Prismaren alde interesatua

  • Larsa (egungo Irak), 1922. Weld-Blundell ingeles espedizioko kideak antzinako Sumerko hiriaren arrastoak induskatzen ari zirela, 20 cm-ko buztinezko prisma bat aurkitu zuten, lau aldetan zeinu kuneiformez beteta. Weld-Blundell prisma esaten zaio, edo Sumerko Errege-erreginen Zerrenda, nagusiki horixe idatzita baitago bertan.

     

Weld-Blundell prisman sumeriar errege-erreginen zerrenda dago idatzita, baina bertan jasotako datu asko ez datoz bat beste iturri batzuekin. (arg: Ashmolean museum)

Historialarientzat pagotxa izan zen hura, ustez, antzinako Mesopotamiari buruzko galdera askoren erantzuna, garai hartako hutsune zabalak kolpe bakarrean beteko zituen buztinezko historia liburua. Baina, luzaroan askok egiatzat hartu badituzte ere –besteak beste, antzinako edozein fenomeno azaltzeko estralurtarrak erabiltzen dituzten sasi-historialariek; zenbait telebista katetan geroz eta oihartzun handiagoa duten “aditu” horientzat Grial Santua da prisma–, zenbait historialarik erraz jarri dituzte zalantzan edo gezurtatu dituzte prisman idatzitakoak. Zerrendako lehen zatia lehen errege-erreginei dagokie eta ez du inolako oinarri historikorik, ezta egiaztatzeko beste iturririk ere. Adibidez, Enmenluanak 43.200 urtez agindu zuela dio, eta Dumuzidek 36.000 urtez –estralurtarrak ote?–.

Bigarren zatiko agintari batzuk existitu zirela badakigu beste iturri batzuei esker, esaterako, Urukeko Enmerkar edo Gilgamesh. Zerrenda zati honetako erregina bakarra ere, Kisheko Kug-Bau, existitu zen, eta 20 urte inguruko erregealdia izan zuela dio oholtxo batean aurkitutako idazkunak, baina prismak dio mende oso bat eman zuela agintean.

Hirugarren zatian agintari berrienak daude. Horiei buruz askoz informazioa gehiago bildu da hainbat iturrietatik eta datu horiek ez datoz bat prisman jaso zituztenekin. Monarka batzuk ez dira agertzen zerrendan, Lagasheko Eannatum, adibidez. F.R. Kraus,  J.J. Finkelstein eta beste historialari batzuen ustez, zerrenda propio moldatu zuten eta ziurrenik zerrendako azken erregeak, Isineko dinastiako Sin-Magir-ek (K.a 1827-1816) egin zuen enkargua.

Sumerren hegemonia azkenetan zegoen, barne eta kanpo gatazkak, estatu-kolpeak… etengabekoak ziren, eta zuhaitz genealogiko distiratsu bat lagungarri zen tronuan esertzeko eta hari eusteko. Hau da, Sin-Magirrek komeni bezala moldatu zuen iragana bere ekintzak justifikatzeko.

Hortaz, Weld-Blundell prisma ez da iturri historiko fidagarria, baina balio du botereak nola funtzionatzen duen ikusteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekialde Hurbileko zibilizazioak
Idazketa alfabetiko zaharrena?

Egungo Siriako Tell Umm-el Marra aztarnategian idazkunak dituzten hainbat zilindro aurkitu dituzte Johns Hopkins Unibertsitateko ikerlariek. Adituen ustez buztinezko pieza hauetan idatzitako zeinuak alfabetikoak izan litezke.

K.a. 2400 urtean datatu dituzte zilindroak eta... [+]


Uruken biki digitala

rrak fundatu zuen duela 6.500 urte inguru. Eta berriki, Max Haibt Alemaniako Arkeologia Institutuko arkeologoak  hiriaren "biki digitala" sortu du, bideojokoetan erabiltzen den  teknologia baliatuz.

Aztarnategiak hartzen dituen 40 kilometro koadroen hiru... [+]


Indarkeriaren gailurra duela 6.400 urte

Nature aldizkarian argitaratu berri duten lan batean, duela 14.000 eta 2.400 urte arteko 3.500 indibiduoren hezurrak aztertu dituzte, indarkeria seinaleen bila, egitura politikoen garapenak gizakien arteko indarkerian nolako eragina izan zuen aztertzeko.


Adamen saihets antzua

Eva Adamen saihetsetik sortu omen zela dio tradizio judeo-kristauak, baina judutarrek sumertarren hainbat mito bereganatu ostean egindako hizkuntz interpretazio misogino baten ondorio da kontakizun hori.


Idatzitako lehen musuak

Musuei buruzko lehen erreferentziak hinduek duela 3.500 urte idatzi zituztela uste genuen, baina daniar ikerlari talde batek Science aldizkarian jakinarazi duenez, duela 4.500 urte sumertarrek jaso zituzten lehen erreferentzia esplizituak.


Bi monje, bi zeta-har eta bi inperio

Txina, duela 4.700 urte. Si-Ling-Chi printzesari zeta-har bat erori omen zitzaion te berotan eta hala deskubritu omen zuen zeta egiteko prozesua. Konfuziok jasotako kondaira honek adierazten du Txinan Antzinaroan hasi zirela zeta ekoizten eta mendetan eutsiko ziotela... [+]


Adimen artifizialak hattieraz daki

Inperio hitita K.a. bigarren milurteko zibilizazio nagusietakoa izan zen. Hattieraz eta idazkera kuneiformean idatzitako milaka oholtxo iritsi zaizkigu eta egun oraindik gehiago aurkitzen ari dira aztarnategietan.


Duela 9.000 urteko hirikumeak

Anatolia, duela 9.100 urte. Nekazaritzaren asmakuntzak ekarri zituen aldaketak baliatuta, biztanle askoko nukleo bat sortu zen penintsularen hegoaldean; bestela esanda, hiri bat jaio zen: Çatal Hüyük.


Bizantziar mosaikoa olibondoen azpian

Gazako zerrendan, olibondo baten azpian, 1.300 eta 1.500 urteko mosaiko bizantziarra aurkitu dute, 30 metro koadro ingurukoa.


Lehorteak islama ureztatu zuen

Himyar erresumak Arabiar Penintsulako hegoaldea kontrolatzen zuten VI. mendean, baina Axum erresumako etiopiarrek bereganatu zuten mende horretan izandako lehorte bortitz batek hango ureztatze sistema hankaz gora jarri zuenean. Egoera larri horretan, islamiarrek lur emankorrak... [+]


Babiloniako esklaboen burbuila

Babilonia, duela 3.750 urte inguru. Hammurabi erregeak 282 legez osatutako kodea jarri zuen indarrean. Zigorretan “begia begi truk” edo talioiaren legea oinarri hartu arren, kodeak lege “aurrerakoiagoak” ere biltzen ditu: errugabetasun presuntzioa aintzat... [+]


4.000 urteko ontziaren azala

2018an Arkeologiako Alemaniar Institutuko ikerlariek 7 metro luze zen ontzi baten arrastoak aurkitu zituzten Mesopotamiako Uruk hiriko aztarnategian lanean ari zirela.


Egutegiak edo doitzeko artea

Aberdeenshire (Eskozia) duela 8.000 urte. Gizakiek 12 harriz osatutako monumentu megalitikoa egin zuten, urtean zehar ilargiak dituen posizioak jasotzen zituena. Hala, ilargi egutegi moduko hori ezagutzen den egutegi zaharrena da.


Meteoritoaren 600 urteko itzala

Jordan ibaiaren arroa, duela 3.600 urte. Meteorito baten eztandak Tall El-Hammam Brontze Aroko hiria suntsitu zuen. Hori da Californiako Unibertsitateko arkeologo talde batek Jordan haranaren hegoaldeko aztarnategia aztertu ondoren ondorioztatu duena, Nature aldizkarian berriki... [+]


Ziryab, IX. mendeko ‘influencerra’

Mosul, 789. Abu Al-Hasan Ali ibn Nafi jaio zen abbastar kaliferriko hirian. Ziryab (zozo) izenez egin zen ezagun, bere azal ilunagatik eta, batez ere, ahots ederragatik, Ibn Hayyan (987-1075) historialariaren arabera.


Eguneraketa berriak daude