Ostegunean eman dute jakitera Uber Bizkaiko hiriburuan dela, 20 auto ingururekin eta operatibo.
“Ekonomia partekatua”, “kontsumo partekatua” edo “plataforma kapitalismoa” izenez ezagutzen diren enpresa ereduak hasiak ginen gurean ikusten. Langileen lan baldintza duinen eta eskubideen kalterako, AEBetatik esportatutako negozio ereduak geroz eta presentzia gehiago dauka Euskal Herriko hiriburuen bueltan ere: Glovo, Airbnb… Horiek egokitu direla dirudien honetan, atzetik etorri da molde bereko beste enpresa bat: Uber.
Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak egindako adierazpenen arabera, beraiek ez zeuden Uberren heldueraren jakinaren gainean. Alabaina, konpainiak baieztatu du ostegunetik aurrera Bilbo eta inguruetan zerbitzua eskainiko duela.
Uber X izeneko aplikazio bidez partikularren arteko garraio zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa da Uber. Aplikazioa erabiliz, pertsona batek ibilgailu bat alokatu dezake, txofer eta guzti; Taxi gidariek eskaintzen duten zerbitzu bera, alegia. Hori horrela, Uberren etorrera posibleak aspalditik kezkatu du taxi sektorea.
Gatazka mahai-gainean, Espainiako Gobernuak 2018an lege dekretu bat onartu zuen, xedatuz aurrerantzean autonomia erkidegoei eta udalei zegokiela VTC (Vehiculos de Turismo con Conductor, Turismo Ibilgailuak Gidariekin euskarara ekarrita) lizentziak arautzea, Uberrek lizentzia horiekin egiten baitu lan. Kontuan izanik taxi gidarien lizentziak ere erakunde berberen eskumenekoak direla, beren esku legoke giltza. Trantsizio epe gisa, lau urte eman zituen Espainiako Gobernuak.
2018ko irailean, Bilboko Udalak taxi zerbitzurako ordenantza baietsi zuen. “Bilbon, toki batetik besterako zerbitzua taxiena da. Beste gauza bat da aireportura heltzen den norbaitek beste aukera batzuk eskura izatea”, adierazi zuen Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi Alfonso Gil-ek.
Aste batzuen bueltan, Uber eta antzerakoen etorreraren aurrean posizionamendu argia eskatu zion Goazen Bilbaok Bilboko Udalari. Udalak, orduan, asmo berriak agertu zituen: taxien ordenantzaren baitan sartzea VTC lizentziadun ibilgailuak ere.
Frantziako Estatua eta Alemania izan dira aurka kokatu diren estatu bakarrak. Direktibaren lanketa 2021eko abenduan abiatu zuen Europak, baina trabak eta presioak tarteko, hiru urte baino gehiago behar izan ditu onespenak. Europako Parlamentuak bozketa berrestea falta da.
Multinazionalen Behatoki europarrak –Observatoire des Multinationales, deitura ofizialean– txosten berri batean erakutsi duenez, Uber, Bolt, Deliveroo eta gisako beste banaketa plataforma berri erraldoiak presio egiten ari dira Europar Batasunak aldatu behar duen... [+]
Espainiako lan-ikuskaritzak 78,9 milioiko isuna jarri dio Glovori, 10.000 autonomo faltsu baino gehiagori langile gisa alta ez emateagatik.
Iruñeko Justizia Jauregian hasi da Gizarte Segurantzaren Glovoren kontrako epaiketa, langileak autonomo bezala kotizatzera behartu dituelako. LAB sindikatuak salatu du multinazionalak "erabateko zigorgabetasuna" izaten jarraitzen duela, bere jokabidearen... [+]
Hainbat ikerketa kazetarik plazaraturikoa baieztatu du Bruselako Enpleguaren Ikuskaritzak: guneka, plataforma numeriko erraldoientzat dabiltzan banatzaileen erdia baino gehiago papergabea da. Flexibilitatea muturrera eramanik, langileen eskubideen bermea saihesteko tramankuluak... [+]
Glovoren aurka Bilbon edo Iruñean egindako epaiketetek oinarritzat zuten argudioa da gako Gasteizen ere bai. Gizarte Segurantzaren arabera, Araban Glovorentzat lan egin dutenek autonomo faltsuen baldintzapean egin dute lan, eta horregatik epaiketara eraman ditu enpresa... [+]
Espainiako Enpresaburu Elkarteen Konfederaziotik atera da Glovo multinazionala. Horrez gain, langileak autonomo faltsu gisa kontratatzeagatik ikertuak diren beste enpresa batzuetako nagusiekin batera haien interesak defendatzeko taldea sortuko du.
Elon Musk munduko aberatsenak Marte planeta kolonizatzeaz gain, Starlink deitu makroproiektuarekin mundu guztian internet konexioa bideratzea du helburu. Horretarako, milaka sateliteren arteko “konstelazioa” osatzen dabil. Saint-Senier-de-Beuvron izeneko herrixkak... [+]
Nola ez, telelanaz hitz egin dugu Fanny Lederlin filosofoarekin. Lanaren esparruak azken urteetan ezagutu mutazioei begira jarri eta hauek dakartzaten arriskuei buruz ari da Les dépossédés de l´open space. Une critique écologique du travail... [+]
Telelana lan-antolaketa berri bihurturik da langile askorentzat. Koronabirusak hala beharturik, azken urteetan helburu zutena egunetik biharamunera errealitate bihurtu zaie numerikoaren sektoreko oligarkei. Jendea etxetik dabil lanean, internet bidez. AEBetako Silicon Valleyn... [+]
Espainiako Auzitegi Gorenaren sententzia batek autonomo faltsu gisa lan egiten duen langile baten alde egin du lehen aldiz.
EAEko araudi autonomikoaren aurka egingo duela jakinarazi du MLBNk, Uberren presentzia Bilbon ahalbidetzeko eskaerari erantzunez.