Syriza sindromea

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ez da harritzekoa, kanpaina honetan, Syriza greziar alderdiaz eta Tsipras lehendakari ohiaz aipamen batere ikusi/entzun ez izana, nahiz eta pisu handia izan duen, nik uste, greziar eskarmentu hark. Nahita ahazturik jendearen aurrean, baina presente, oso, kanpaina diseinuetan. Oroitu Tsiprasek aurkeztu programaz eta irabaziriko hauteskundeez: nola jarri  ziren hala Europar Batasuna (EB) nola Nazioarteko Diru Funtsaren aditu ekonomiko ultraliberalak. Makurrarazi zuten Tsipras, ezin izan zien beronek aurre egin, Grezia eraman zuten hondamendira eta hurrengo hauteskundeetan hain justu herriaren zigortzaileak atera ziren irabazle. Bai, gehiegi estutu zutela Grezia aitortu zuten gero aditu haietako batzuek, baina ez zuten deus ere egin beraien neurriak arintzeko.

PSOEk, ezinean
berriro ere bera bakarrik,
hautu egin beharko du, hauteskunde berriak egin ezean, norekin elkartu: edo PPrekin CEOEk agindu bezala (...) edo Syriza sindromeari aurre egin

Zezen larru-ko geografian, ez estatu eremuko alderdiek ez iritzi emaileek ez dute gogora ekarri greziar kasua. Ulergarria da ez Unidas Podemosek (UP) ez Más País-ek (MP) ezer ez aipatu izana: bertze guztiak probestu ziratekeen, hain ziur, greziar eskarmentuaz ezkerreko aukerak hondamendira eramateko. Bertze arrazoiengatik utzi dute ahanzturan ere Syrizaren umiliazio hura bertze hautagaiek. Ultraliberalek, espainiar abertzalekerian oinarritu dutelako euren kanpaina eta ez zitzaiekeen ongi etorri Espainia Handiaren gaineko kanpo-botere horien kateak aipatzea. Berdintsu PSOEri dagokionez: behin bakarrik eta hanka galanki sartzen aipatu du Sánchezek horrelakorik, CEOEren beldurra jakinaraziz, ezkerreko gobernu bat UPekin osatuko balu.

Hedabide handietan ere aipurik agertu ez izanak mass-media horien apustua utzi du agerian: laugarren boterearen mitoak erreka joz, botere bakarraren (IBEXaren) laugarren besoa baizik ez dela agerian utziz.

Espero izatekoa hauteskundeetan: PSOEk, ezinean berriro ere bera bakarrik, hautu egin beharko du, hauteskunde berriak egin ezean, norekin elkartu. Edo PPrekin CEOEk agindu bezala, Koalizio Handia hauteskunde sistema aldatu, bipartidismoari habe gogorragoak jarri, PPren legeak bere horretan mantendu, ekonomia ultraliberala garatzen jarraitu, autonomien eskumenak hutsaren hurrengoa bihurtze aldera… Edo Syriza sindromeari aurre egin.

Sindrome horrek jotako Espainia Handia berrezarrita erreka jo arte, Sánchez historiara pasatu nahian. Eta lortzeko bidean dago, nahiz eta ez preseski bere hantustean amestu duen Historiara, sindromeari aurre egiten ausartzen ez bada. Bitartean, Nafarroa, oi, Nafarroa!, zer hautu eginen duen.


Azkenak
2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


Euskararen aldeko sareak ehuntzeko Erriberan Euskaraz ekimena sortu dute Nafarroa hegoaldean

Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]


Ehun mugimendua desegingo da, independentziari buruzko mozioa erregistratu ostean 101 udaletan

Independentziaren aldeko ekimenak aurrera eramateko baliabide faltagatik "itzaliko" da. Aurretik, Euskal Herri osoko 101 udaletan independentzia mozioak erregistratuko dituztela iragarri dute, euskal errepublikaren aldeko prozesuan urratsak egiteko. Baliabide faltaz... [+]


2025-03-24 | ARGIA
Akordio batetik urrun, hezkuntza sindikatuek bost greba egunetarako deia egin dute

Joan den astean, Hezkuntza Sailarekin hainbat aldiz bildu dira hezkuntzako sindikatuak irakasleen lan baldintzak negoziatzeko. Akordio batetik “urrun” daudela adierazi dute eta martxoko eta apirileko bost greba egunetarako deialdia egin diete irakasleei. Lehenengoa... [+]


Lurraren defentsaren aldeko eta “inposizioen” aurkako oihua Gasteizko kaleetan

Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]


Atzerriko talentua erakartzeko euskara “oztopo garrantzitsua da”, Kutxabankeko buruaren ustez

"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]


2025-03-24 | Uriola.eus
“Lasterka askatasunera” bueltan dator

Kirola eta aldarrikapena uztartuz, maiatzaren 24an Bilbo gazteria independentistaz beteko da. Lasterketa honen bitartez, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko balioei lekua egin nahi diote gazteek, independentziarako bidean daudela erakutsiz.


2025-03-24 | Behe Banda
Bihotza bete-beteta

Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]


Israelek gogortu egin du Gazaren aurkako erasoaldia, eta Netanyahu zerbitzu sekretuetako burua kargugabetzen saiatu da

Asteartean menia apurtu zuenetik gutxienez 650 palestinar hil dituzte sionistek, Al Jazeeraren arabera. Netanyhauren gobernuak Shin Bet zerbitzu sekretuetako buru Ronen Bar kaleratzeko erabakia hartu du, baina Auzitegi Gorenak kaleratzea geldiarazi du.


Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025-03-24 | Irutxuloko Hitza
Donostia, berriz ere, Palestinaren alde

Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]


Eguneraketa berriak daude