritarren... [+]
Babesturiko natur eremuetan egoteagatik, ingurumenean izan dezakeen inpaktuagatik eta hiri planeamenduarekin bat ez egiteagatik jarri dute alegazioa hiru udalek, besteak beste. Multinazional norvegiarrak eraiki nahi duen zentral eolikoak bost haize-errota handi aurreikusten ditu... [+]
Energiaren sektoreari loturiko konpainiak bere zuzendari nagusia aldatu du, doikuntzak iragartzearekin batera. Euskal Herriko lantegietan ia 3.000 langile aritzen dira eta sindikatuak kezkatuta agertu dira, kaleratzeak ekar litzakeelako erabakiak.
Energia krisiak eta Ukrainako gerrak hauspotuta, Gas Natural Likidotua (GNL) bihurtu da munduko lehengai estrategiko eta preziatuenetakoa. AEBetako hegoaldean gasa modu horretan biltegiratu eta esportatzeko planta erraldoiak egin asmo ditu industriak, baina Joe Bidenen gobernuak... [+]
"Elite ekonomiko baten pribilegioak iraunarazten diren aldi berean, konponbide faltsuak eskaintzen dizkigute, egiazko konponbideek beharko luketena onartu gabe: oligarkia energetikoa erabat auzitan jartzea, hazkunde ekonomikoaren aginduarekin haustea, gure eredu produktibo... [+]