Hezkuntzak ez du telefonoa hartzen

Urte askotako borrokari esker lortu zen Arte Eszenikoetako Goi Mailako Eskola: Dantzerti. Baina eskola hori sortu aurretik inork antzezpenaren mundura inguratu nahi bazuen hainbat herri eta hiritan zeuden Antzerki Eskola xumeetara joatea beste erremediorik ez zuen. Lan beltza egin dute urtetan, gero oholtza gainean ikusten ditugun aktoreei prestakuntza eta eskarmentua eskaintzen. Garai bateko Basauriko eskolatik hasi eta Euskal Herriko geografian banatuta daudenetara: Gasteizko TAE, BAI, Artebi, Getxoko eskola… Eta seguru baten bat ahazten dudala.

Ondo gogoan dut Donostiako TAE sortu genuen garaia. 90eko hamarkada zen eta Antzerti eskola itxi berritan zegoen. Itxiera horrek ekarri zuen hutsunea bete nahian sortu genuen, eta horretarako hiriko hainbat nukleotako jendea elkartu ginen. Urte luzez antzezpena ikasteko aukera bakarra zen Donostian eta ia Gipuzkoan ere. Dantzerti sortzean ere berau hornitzeko harrobi paregabea izan dira eskola guzti horiek. Hainbat erakundetatik laguntzak jasoaz, nagusiki Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik.

Baina goizetik gauera, Antzerki Eskoletako arduradunak bildu zituen Kultura Sailak eta haien ardurapeko izateari utziko ziotela esan zitzaien, hurrengo ikasturtetik aurrera. Beraz, diru-laguntzarik ez zuten jasoko. Nonbait, Hezkuntza Sailaren ardura izatera pasako ziren. Hezkuntza Sailak horri buruz ezertxo ez bazekien ere. Hala jakinarazi ziguten haiekin izandako bilera batean. Ederra komunikazioa bi departamentuen artean.

Bestalde, Euskal Aktoreen Batasunetik (EAB) 1992ko urriaren 27ko 289/1992 dekretua berridazteko eskaera luzatu genion Hezkuntza Sailari. Dekretu horretan Udal Dantza eta Musika Eskolen funtzionamendua arautzen zen. Gure eskaera: eredu horretan Antzerkia sartzea eskola horiek benetako Arte Eszenikoetakoak bihurtuz (Antzerkia, Dantza eta Musika). Eskumena hori egiteko EAEn dago. Bilera horietako azkena duela urtebete egin genuen. Ordutik ezin departamenduarekin bildu gaia jorratzen segitzeko. Ez dakigu Kulturakoek haiekin hitz egiteko astirik izan duten urtebetean.

Ezin ukatu aukera paregabea dagoela, bai orain arteko Antzerki eskoletako egoera larriari irtenbidea emateko, baita behar bezalako Arte Eszenikoetako Eskolak edukitzeko ere. Azken batean Dantzertik nonbaitetik lortu beharko ditu eta ikasleak. Baina Hezkuntza Sailak ez du ardura hori hartu. Bueno, egia esan, telefonoa ere ez du hartzen.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude