Politikariak gu gara

"Politikari guztiak berdinak dira”. Esaldi hori aditzen dudan bakoitzean, egonezinak kolpatzen nau. Norbaitek bere burua apolitikotzat jo edo munduko hiritar gisa aldarrikatzen duela entzunda nabaritzen dudan egonezin berak.  

Beste klase bateko erranaldiekin ere gertatzen zait: arinagoak izan daitezke –proportzio baterako, aplikazio informatikoak intuitiboak direla ziurtatzen dituzten azalpenak–, edo hanpadura larriagokoak –amatasunarekiko mirespenak aletzen dituztenak kasu–.

Gezurra edo egia izan, berdin dio azkenean: esamolde milaka aldiz errepikatu horiek tinko itsasten dira gure burmuinetan, eta zailak dira harrotzeko.

Sinplifikazioak direnez, tranpak hauteman daitezke haietan, esan gabe esaten diren gauzak, iradokiak, eta esan gabe uzten direnak, ezkutatuta.

Horrek guztiak oso baliagarri egiten ditu manipulazio-tresna gisara.

Politikari guztiak berdinak direla aldarrikatzen denean, jende asko dator bat horrekin, segur aski ez dakielako nola egin aurre politikak eragiten dion dezepzio-sentipenari. Politikari guztiak berdinak direla esanda, diagnostiko lasaigarri bati heltzen ahal diogu: politika etsigarria da, baina gu ez gara horren errudun, errua politikariena baita.

Esaldiak, ordea, herritarrengandik aparte paratzen ditu politikan dihardutenak, arrakala sortuta batzuk eta besteen artean. Arrakala faltsua, politikariak herritarrak baitira, herritarron ordezkari, eta beraz, gure on eta txar guztien isla.

Politikari guztiak berdinak direla esaten badugu, esan gabe esaten ari gara haiek baino hobeak garela –zintzoagoak ote, eraginkorragoak?–. Eta ezkutuan gordetzen dugu, esan gabe, politikarekiko destaina lauso bat, aldentze bat. Politikarekiko asperraldia. Eta hori, azken buruan, guztion aferetan (finean hori baita politika) guztiekin kontatu gabe manatu nahi dutenendako mesedegarria baino ez da. Horiek, herritarren gauzetan herritarrokin kontatu gabe agindu nahi dutenek, bultzatzen dituzte arbuioa eta nazka politikari eta politikan ari direnei.

Ez dakit nola, baina duintasuna itzuli beharko genioke jardun politikoari. Politika inportanteegia da herritarrondako, funtsezkoegia, eta ez genuke utzi beharko politika gutxiesteko helburuz politikari guztiak berdinak direla iradokitzen digutenen eskuetan. Hauteskunde gehiegi egiten direla edo erreferendumak ez direla beharrezkoak diotenen eskuetan alegia.          

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude